Barriak

Etiquetado como: Parrokiak

21.07.2025

Asteburuan, Karmeneko Ama eta Francisco Beraskola dohatsua

Atzo -domeka-, "giro ederra lagun ebela", Karmeneko Amaren egunaren errepikapena ospatu eben Arteagazko Zandokizen. Ehun eleiztar baino gehiago batu zan eta ermitan danentzako lekurik ez zanez, kanpoan ospatu eben meza. Gehiago jakiteko: hemen. Beste alde batetik, Gordexolako Beraskola auzoan, Francisko Beraskola dohatsuarenganako jaieradunak landetara igo ziran eta dohatsuari

16.07.2025

Gaur, Karmeneko Amaren eguna

Gaur, uztailak 16, Karmeneko Amaren eguna, euren zaindariaren omenez ospatzen dabezan jaietako egun nagusia da hainbat herri eta auzotan, bestea beste, Santurtzin eta Barakaldon. Santurtzin, esate baterako, gaurko egunez Karmeneko Amaren itsas prozesinoa egiten da, txistulariek eta dantza-taldeek girotzen dabelarik ekitaldia. Ehun urtetik gora daroez kostaldeko herri honetan …

20.06.2025

Bilboko eleiza bi klima-babeslekuen sarean

Gaur egun, Bilbon, 131 klima-babesleku dagoz. 65 barruko eremuak dira eta 66 kanpoko eremuak. Bilboko bizilagunen %96ak 300 metro ingurura dau holako bat eta %43ak 100 metro baino gitxiagora. Klima-babesleku honeen artean dagoz San Nikolas eta Joan Santuak eleizak, biak alde zaharrean. 

09.06.2025

Belaunaldiarteko eguna San Frantzisko Xabier alkartean

Atzo -ekainak 8, domeka- Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiako alkartearen eguna ospatu zan.

09.06.2025

250 lagun inguru batu zan Portugaleten, alkartearen egunean

Portugalete Pastoral Barrutiak "Vivir con esperanza. Itxaropenez bizi!" goiburuaren haritik ospatu eban atzo, Mendekoste egunez, alkartearen eguna, Andra Mari ikastetxean, 250 lagun baino gehiago batu zalarik.

09.06.2025

Giro ona Santurtzi PBko topaketan

Zapatu arratsaldez, Santurtzi Pastoral Barrutiak (PB) alkartearen jaia ospatu eban. Mendekoste bezperako ospakizunagaz bat eginez, Santurtzin Eleizaren agerpena adierazoteko eta ospatzeko alkartu ziran. Orain dala egun batzuk gogoratu eben PBaren eraketaren lehenengo urteurrena eta topaketa honetan esker ona adieratzo dabe denporaldi honetako ibilbideagaitik.

09.06.2025

Gernikako lehenengo jaunartzeetan 2.437 € batu dabez Kenyako haurtzaindegietarako

Gernikako parrokietan ospatu diran lehenengo jaunartzeetan batutako dirua monja marianitek Kenyako Kaikorren eta inguruko herrietan kudeatzen dabezan haurtzaindegietara bialduko da.

05.06.2025

Otxarkoagako ikasleen berbaldia rally solidarioari buruz San Bizente eleizan

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegiko ikasle eta irakasleek berbaldia eskainiko dabe bihar -ekainak 6, barikua-, 20:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako 'Bengo leku' lokaletan. Marokon ospatzen dan UniRaid rally solidarioaren 2025eko ekitaldian bizi izandako esperientziak batera jarriko dabez. 

29.05.2025

Monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrena

Datorren zapatuz, maiatzak 11, monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrenagaitik eskerrak emoteko Meza ospatuko da 11:00etan. 1699an amaitu ziran eraikinaren eraikuntza-lanak eta Ermua herribilduko Santa margarita komentuko monjei aterpea emotea izan zan bere helburua. Monjen lekualdatzea, "Elorrioko familia pisudunen eskutik egin zana", 1700ean burutu zan.

26.05.2025

Elguero auzoko eleizaren urteurrena

Joan dan zapatuz, maiatzak 24, Elguero auzoko Begoñako Andra Mari kaperaren 75. urteurrena gogoratu zan eguerdiko 12:00etan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta alkarteko abadeek alkar-meza emoten ebela ospatu zan Eukaristiagaz. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2594 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
13.06.2026

Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia

“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.

12.06.2026

Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe

Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea"  goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.

11.06.2026

Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan

Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko. 

10.06.2026

Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"

Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko. 

10.06.2026

Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun

Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.

10.06.2026

Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean

Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien. 

10.06.2026

Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean

Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.

09.06.2026

Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia

Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte. 

08.06.2026

Bilboko gotzaina aita santuak gotzainagaz dauan batzarrean

Bilboko eleizbarrutiak bizitasun eta sakontasunez bizitzen dihardu Leon XIV.a aita Santuak Espainiara egiten diharduan bisita. Asteburuan, dozenaka gazte bizkaitarrek Aita Santua buru zala ospatutako ekitaldietan parte hartu ondoren, gaur goizean, Aita Santua gotzainakaz batzartu da, besteak beste On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru daka, Diputatuen Kongresuan hitz egin ondoren. 

08.06.2026

HOAC mobimentuak gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa berretsi dau

HOAC Bizkaia mobimentuak urteko batzar nagusia ospatu eban atzo -domeka-, Bilbon, Bizkaiko zortzi taldeak bertan zirala. Kurtsoaren azterketa egin eben, baterako gogoetaren bidez, gizarte zuzentasunaren aldeko konpromisoa berretsiz, lankidetza, parte-hartze eta konpromisozko giroan. "Beste batzukaz batera konpromisoa hartu eta gizartean eta lanaren eremuan hedatuta dagozan bidebakokeriazko errealitateak eraldatzea" nahitaezko dala nabarmenduz beste behin be. 

Emaitzak orrialdeka