Barriak
Etiquetado como: Abadea
`Los domingos´, eleizbarrutiko abadeen aholkularitza erlijiosoagaz
Gaur gauean Zinemaldiko sail ofizialean estreinatuko dan "Los domingos" pelikulak eleizbarrutiko hainbat abaderen aholkularitza izan eban ekoizpenean, hain zuzen be gaur egun desakralizatuta dagoan Gernikako komentuaren barrualdean grabatutako eszenetan. Juan Reyero Gernikako parrokoa izan zan aholkularietako bat eta bokazinoari eta monasterioko bizitzari buruzko …
Zapatuz, Abdon Rodriguez abade izentauko dabe Gueñesen
Datorren zapatuz, irailak 20, Abdon Rodriguez Hervas abade egingo da Gueñeseko Andra Mari eleizan goizeko 11:00etan ospatuko dan eleizkizunean, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala. Abade barria zistertar monjea izan zan eta Ziortzako alkartean bizi izan zan hiru urtez. Aste honetatik aurrera berak "poziz eta urduri" bizi dauan ziklo barriari bizi izango dau.
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren egoitza akademiko barria Campo Volantinen
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak aldi barriari ekingo deutso Bilbon, bere jarduera akademikoa Campo Volantin pasealekuko 36. zenbakian, La Salve zuziaren ondoan, kokatutako egoitza barrian. Eleizbarrutiko ikastetxeak 2027ko irailean, egokitzapen-lanak amaitzeaz batera, ekingo leuskio jarduerari kokapen barrian.
Aste Santuan, bisita gidatuak Elorrion
Elorrioko udalak antolatuta, Aste Santuan bisita gidatuak egingo dira herrian, historia eta kultur ondarea ezagutzeko. Apirilaren 2 eta 6 bitartean egingo diran bisitaldiak gaika egingo dira ibilbide desbardinakak, euskeraz zein gaztelaniaz. Parte hartu gura dabenek lekua gorde edo argibide gehiago eskatu daikie 946 820 164 edo 688 776 270 telefonoetako batera deituz edo turismoa@elorrio.eus helbidera mezua bialduz.
Gazteen topaketa Berrizen: "ahaztu ezineko eguna"
Joan dan zapatuz, martxoak 28, laugarren eta bosgarren bikaritzetako gazteak batu ziran; gelditzeko, kokatzeko eta haratago begiratzeko eguna izan zan, begirada altxatu eta gure erantzunaren zain dagozan errealitate mingarriak -bidegabekeria, pobretasuna, migrazinoa- ikusteko, horreei aurrez aurre begiratzeko eta euren ikutua sentizeko eguna.
Gotzaina buru dala ospatuko da gaur Nazaretarraren prozesinoa
Gaur arratsaldez Nazaretarraren prozesino tradizional eta jentetsua ospatuko da Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Iaz kofradiaren Ohorezko domina jaso eban On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau aurton be. Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege kofradiak Nazaretarraren prozesinoa egiten dau. Iluntzeko 20:30etan abiatuko da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia).
Astekoak, asteko barri nagusiak
Astekoak, asteko barri nagusien laburpenak azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena jasoten dau.
Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.
Alkartasunezko egitasmoa: 40 egunerako janaria Kaikorrerako (Kenya)
Ospatu barri dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren barruan Hegoaldeko Ahotsak hemen izan dirala eta monja marianitek Kaikorren (Kenya) garatzen diharduen egitasmoak aurkeztu dabezala aprobetxatuz, Ermuko alkarteak alkartasunezko egitasmoa sustatuko dau. Honen bitartez, ekarpenak egin daitekez Kaikorreko haurtzaindegietan janaria izan dagien.
14 prozesinok eta Kurutze-bideak zeharkatuko dabez Bilboko kaleak gaurtik hasita
9 kofradiatako 4.300 kofradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Bilboko Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan ekitaldietan. XVII. gizalditik hasi eta XXI. gizaldirainoko 36 pausu eroango dabez prozesinoan.
Eleizbarrutiaren deialdia gazteei Madrilea joateko aita santuaren ekitaldietara
Bilboko eleizbarrutiak Espainiara egingo dauan bisitaldian Leon XIV.a aita santua buru dala ospatuko dan bijilian eta eukaristian parte hartzea ahalbidetuko dau. Egitarauaren behin betiko zehaztasunak ezagutzen ez badira be, baieztatu da hitzordua Madrilen izango dana ekainaren 6 eta 7an.



