Barriak
Etiquetado como: Begoña
Jartoki abesbatzak Begoñan emongo deutse hasiera bere 50. urteurreneko ospakizunei
Jatorki abesbatzak girotuko dau, zapatuz, martxoak 11, Begoñako Andra Mari basilikan goizeko hamaiketan ospatuko dan meza, Marian Urkiola zuzendari lanetan eta Miriam Cepeda (Basilikako organista) organoan dirala. Jartoki abesbatzak 50. urteurrena ospatzen dihardu eta hori dala-eta jardungo dau zapatu honetako mezan. Nicolas Ledesma musikagileak Durangoko San Antonio …
Abesbatzen XLIX. Astearen erdia bete da
Otsailaren 6an hasi eta barikura arte -otsailak 17-, Bizkaiko Abesbatzen XLIX. astea ospatzen ari da Begoñako basilikan. Emonaldi guztiak 20:00etan dira eta sarrera doan da. Basilikan, gainera, argiztapen barria jarri dabe: 50 LED foku koadroetan.
Urtarrilean, ikastaroa agiriak tramitatzeari buruz
Eleizbarrutiko Kantzilertza eta Notaritzak sakramentu-kudeaketarako heziketa-ikastaroa antolatu dabe parrokietako bulegoetan arreta eskaintzen dabenentzat -abade eta laikoak-. Ahalik eta jente gehienak parte hartu daian, egun bitan emongo da ikastaroa, batean zein bestean gai berak landuz. Begoñako Gogarte Etxean ospatuko da ikastaroa, urtarrilaren 14 eta 21ean, …
Mons. Joseba Segura pide por paz en la primera Eucaristía del año en Begoña
Atzo, urtarrilaren 1a, Bakearen Munduko Egunean, Bilboko gotzainak urteko lehenengo mezea ospatu eban Begoñako basilikatik. Bilbok erahildako emakumea eta Aita Santu emeritua euki ebazan gogoan bere homilian.Ayer domingo, 1 de enero, la Iglesia celebró la Jornada Mundial por la Paz. El obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidió la primera eucaristía del año, en la …
Eukaristia zuzenean Begoñako basilikatik
On Joseba Segura gotzaina buru dala, Begoñako basilikan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan urte barriko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
Gabonetako hainbat ospakizun emongo da zuzenean
Aurtengo Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta jente gehienek parte hartu daian, zuzeneko hainbat emonaldi izango da web orrialde honetan, Radio Popular/Herri Irratia eta Bizkaia Irratia Eleizbarrutiko irratietan eta Telebilbao katean.
Asteburuan, Eleizbarrutian ospatu dan zenbait jarduera
Begoñako basilikan bariku arratsaldez egin zan ekitaldian, Bilboko gotzain izan zan eta gaur egun Burgoseko artzapezpiku dan On Mario Izeta Begoñako Kofradiako Ohorezko Anai Nagusi izendatu eben. Gainera, Sestaon sendotzak ospatu ziran, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa norbere egin eta garatzeko irakurketarako hainbat saio egin da, senar-emazteak Eleizbarrutiko …
Kulturarteko Kurutze-bidea eta Garizumako erretiroak
Asteotan, eleizbarrutian Garizuma-aldiko berbaldi eta erretiro ugari egiten dihardue. Egunotan, hainbat ospatu da (Vida Ascendente-Bizian Gora, Ekintza Katoliko Orokorra -EKO-ACG- Mariaren Leginoa, PBak...). Gainera, bihar, Kulturarteko Kurutze-bidea ospatuko da, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek (latinoamerikar, txinatar, afrikar eta filipinar alkarteak) antolatuta.
Alkarte musulman eta kristauak barau-etetea batera egin dabe San Frantziskon
Bilboko San Frantzisko auzoko alkarte musulman eta kristauko 50 lagun inguru batu zan atzo -eguena- Caritasen Hargindegi zentroko lokaletan "Iftar" (barau-etetea) dalakoa batera egiteko.
Ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua gaur, Gizakundea eleizan
Bilboko Udalak, Bilboko Ganbera Musika Elkartea taldeagaz batera, Bilboko ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua antolatu dau gaurkorako -martxoak 13-. Emonaldia Atxuriko Gizakundea eleizan izango da 19:30etatik aurrera, Juanlu Diaz-Emparanzaren zuzendaritzapean. Sarrera doan leku guztiak bete arte.
Hitzordua Zornotzan Sinodoari buruzko bigarren bikaritza saiorako
Datorren zapatuz, martxoak 14, IV. eta V. bikaritzetako parrokia alkarteetako kideak batuko dira lan eta gogoeta egiteko. Batzarra Zornotzako Karmengo Ama ikatetxean izango da, eleizbarrutiak alkarregaz bide egiteko martxan jarritako prozesuaren barruan.
Gotzainen eta bikario nagusien batzarra, Gasteizen
Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Kerman Lopez bikario nagusia Florencio Rosello Iruña-Tuterako artzapezpikuagaz eta Fernando Prado, Juan Carlos Elizalde Donostia eta Gasteizko gotainakaz eta euren bikario nagusiakaz batzartu dira. Guztiei doakiezan gaiak aztertu dabez, besteak beste eratutako ministerioei buruz eta, hain zuzen be, irakurle, akolito eta katekistei buruz. Era berean, herri administrazinoen eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako historiaren zati handi baten erakunde jagole diran eleizbarrutietako Historia Artxiboen arteko lankidetza egonkorrerako eskaera aztertu dabe.
"Erlejino-askatasunak atzera egin dau: 5.400 lagunek jazarpena edo bereizkeria jasaten dabe"
Laguntasuna Preminan dan Eleizari aita santuaren fundazinoak landutako Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkeztu zan atzo Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian. Ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACNko zuzendaria eta bere herrialdean jsaten daben erlejino-jazarpenari buruzko lekukotasuna emon eban Partick Akpabio nigeriar abadeak parte hartu eben. Jente ugari batu zan May Madrazo Radio Popular-Herri Irratiko kazetariak moderatutako jardueran.
Asteburuan, Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek datorren asteburuan ospatuko dabe euren urteroko kanpaina, "Alza la mirada / Ikus haratago" goiburuaren haritik. Goiburu honek dei egiten deusku gure ingurura ez ezik haratago be begiratu dagigun, errealitatea bere osotasunean ikusteko. Aurtengo kanpainarako antolatutako jardueren artean, martxoaren 18an, eguaztenez, arrataldeko 18:30etan eta Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, zine-forum saioa izango da "Semillas de Kivu" dokumentalagaz, Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeek bizi daben egoera eta, lurralde osora hedatutako gatazkaren …
Emakumeak, ahotsak eta oroimena Eleiz Museoan
Martxoaren 8an ospatzen dan Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Eleiz Museoak "Esku ikusezinak. Emakumeak, ahotsak eta oroimena artean" erakusketa aurkeztu dau. Soinu-ibilbidea da, entzutearen bidez artelanetara hurreratzeko. Ibilbide hau museoko aretoetako baten izango da martxoaren 31ra arte, egitasmoaren berariazk ikonoa daben QR kodeakaz.
Jaime Lopez Eguilazen irekitze-berbaldia Eleizako Liburuzainen Jardunaldietan
Jaime Lopez Egilaz Bilboko eleizbarrutiko Bibilitekako zuzendari izendatu barriak eskainiko dau irekitze-berbaldia Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkartearen (EELA) XVIII. Jardunaldi Teknikoetan. Bihartik barikura arte luzatuko dira jardunaldiak. Lopez Eguilazek -EELAko diruzain be bada- Eleizako bibliotekak "gaur egun, ebanjelizazinorako eremu" dirala azalduko dau.
Portugaleteko alkartea bat eginda Garizuman
Hilero Portugalete PBko alkartea batzen dauan ekitaldia ospatu zan zapatu arratsaldez. Karmengo Ama ikastetxean batu ziran eta bertan hainbat jarduera burutu eben. Amaitzeko, Eukaristia ospatu eben Andra Mari basilikan.



