Barriak
Etiquetado como: Otxarkoaga
Penintsulako armoniorik zaharrenaren notak entzungo dira gaur Arratzun
Busturialdeko `Urdaibaiko organoak´ zikloaren barruan abuztuko lehenengo kontzertua izango da gaur Arratzun. Arratsaldeko zortziretan izango da hitzordua. Organo jolea Oliver Schmitt izango da. Beragaz batera trikitixa, panderoa eta alboka..
"Harreman sendoetan sinisten dogu, ez eteten diran sare mengeletan"
Portugaleko gaurko Gazteen Munduko Egunetan, Bilboko gotzainak meza santua ospatu dau gazte askogaz batera. Bere alboan Bizkaitik bertara joandako abadeak egon dira. Arseko abade santuaren eguna danez, bera hartu dau aintzat gaurko homilian. Joseba Segurak bere apaltasunaren eta bihotzetara heltzeko eukan gaitasunaren inguruan egin dau berba.Kristianauak sare zaleak baino gehiago harreman sendoen aldekoak gareala adierazo dau, azken baten, sareak eten egin leikezalako.
Bizkaiko Caritas, zabalik abuztuan
Uztailean zein abuztuan zehar be Bizkaiko Caritasek zabalik dauka bere Bilboko bulegoa. Ezer behar dabenentzat bertan egiten dabe harrerea goizeko 9etatik 14etara. Eleiza esparruko gainontzeko 23 erakundeek be zabalik mantentzen dabez euren baliabide garrantzitsuak abuztuan be.
Aste Musikalaren azken kontzertua Bermeoko Andra Marin
XXXVIII Musika Astearen azken kontzertuak izango dira gaur eta bihar. Gaurkoa azkena eleizan. Guztiak be arratsaldeko zortziretan eta musutruk eleizea bete arte. `Sugar Ensemble´ boskotearen emonaldia izango da gaurkoa. Beste batzueta legez, parrokiak Kolokosorako (Kongo) proiektu batera bideratuko dau batutako dirua.
Elorrioko gazte biren lekukotzak Portugaletik
Gaur Bizkaia Irratian alkarrizketea egin deutsie Maria Orbegozo eta MIguel Crespori. Biak ala biak pozik azaldu dira bizitzen dagozan esperientziagaitik. Miguelek lehenengoz hartzen dau parte. Burgosen egon da ikasten aurton abade baten etxean eta berak emon eutsan honen barri. Mariarentzat ez da lehenengo aldia. Beste batzuetan be hartu dau parte Jardunaldietan eta gustura bizi dauz egunok. Astelehenean heldu zan Portugalera Bilboko Elizbarrutiko taldeagaz.
Bizkaiko 200 gazte baino gehiago Lisboan
Atzo, Bizkaiko 275 gazte baino gehiago batu zan Bilboko gotzainagaz Estorilen. Arratsaldez, Gazteen Munduko topaketaren hasiera ospakizunean hartu eben danak parte.
Begoñako Amatxuren itsas prozesinoa abuztuaren 14an ospatuko da
Begoñako kofradiak Begoñako Andra Mari erromesaren prozesinoa egingo dau itsasadarrean: "Santurtzetik Bilbora". Prozesinoaren hirugarren ekitaldia izango da eta, aurrerantzean, beti egingo da abuztuaren 14an.
San Inazio eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan hasiko da honako web honen bitartez zuzenean eskainiko dan Eukaristia.
San Inazio egunez, meza Gorbeian
Uztailaren azken egunean, Loiolako San Inazio Bizkaiaren zaindarietako baten egunez ohiko bihurtu danez, Bizkaiko lekurik altuenean meza ospatuko da, hau da, Gorbeia mendi-hegalean, 1.119 metrotara dagoan Edurretako Andra Mari ermitan. Ospakizuna eguerdiko 12:00etan izango da, Carlos Olabarri Arratialdeko parrokoa buru dala. Ordu berean, Santiago katedralean, santuaren omenezko Eukaristia ospatuko da eta web honetan zuzenean eskainiko da.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org