Barriak
Etiquetado como: Bidaia
Buruko gaixotasunak dabezan pertsonei buruzko etiketak deuseztatu
Gaur, urriak 10, Buruko Osasunaren Eguna ospatzen da. Eta Argia fundazinoak mezua zuzendu deutso gizarteari, gai hau agertzera emoteko eta buruko osasunik ezari lotuta egoten diran estigmez ohartarazoteko. Hirukoiztarrek sustatutako alkartearen laguntza jasoten dauan hainbat pertsonak parte hartzen dau bideoan egunaren inguruko ikuspuntua emonez.
Gaur arratsaldez, Begoñako erromeriaren igoera
Aurton, Begoñako erromeriak hainbat barritasun dakar, aitagarriena, erromeria ofizialaren igoera bezperara aurreratu eta gaur ospatuko dabela 19:30etatik aurrera, Juan Carlos Rastrollo ekitaldi honetako Ohorezko erromesaren partaidetzagaz. Ohikoa danez, Bizkaia osotik etorritako lagunak Arriaga plazatik atarako dira eta Alde Zaharra kalejiran zeharkatu ondoren, Amatxuren eleizara iritsiko dira 20:50ak inguruan eta, ondoren, 21:00etako mezan parte hartuko dabe.
Asteburuan, kurtso hasierako ekitaldiak, gazteria eta alkartasuna
Gotzainak batzar bi izan ditu gazteakaz asteburu honetan. Barikuz, Corpus Christi parrokiako gazte batzukaz alkartu zan eta aurkeztu eutsezan hainbat konturen inguruan jardun eban. Atzo, joan dan abuztuan Gazteen Munduko Egunean (GME) parte hartu ebenetako batzukaz alkaru zan Areetako Mesedetako Ama parrokian. Ekitaldi horreen eta asteburuko beste hainbaten barri emongo dogu:
Donostiako gotzainak emongo deutso hasiera Gorpus Christi parrokian antolatzen dan hitzaldi sailari
"Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" goiburu orokorra dau Bilboko Corpus Christi parrokiak aurton antolatu dauan hitzaldi sailak. Berbaldiak eleizan bertan (Poza Lizentziatua, 50) ospatuko dira, 19:30etan. Gaur arratsaldez, Fernando Prado Donostiako gotzainak jardungo dau, "krisiaren nondik norakoak. Aldaketarik preminazkoenak" gaiaren inguruan.
La actualidad diocesana de la semana
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gotzaina eta GMEan parte hartu eben gazteak bihar alkartuko dira barriro
Abuztuaren 1etik 6ra ospatu zan Lisboan, Frantzisko AIta Santuak deituta, Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna (GME) eta bertan. 280 gazte erromes inguru joan zan Eleizbarrutiko taldean. Barriro alkartzeko aukera izango dabe bihar -domeka-, 18:00etan, Mesedetako Ama parrokian (Areeta), On Joseba Segura gotzaina bertan dala. Antolatzaileek azaldu dabenez, batu eta bizipen eta sentipenak batera jarriko dabez, ondoren, Eukaristia ospatuko da eta, azkenean, mahaiaren inguruan eseriko dira.
Filo Hirotak Sinodoan bizi izandako esperientzia aurkeztuko dau ETPIan
Aurkeztu dabe Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) kurtsoko egitaraua. Hitzaidi sailari hasiera emoteko, Galo Bilbao BAMeko irakasleak jardungo dau atzo Vatikanoan aurkeztu zan `Laudate Deum´ aholku-hitzaren inguruan. Bigarren hizlaria egunotan Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusian parte hartzen diharduen Philomena Shize Hirota izango da. Japoniar monja hau Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) ordenakoa da eta Aita Santuak urriaren 4tik 29ra Vatikanoan ospatzen ari dan Sinodorako deitu dituan adituetako bat.
Atzo, "gizalegezko lanaren aldeko" ekitaldi publikoa Bilbon
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena- ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben.
Bisita gidatua Munarriko Santa Marinara, Ondarearen Jardunaldien barruan
Urrian ospatzen ari dira Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian. "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat ibilaldi eta bisita programatu dau jardunaldiotarako. Horren erakusgarri, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik hilaren 8 eta 22an Sopela eta Urdulizen egingo dana.
Gotzaina gazteakaz alkartuko da, gaur, Corpus Christi parrokian
On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina gazteakaz alkartuko da gaur, urriak 6, Bilboko Corpus Christi parrokia etxeko areto nagusian, 19:30etan.