Barriak
Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia
"Umorez eta maitasunez" betetako erakusketa Erandion
Erandioko San Agustin eta San Lorenzo parrokiak erakusketa zabaldu dau aste honetan, hamar artista grafikok POBRETASUNARI buruz egin dabezan lanakaz, "Umorez eta maitasunez beteta" goiburuaren haritik. Abenduaren amaierara arte egongo da ikusgai eleizan. Salamancako Eleizbarrutiko Caritasek itzita, Estatuko umorista grafiko entzutetsuenen -Forges, Gallego&Rey, Máximo, Mingote, Patxi&Idígoras eta Saldaña- lanak batzen ditu. Erandion, Zugazart, Tasio, J. Ibarrola eta Antonen lanak gehitu jakoz erakusketa horri. Beste alde batetik, atzo -eguena- Erandioko parrokian ospatu zan mezaren …
"Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimenduak kurtsoari hasiera emon deutso
"Vida ascendente - Bizian gora" pertsona nagusien Eleizbarrutiko mobimentuak kurtso hasierako batzarra ospatu eban. Tomy Rodriguez presidentearen esanetan, "taldeetako ordezkariak batu gara gure espiritualtasun, adiskidetasun eta apostolutzaren karismaren berariazko jarduerakaz kurtsoa programatzeko batu gara".
Antzerkia 'Aterpetxe eskola' ekimenaren alde
Trenaren Adiskideen Bilboko Alkartearen sorreraren 65. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren artean, gaur, "Solitos" antzezlana ikusi ahal izango da 19:30etan, jesuitek Indautxun daben ikastetxeko areto nagusian. Antolatzaileen esanetan, "gaurkotasunez beteta dagoan eta gizartean oihartzun handia izaten ari dan trenen inguruko gaia" landuko da. Sarrerak aurretik erosi daitekez aafbilbao@gmail.com emailean eta 19;00etatik aurrera txartel-leihatilan, euro biren truke. Batu daiten dirua, Alboan Jesuiten Gobernuz Kanpoko Erakundeak sustatzen dauan 'Aterpetxe eskola' ekimenerako izango da.
ARGIBIDE-OHARRA ELEIZBARRUTIAK 2018an BERE EGINKIZUNETATIK KENDU EGIN EBAN ABADEAREN INGURUAN
Burgoseko Auzitegi Probintzialeko Lehenengo Sailaren 2023.eko uztailaren 19ko 220/2023 epaiaren ebazpenaren inguruan hainbat komunikabidetan zabaldu diran okerreko barriak dirala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak ondorengoa argitu gura dau:
Lourdeseko Hospitalitatearen kurtso honetarako erretiro eta batzarrak
Urriaren 13tik 15era Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta Eleizbarrutitik egin dan Lourdeserako erromesaldian 600 lagun inguruk parte hartu dau. Cristina Gorostiza presidenteak azaldu dauanez, taldean joan dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Jose Luis Mendez Osasun Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa eta gaur egun Hospitalitateen Gotzainen Batzarreko Federazinoko presidente dan eta Bizkaiko Hospitalitateko presidente izan zan Pablo Garamendi.
Fraile pasiotar barria Bilbon
Oscar Armando Vera Vite ekuadortarra Jesukristo Gure Jaunaren Nekaldiaren eta Jesusen Bihotzaren Probidentziaren Kongregazinoko abade egingo da datorren zapatuz, urriak 21, San Felicisimo eleizan 11:30etan hasiko dan eleizkizunean. Biharamunean ospatuko dau bere lehenengo Eukaristia 12:30etan, eleiza berean. 2018an heldu zan Bilbora Deustuko alkarteko erizaindegian laguntzera eta Zaragozan lau urte emon ondoren, Bilbora itzuli zan diakono lez. Ilusinoz beteta dago egunari begira eta gogotsu, "nire abade ministerioa Jainkoaren herriaren zerbitzura sagaratzeko eta, batez be, prestasunez Harek …
Domekaz, DOMUND eguna ospatuko da
Datorren domekaz, urriak 22, DOMUND eguna ospatuko dogu, misino-egutegiko egunik garrantzitsuenetakoa. Aurton, hauxe da aukeratutako goiburua: 'Oinak bidean, bihotza adorez' (ik. Lk 24, 13-35). Feli Martin Misinoetarako ordezkariak egun honen inguruan azaldu dauanez, "‘munduaren azken mugetaraino’, gaur egun be bidez bide gertatu daitekeen topaketa da. Horixe da missio ad gentes dalakora atara diran misiolarien bokazinoa". Kanpainari buruzko barri guztiak: hemen
Urriaren 28an, zapatuz, alkartezainen batzarra
Parrokietan pastoralgintza sustatzeko beharrizana ikusita sortu zan 2014an alkartezainaren irudia, orduan parrokiako erreferente deitu zana. Urriaren 28an, zapatuz, Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen batzarra ospatuko da EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarean dan Sopuertako San Viator ikastetxean.ospatuko da Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen lehenengo batzarra. Joateko asmorik izan ezkero, aldez aurretik jakinarazo hemen
Emakume "nekaezinak" Begoñako misino-azokan
Urriaren 16tik azaroaren 24ra batuko dabez abenduaren 2tik 10era ospatuo dan Begoñako Misino-azokan salgai jarteko gauzak. Azoka hau parrokiak Basilikako eleizparen azpian dituan lokaletan ospatuko da eta arkupeko lokaletan jasoko dabez gauzak, 17:30etatik 19:30etara. Gehiago jakiteko: 94 412 70 91. Misinoetarako Begoñako taldeko kide gehienak emakumeak dira eta 30 urte inguru daroaz azoka antolatzen. Mari Carmen Pradera eta Maite Nebredak bultzatu eben ekimen solidario hau eta, gaur egun be, horretan dihardue.
Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau bihar erretiroa ministerio ordenatuarentzat
Bihar -urriak 19, eguena-, ministerio ordenatuak kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko dau Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduradun dan Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau erretiroa. Ostean, alkarregaz bazkaltzeko aukera izango dabe eta horretarako ezinbestekoa da izena emotea, 94 466 79 79 telefonora deituz (Susana Mediavilla) edo smediavilla@bizkeliza.org helbide elektronikora mezua bialduz.