Barriak
Etiquetado como: Parrokiak
Gabon egunez, otoitzaldia Urkiolan
Urkiolako alkarteak Gabon egunez, abenduak 24, arratsaldeko bostetan egingo dan otoitzaldian parte hartzera deitzen gaitu. "Salbatzailearen zain!" goiburuaren harira ospatuko da Gabon eguneko ekitaldia. Parte hartu gura daben bizkaitar, arabar eta gipuzkoar guztientzat da deia.
Gabon-aldian, Argia eta ospakizunak
Bariku arratsaldez egin jakon harrera "Belengo Bakearen Argiari" Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatu eban eta On Joseba segura gotzaina buru zala ospatu zan ekitaldian. Asteburuan, argi hori eleizbarruti osoan banatu da eta Gabon-aldiko beste hainbat jarduera be izan da han eta hemen.
Autorpena Ermuko parrokiari, Migratzaileen egunean
Gaur, abenduan 18, Nazino Batuen Batzar Nagusiak izendatutako egunez, 'Migratzaileen Nazinoarteko Eguna' ospatzen dogu. Gaur arratsaldez Ermuko antzokian ospatuko dan erakunde-ekitaldian Migrazinorako Euskadiko Gizarte Hitzarmenaren garrantzia nabarmenduko da. Eusko Jaurlaritzak sustatuta ospatzen da egun hau, iaz Guardian (Araba) eta aurton, Ermuan. Arratsaldeko seietatik …
Gabonetako bederatziurrena Sesto Pastoral Barrutian
Sestaoko kirstau alkarteko talde jentetsuak hasiera emon deutso Gabonetako bederatziurrenari. "Caminantes" migratzaileen taldeak sustatuta, abenduaren 24an amaituko da Andra Mari eleizako kaperan.
Ekialdeko ohikuneko ukrainar alkarte katolikoaren ospakizunak Trapagaranen
Ugarteko San Joan Bateatzailea parrokian (Trapagaran) egingo ditu bere ospakizunak ekialdeko ohikuneko ukrainar alkarte katolikoak. Joan dan domekaz, azaroak 23, ukrainar jatorriko alkarte greko-katolikoko 30 lagunek Jainkotiar Liturgia ospatu eban Bohdan abadea buru, eta Sergio Buiza I. eta II. bikaritzetako lurralde bikarioa lagun ebala.
Barakaldo PBak batzar nagusia ospatuko dau zapatuz
Itxaropenaren Andra Maria parrokian ospatuko da bihar -azaroak 15, zapatua- Barakaldo Pastoral Barrutiaren (PB) urteko batzar nagusia.
Pastoral ekiturtearen hasiera Portugaleten eta BAGARA egitasmoa martxan jartzea
"Portugaleten, lagunarteko Eleiza, nortasun sendoa dauan Eleiza eraiki gura dogu", aldarrikatuz emon eutsen hasiera joan dan zapatuz Portugalete PBko pastoral ekiturteari, Andra Mari basilikan.
Asteburuko barriak
Milaka fededun hurreratu zan bariku eta zapatuz Begoñako basilikara, Amatxuren eguna ospatzera. Gainera, zapatuz Sor Monicah de la Preciosísima Sangre de Jesús klausurako monja domingotarraren profesa nagusia ospatu zan Lekeition, eta iparraldeko misino-topaketa Donostian, Misinoetarako Gazteiz, Donostia, Iruña, Errioxa eta Bilboko ordezkaritzetako kideak bertan zirala. …
Martxan da "Geroa marraztu" egitasmoa San Fausto Pastoral Barrutian
Gaur -irailak 30, martitzena- jarri da martxan San Fausto Pastoral Barrutian (PB) GEROA MARRAZTUZ gizarte-alkarte egitasmoa. "Kafe irekia" izan da lehenengo jarduera eta aurrerantzean, martitzen eta eguenez eskainiko da eremu hori 10:00etatik 12:00etara Caritasen lokaletan, bizilekurik ez daukienek, bakarrik dagozanez, Caritasera hurreratzen diranek edo alkarteko beste …
Azken hiru hilabeteotan, 10.000 bisiatik gora Mundakako Santa Katalina ermitara
Mundakako Santa Katalina ermitak 10.000 bisitatik gora jaso dau azken hiru hilabeteotan, hain zuzen be 10.044, maiatzean "Musutruk Mundaka" alkarteak ermita konpontzeko ekimenari ekin eutsanetik.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.



