Barriak
Etiquetado como: Alboan
Antzerkia 'Aterpetxe eskola' ekimenaren alde
Trenaren Adiskideen Bilboko Alkartearen sorreraren 65. urteurrena ospatzeko antolatutako jardueren artean, gaur, "Solitos" antzezlana ikusi ahal izango da 19:30etan, jesuitek Indautxun daben ikastetxeko areto nagusian. Antolatzaileen esanetan, "gaurkotasunez beteta dagoan eta gizartean oihartzun handia izaten ari dan trenen inguruko gaia" landuko da. Sarrerak aurretik erosi …
Eleizbarrutiko ordezkaritza sinodo-taldeen biltzarrean, Vatikanon
Gaurtik domekara arte -urriak 24-26-, sinodo-taldeen eta partaidetza-erakundeen Jubileua ospatuko da. Gertaera hau une esanguratsua izango da Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusiaren azken agiriaren garapenerako aldian. Mundu osotik joandako 2.000 lagun inguru batuko da eta hemendik Sinodorako Batzorde Teknikoko ordezkaritzak parte hartuko dau.
Liburutegien eguna. "Informazinorik ezaren aurka: Liburutegiak
Gaur, urriak 24, "Liburutegien eguna" da. Liburu, Komiki eta IraIrakurketarako Kultura Ministerioko Zuzendaritza Nagusiak sustatutako egun honek 1992an, Balkanetako gatazkan, Sarajevoko liburutegia suntsitu eban zoritxarreko sutea gogoratzen dau.
150 andereño eta maisu barri Bizkaian
Bilboko Euskalduna jauregian ospatuko da gaur arratsaldeko 19:00etan BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako XIII. promizinoko graduatuen graduazino-ekitaldia. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da 158 hezitzaile barrion unibertsitate-heziketari amaiera emongo deutsan saioa.
Zortzi leiho inklusinoari: deialdia Bilboko Gizarte Jubileurako
Mundu osoko Eleizak, baita Bilboko eleizbarrutiko parrokia guztietan be, ospatuko dau Pobreen Munduko Eguna azaroaren 16an. Baina hemen, bezperan be ekitaldi esanguratsua izango da: Gizarte Jubileua ospatuko da III. eta VII. bikaritzetan. Ahuleziazko zortzi egoeraren inguruko esperientzia-tailerrak garatuko dira.
Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutien baterako ospakizuna, Estibalizen
Datorren zapatuz, urriak 25, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek alkarregaz ospatuko dabe 75. urteurrena Estibalizen. 1950ean, Pio XII.a aita santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantulatu eban ordura arte, 1862tik Gasteizko gotzainaren menpe egozan hiru elizbarrutioi izaera juridiko burujabea emonez. Horregaitik, 1949an sinatu eta 1950eko ekainaren 1ean indarrean sartu zan Quo Commodius bulda oinarritzat hartuta, baimena emon zan gotzain egoitza barri bi sortzeko: Bilboko eleizbarrutia Bizkaia osorako -Urduña izan ezik- eta Donostiako eleizbarrutia Gipuzkoa osorako, …
Migrazinoetarako Mahaiak bat egin dau etorkinen ezohiko erregularizazinoagaz
Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak (REDES), Lekaide eta Lekaimeen Espainiako Biltzarrak (CONFER), Caritasek eta Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Sailak aurkeztutako idazkiarekiko atxikimendua onartu eban atzo. Herri-ekimen legegile horretan, Espainian legez kontrako egoeran dagozan etorkinen ezohiko erregulazinoa ahalbidetzea urgentziaz onartzea eskatzen dabe.
Asteburuan, DOMUND eguna ospatu da
Atzo ospatu zan DOMUND eguna eta, egunotan, alkarteen jarduera nagusia eleizbarrutiaren misino-eginkizuna zabaltzea eta babestea izan da.
Lourdesera egindako erromesaldia argazkitan
630 lagunek parte hartu dau asteburuan eleizbarrutitik Lourdesera egin dan erromesaldian. Honako honegaz batera, handik bialdutako argazki eta bideoak ikusi daitekez.
Pastoral ekiturtearen hasiera Portugaleten eta BAGARA egitasmoa martxan jartzea
"Portugaleten, lagunarteko Eleiza, nortasun sendoa dauan Eleiza eraiki gura dogu", aldarrikatuz emon eutsen hasiera joan dan zapatuz Portugalete PBko pastoral ekiturteari, Andra Mari basilikan.
Artxiboak lau gizalditako arkitektura-agiriak erakutsiko ditu
Bisita gidatuan, lau gizalditako arkitektura-agiriak ikusi ahal izango dira, besteak beste,eleiz eraikinen planoak, egitasmoak, oroitza-txostenak eta aurrekontuak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan. Ekitaldia bihar ospatuko da 16:00etatik 18:00etara eta lekuak mugatuak diranez, ezinbestekoa da aurretik lekua gordetzea 944 062 493 telefonora deituz edo katalog@aheb-beba.org helbide elektronikora mezua bialduz.



