15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 66 )
 

Barriak

Etiquetado como: Eskautak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1275 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
06.10.2023

Atzo, "gizalegezko lanaren aldeko" ekitaldi publikoa Bilbon

Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena-  ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben. 

06.10.2023

Bisita gidatua Munarriko Santa Marinara, Ondarearen Jardunaldien barruan

Urrian ospatzen ari dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat ibilaldi eta bisita programatu dau jardunaldiotarako. Horren erakusgarri, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik hilaren 8 eta 22an Sopela eta Urdulizen egingo dana. 

06.10.2023

Gotzaina gazteakaz alkartuko da, gaur, Corpus Christi parrokian

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina gazteakaz alkartuko da gaur, urriak 6, Bilboko Corpus Christi parrokia etxeko areto nagusian, 19:30etan.

05.10.2023

Eleizbarrutiko ordezkarita Teologia-liburutegien biltzarrean

Europako Teologia-liburutegien 51. Biltzarra Kordobako gotzain jauregian ospatu da irailaren 30etik urriaren 4ra. Aitatutako liburutegiok www.beth.eu dalakoan alkartuta dagoz eta, aurton, Challenges of Ecclesiastical Libraries in Europe” goiburuaren haritik alkartu dira eta Jaime Lopez Eguilaz Bilboko Eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau Espainiako Eleizaren Liburuzainen Alkarteko (www.abie.es) ordezkari lez, alkartearen oroitza-txostena aurkeztuz.

05.10.2023

Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa

Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta hori dala-eta, Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik deialdia egin dabe lanean bizia zantzearen inguruan jarduteko batzarrean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 18:30etan da hitzordua Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan. Amaitzeko, gizlegezko lanaren aldeko keinu publikoa egingo dabe Areatzan, 19:45etan.

05.10.2023

Sarean da Eleizbarrutiko aldizkariaren kurtsoko lehenengo alea!

Alkarren Barri Eleizbarrutiko aldizkariaren urriko alea eskuragarri da online gaurtik aurrera. Kurtsoko lehenengo aldea da, etxeetara atzerapenez helduko dana, kurtso hasierako ekitaldia be jaso gura izan dalako argitalpena itxi aurretik. Sareko agerkariak joan dan irailaren 30ean Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiaren multimedia informazinoa (bideoak eta argazkiak) jasoten dau. Bostehun lagun inguru bertan zirala ospatu zan ekitaldian gotzainak eskainitako berbaldia irakurri daiteke hasieran. Alkarrizketei dagokienez, hiru nabarmentzen dira: Elena Unzueta Caritas …

05.10.2023

Betiereko gurtzaren batzar nagusia

Betiereko Eukaristia-batzarrak urteko batzar nagusia ospatuko dau gaur arratsaldez Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan. Braulio Rodriguez Toledoko artzapezpiku erretiratuak berbaldia eskainiko dau, 'Eukaristiaren egiaren edertasuna barriro antzeman: ospakizuna eta gurtza' goiburuaren haritik.

04.10.2023

"Aita Santuak iruzurrean oinarritutako bizimodua aztertzeko preminan pentsatzen laguntzen dau"

Gaur, Asisko San Frantziskoren egunez, Frantzisko Aita Santuaren aholku-hitz apostolikoa ezagutzera emon da. 2015ean osoko ekologiari buruz argitaratu eban entziklika zehaztu eta osotu egiten dau honako idazki honek. Bere esanetan, "gure erantzuna ez da nahikoa, apurketa gero eta hurrago dago". Kritika egiten deutse ukatzaileei, lurraren berotzearen erruduna gizakia dala esanez. Danona dan etxea zaintzeko konpromisoa kristau fedetik sortzen dala dino idazkian. Bilboko gotzainak agiri barri hau nabarmendu eban kurtso hasierako ekitaldian. Bere esanetan, "iruzurrean, hau da baliabide …
04.10.2023

Inocencio Rodrigo zerbitzurako beti prest egoan abadea hil da

Atzo hil zan Bilbon Inocencio Rodrigo Garcia eleizbarrutiko abadea, 95 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -urriak 5, eguena- ospatuko da Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), 19:00etan.

04.10.2023

Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna

Gaur, urriak 4, Asisko San Frantzisko Eleizbarrutiko diakonoen zaindariaren egunez, On Joseba Segura gotzaina diakonoakaz alkartuko da eta buru izango da gaur eguerdiko 12:30etan Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dan Eukaristian.Datorren domekaz, urriak 8, Diakonotzaren Eguna ospatuko da parrokietan. Eleizbarrutian, 9 diakono eta 5 hautagai dagoz.