Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

17.03.2025

Heziketa migrazinoari buruz Sestaon

"Migrazinoak eragindako dolua eta familia gatazkak" goiburuaren haritik, heziketa-saioa izan zan atzo Sestaon, Pastoral Barrutiak (PB) antolatuta. 

17.03.2025

"Itxaropena", Artxandapeko Garizumako berbaldietan nabarmenduko dan kontua

Artxandape Pastoral Barrutiak (PB) Garizumako berbaldi interesgarriak antolatu ditu. Bihar, martxoak 18, izango da lehenengoa eta guztiak Familia Santua parrokian (Erantsia) izango dira, martxoaren 18 eta 25ean eta apirilaren 1ean, 19:30etan. 

10.03.2025

Miguel Ramon Vigurik adimen artifizialari buruzko berbaldia eskainiko dau bihar, Santutxun

Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) Bidari alkarteak eta Gizarte aretoak antolartua, Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko irakasleak "Adimen artifizialaren eragin etikoak bardintasunean eta zuzentasunean" berbaldia eskainiko dau bihar -martxoak 11, martitzena-, Santutxuko Begoñako Andra Mari ikastetxeko areto nagusian (sarrera Aita  Pernet kaletik), arratsaldeko

27.02.2025

FIlipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu Bizkaian

Bizkaiko filipinar alkarte katolikoak bost urte bete ditu gure eleizbarrutian. Datorren zapatuz, martxoak 1, On Joseba Segura gotzaina buru izango da Romoko San Jose Langilea parrokian arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian. 

25.02.2025

Astrabudua eta Erandioko parrokiak Garizumarako prestatzen

Garizumaren atarian, Erandioko San Agustin eta Astrabuduako San Lorentzo parrokietan deialdia egin deutse begiraleei, irakurlariei eta abeslariei, "hizkuntza eguneratzeko, ikurrak, abestiak..., nork bere egiteko", liturgian lagundu daien. Arduradunen esanetan, "abeslarien taldea martxan jarri gura dogu". Batzarra gaur -otsailak 25, martitzena-, egingo da Astrabuduan,

24.02.2025

Sortu da Santutxu Pastoral Barrutia

Atzo -domeka, Santutxu Pastoral Barrutiaren sortze kanonikoa ospatu zan San Francisquito parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala egindako eleizkizunean. Alkarteko kide ugarik parte hartu eban eta zera gogoratu jaken: "mundu honek ezinbesteko dau bizitzari beste sen bat emongo deutsan jentea" eta "etorkizuna Jainkoaren eskuetan eta, hemen Santutxun, bere lekukotasuna …

18.02.2025

Plaka Joan Maria Uriarteren oroimenez bere heriotzaren urteurrenean

Atzo, otsailak 17, On Joan Maria Uriarte Goirizelaya Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzaren urteurrena bete zan eta Indautxuko Karmeko Ama parrokian bere aldeko Eukaristia ospatu zan. Amaieran, bere plaka jarri eben bere oroimenez. Madre de Dios de las Escuelas Pías kofradiako kide batzuen ekimena izan zan. On Joan Mariak "moparen pastoralzakoak" deitzen ebazan …

17.02.2025

Heziketa-saio barriak Corpus Christi parrokian

Bilboko Corpus Christi parrokian bihar emongo deutse hasiera hitzaldi sailari. "Eleiza sutan?!" goiburua ardaztzat hartuta, lau saio ospatuko dira Corpus eleizan (Poza lizentziatua, 50. Bis), otsailaren 18an eta martxoaren 4, 16 eta 25ean (gura daben guztientzat).

03.02.2025

"Ebanjelizatzerako aukerak", heziketarako gaia I. bikaritzan

I. bikaritzako ekipo ministerialek eta fede-zabalkunde eta katekesirako eragileek heziketa-saioa izan eben joan dan zapatuz Portugaleteko Loiolako San Inazio parrokian. BIkaritzako Pastoral Barruti guztietako (Errekarte, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Meatze-ingurua) 78 lagunek parte hartu eben, Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala. 

23.01.2025

Baba-jana eta kontzertu solidarioa Kongoren eta DANAren biktimen alde

Datorren zapatuz, urtarrilak 25, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Jardunaldiari hasiera emoteko, 13:00an pintxo bat hartuko dabe eleizpean eta "alkarteagaz bat egin"; baba-jana etorriko da gero eta bazkalostean jolasak izango dira umeentzat eta hainbat zozketa. 19:30etan, kontzertu …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2596 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.06.2026

Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.

02.06.2026

Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau. 

01.06.2026

Giro ona, parte-hartzea eta otoitza "Danok danontzat" ekitaldian

Zapatuz, "Danok danontzat" ekitaldia ospatu zan Atxuriko Gizakundea eleizan, Bokazinoen Pastoraltzak antolatuta. On Joseba Segura bertan izan zan eta eleizbarrutiko hainbat lekutako gazteak batu ziran. Hiru orduz, bokazinoaren inguruko lekukotasunak entzuteko, Hakuna Bilbao taldearen eskutik otoitz egiteko eta Misión Jatari misino-taldearen kontzertuan parte hartzeko eta "bokazinoa ospatzeko" aukera izan eben.

01.06.2026

Ezkontzen urteurrenen Begoñako ospakizuneko argazkiak

Hogei bikote inguruk ospatu ebazan barikuz, Begoñako basilikan, euren ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala osptatu zan Eukarisia. Gotzainak dei egin eutsen senar-emazteei euren lekukoktasuna emon dagien: "esaiezue seme eta alabei, ilobei, entzun zaiezan guztiei. Epe laburrerako maitasunak, konpromiso mugatuak, kendu eta jarri daitekezan loturak saltzen diran sasoian, ezinbesteko da ibilbide luzeko maitasuna posible dala eta merezi dauala defendatzen dauan jentearen lekukotasuna".

01.06.2026

Restituto Zorrilla "beti ikasteko ardura" izan eban abadea hil da

Joan dan barikuz, maiatzak 29, Restituto Zorrilla Castresana eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte -72 abade lez igarota- ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -ekainak 2, martitzena- ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan.

01.06.2026

Alkartearen eguna Sestaon, nagusien omenez

Sestao Pastoral Barrutiak (PB) alkartaren eguna ospatu eban atzo, oraingoan nagusien omenez eta "Gure nagusiak, gure Eleizaren oraina" goiburuaren haritik.

01.06.2026

Hainbat iragarpen aldizkariaren kurtsoko azken alean

Askotariko gaiak jasotzen dira aldizkariaren 2025-2026 kurtxoko azken alean, besteak beste, Leon XIV.a Atia Santuak Espainiara egingo dauan bisitaren prestaketa eta irailaren 26an Durangon ospatuko dan Goazen ekitaldiaren iragarpena.

30.05.2026

"4,0 espedizinoa Erdi Arora" egitasmoaren aurkezpena Madrilen

Ekainaren 1ean, Madrileko Historia Artxibo Nazionalean, "4.0 espedizinoa Erdi Arora. Bidaia aparta Erdi Aroaren bihotzera" egitasmoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Barrikuntza teknologikoaz baliatuz, Espainiako hainbat herrialdetako erdi aroko ondarea beste ikuspuntu batetik atzemateko anbizino handiko ekimen kultural eta turistikoa da.

29.05.2026

Bizkaiko senar-emazteen hitzordua, gaur, Begoñan

Gaur arratsaldeko 18:00etan, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan.  On Joseba Segura gotzaina izango da buru seiretan hasiko dan eleizkizunean.

Emaitzak orrialdeka