Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

23.05.2025

Elgueroko parrokiaren 75. urteurrena

Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena beteten dauan urte berean beteten ditu 75 urte Elguero auzoko Begoñako Andra Mari eleizak. Oroitzapenezko ekitaldi nagusia bihar, zapatua, izango da Elgueron, eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

21.05.2025

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Barakaldon

"Oroitu, bizi, amets egin" erakusketak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteko historiako gertaera gogoangarriak jasoten ditu. Maiatzaren amaierara arte egongo da ikusgai Barakaldoko San Bizente  Martiria parrokian, ordutegi honetan: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 19:30etara. Zapatuz, BECen "Eleizea plazara" azokan izan zan erakusketak bederatzi panelen bidez egiten dau …

12.05.2025

Otoitzaldia eta "pintxopote" solidarioa, Sestaon, eta lasterketa, Mundakan

Joan dan zapatuz, LGTBQ+gorrotoaren aurkako otoitzaldia ospatu zan Sestaon, Pastoral Barrutiak (PB) antolatuta. Eta atzo -domeka-, Sestaoko umeen katekesiko familiek urtero antolatzen daben "pintxopote" solidarioa egin eben. Gainera, Mundakan, ehun lagun inguruk parte hartu eban Santa Katalina ermitaren inguruan ospatu zan "milian".

28.04.2025

Garbealde PBaren urteurrena eta Natxo Etxebarriaren diakonogintza

Bihar -apirilak 29, martitzena-, Garbealde Pastoral Barrutiaren eta Natxo Etxebarria Otañesen diakonogintzaren VIII. urteurrena ospatuko da eta, hori dala-ta, urteurren bikotx honengaitik eskerrak emoteko Eukaristia ospatu da Arangureneko Sortze Garbia parrokian. Arangureneko Sortze Garbia, Balmasedako San Severino, Otxaraneko Santiago Apostolua eta Zallako San Migel …

04.04.2025

Caritasen ate irekien jardunaldia, Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan

Caritas Bizkaia erakundeak “Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza” ate irekien jardunaldia ospatu zan atzo Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan. Egunez egun, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen aldeko akonpainamenduaren ingurukoak agertu ebezan eta, amaieran azaldu ebenez, "egun bizi-bizia izan da, biziz, aurpegiz, istorioz eta asko …

31.03.2025

Otoitz eta bereizketarako eguna Gueñesen

Joan dan zapatuz, otoitz eta bereizketarako saioa izan zan Karitatearen Alaben Gueñeseko etxean. II. bikaritzako 18 lagunek parte hartu eben, tartean, parrokietako erreferenteak, pastoral arloetako arduradunak, abadeak eta lurraldeko bikarioa.

31.03.2025

"Eleiza lotuz" ekitaldia ospatu zan atzo Gernikaldea Pastoral Barrutian

Atzo -martxoak 30, domeka- "Eleiza lotuz" jardueraren bosgarren ekitaldia ospatu zan Gernikaldea Pastoral Barrutian (PB), eguraldia lagun ebela eta barriro alkarteak eragindako pozagaz. Jarduera hau, "parrokia, lagun eta ilusinoak buztartzen dituan fedezko ibilbidea da". Familia, ume, gazte eta helduek San Bartolome parrokian ekin eutsen ibilbideari eta zubiz zubi eta kalez …

24.03.2025

VI. bikaritzako parrokietako erreferenteen bigarren batzarra

VI. bikaritzako parrokietako erreferenteen bigarren batzarra ospatu zan zapatu goizez Getxoko Andra Mari parrokian. Lurraldeko Pastoral Barruti (PB) guztietako -Txorierri, Mungia, Mungialdea, Uribe-Kosta, Gobela-Galea, Areeta-Romo eta Astrabudua-Erandio- 30 languru batu zan. 

18.03.2025

Bikario nagusia Garizumako berbaldietan, Gobela-Galean

Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak jardungo dau bihar -martxoak 19, eguaztena-, Gobela-Galea Pastoral Barrutiak (PB) antolatu dituan Garizumako berbaldietan. Hain zuzen be, "Jubileu Urtea 2025" gaiaren harira hitz egingo dau. Biharko berbaldia zein gainerakoak Algortako Hirutasun Santua parrokian izango dira 19:30etan. 

17.03.2025

San Bizente Maritiria: Kristau Sarbideko eragileen batzarra eta gazteen erretiroa

Asteburu bete-betea izan dabe Bilboko abandoko San Bizente Martiria parrokian. Barikus, Kristau Sarbidearen inguruko 30 lagun batu zan heziketa-saioan, Bengo-Leku lokaleltan, Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kideak lagunduta. Gainera, asteburuan, parrokiako gazteek erretiroa egin dabe Begoñako gogarte etxean.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2595 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
08.06.2026

HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau

HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be. 

08.06.2026

Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko

Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.

07.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
06.06.2026

Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez

Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.

05.06.2026

San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian

4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez. 

04.06.2026

Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau

Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.

04.06.2026

Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan

Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu. 

04.06.2026

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera

Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.

04.06.2026

Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin

Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora. 

02.06.2026

Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.

Emaitzak orrialdeka