Barriak
Etiquetado como: Parrokiak
Mungialdeko emakumeek eskualdeko ospakizunen etorkizuna eztabaidatu dabe
Mungialdeko parrokietako erreferenteak eta Jaunaren Eguneko ospakizunetan gidari-lanetan dabiltzan pertsonak batu ziran joan dan zapatuz Meñakan. Azken 30 urtez parroko izan dan Txabi Ikobaltzetak erretiroa hartuko dau laster eta aitatutako batzarrean hemendik aurrera ospakizunen kontua antolatzeari begira proposamenak egiteko antolatu zan batzarra. Felix Larrondo lurralde …
Bermeon, dirua batzeko kanpaina Andra Mari eta Santa Eufemia eleizetako teilatuak konpontzeko
Asteburu honetan, aparteko kolekta egingo da Bermeoko ospakizunetan Andra Mari eta Santa Eufemia parrokietako teilatuen konponketen gastuei aurre egiteko, "8.000 baietz" goiburuaren haritik.
120 lagun sinodoari buruzko batzarretan, Portugaleten
Joan dan asteburuan amaitu dira sinodoari buruzko batzarrak Portugaleten. Pastoral Barrutiko 120 lagun baino gehiagolk parte hartu dau.
Asteburuan, sendotzak, ikastaroak eta erretiroak
Asteburuan, eleizbartutian izan dan hainbat jarduera argazkitan:
I. bikaritzako gazteek Bika Eguna ospatuko dabe domekaz, Santurtzin
Datorren domekan, Bika Eguna ospatuko da eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santurtziko Patronato ikastetxean. I. bikaritzako eskaut taldeetako, parrokietako aisialdiko taldeetako..., 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dabe.
Parte hartu gura dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko baba-jaanean?
Datorren zapatuz, urtarrilak 24, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria egingo da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan. Baba-janaren aurretik, jentea eleizpean batuko da 13:00ean pintxo bat jan eta gainerako alkarte-kideakaz egoteko. Bazkalostean, jokoak eta zozketak izango dira. Batu daiten dirua Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren esku …
San Anton eguna, zaàtuz, bedeinkapenak Urkiolan eta Bilbon
San Antonio Abade eta abereen zaindariaren eguna ospatuko da. Zapatuan eguerdiko hamabietan, Eukaristia ospatuko da Urkiolako santutegian, Imanol Atxalandabaso abadea buru dala eta ondoren abereak eta gero eleiztarren artean banatuko diran opiltxoak bedeinkatuko dira. Biharamunean, domekaz, errepikapen-eguna ospatuko da 12:00etan. Zapatuan eguerdiko 12.00etan izango da …
Urteko azken asteburuan, Jubileuaren amaiera, bakearen aldeko otoitzaldia eta beste hainbat ekitaldi
On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan atzo Santiago katedralean Jubileu Urte Santuaren amaiera. Eleizbarrutiko beste hainbat eleizatan be ospatu zan amaiera honegaz batera, beste hainbat ekitaldi izan da asteburuan, besteak beste:
Urte amaierako meza Gaztelugatxeko San Joan ermitan
Orain dala 30 urte hasita, urte amaierako meza ospatzen da Gaztelugatxeko ermitan. Ermitaren eta inguruen mantentze-lanez arduratzen dan boluntarioen taldeak jakitera emon dauanez, bihar -abenduak 30, martitzena- arratsaldeko bostetan ospatuko da urte amaierako Eukaristia San Joan ermitan.
"Berotasun eta ilusinoz betetako giroa", gabon-kanten jaialdian, Ermuan
Atzo, gabon-kanten jaialdi hunkigarria ospatu zan Ermuko Santiago Apostolua parrokian. Deikundea eta Mariaren "baietza" oinarritzat hartuta, Gabonetarako bidean beste urrats bat emon zan. Gainera, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak be esku-hartu eban ekitaldian eta alkarteari banatu jakon azken bedeinkapenean, jardueraren bokazino eta eleiz alderdia nabarmenduz.
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.



