19-12-2025 Viernes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Argia Fundazioa

31.08.2025

Abian da dokuMentala film laburren jaialdia

Argia Fundazioak dokuMentala film laburren jaialdiaren edizino barria jarri dau abian. Laguntza-harremanak aldaketaren eragile modura jartzen dauz erdigunean ekimen honek. Deialdia zabalik dago eta edozein persona, kolektibo edo erakundek aurkeztu leike bere lana zemendiaren 14ra arte.

03.04.2023

Bilboko Udalak Bidesari, Gizakia eta Argia saritu ditu

Bilboko Eleizbarrutiaren erakunde diran Bidesari Alkarteak, Gizakia Fundazinoak eta Argia Fundazinoak eta, honeekaz batera, Alzheimerra eta beste hainbat dementzia daben gaixoen Senideen Bizkaiko Alkarteak eta Rafael Bengoa osasun publikoaren kudeaketan aditu eta Osasun-sailburu ohiak Bilboko Udalaren autorpena jaso dabe. Honan, udalbatzak bat egin dau apirilaren 7an ospatuko …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2269 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
19.12.2025

"Falta dana ipini", dinosku Bilboko gotzainak Gabonetako zorion-mezuan

Gabonetako zorion-agurrean, Biboko gotzaina keinu bakun eta esanguratsuaz baliatu da: jaiotza falta dan piezaz, Ume Jesus bera jarriz, osotu.Bideo-mezuan, gotzainak Umearen irudia jarri dau aska hutsean; koloretako erropez jantzita dago, kultur aniztasuna eta abegia irudikatuz. "Ez dagigun erakusleihoen atzean bilatu", dinosku gotzainak, izan be, "beste munduko argiaz dator hau sutzeko".

19.12.2025

Alkartasunezko kontzertua "aitzur bat Afrikarako" kanpainaren alde, San Bizente eleizan

Abokatutzaren Bizkaiko Kolegio Itzaltsuaren Abesbatzak alkartasunezko kontzertua eskainiko dau datorren astelehenez, abenduak 22, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, Sarrera, doan da eta "aitzur bat Afrikarako" kanpainari lagundu gura deutsenek urteeran egin ahal izango dabe.

18.12.2025

Eduardo Losoha, eleizbarrutiko auzi bikario barria

Gaur eguerdian, Eduardo Losohak, Roberto Jauregibeitiak eta Felix Alonsok fede autormena eta fideltasun-zina egin dabe Eleiz Auzitegian, hurrenez hurren, epai bikario, epai bikario laguntzaile eta Epaitegiko epaile karguez jabetzean. Felix Alonsoren lekua hartu dauan Eduardo Losoha epai bikario laguntzaile izan da.

18.12.2025

Autorpena Ermuko parrokiari, Migratzaileen egunean

Gaur, abenduan 18, Nazino Batuen Batzar Nagusiak izendatutako egunez, 'Migratzaileen Nazinoarteko Eguna' ospatzen dogu. Gaur arratsaldez Ermuko antzokian ospatuko dan erakunde-ekitaldian Migrazinorako Euskadiko Gizarte Hitzarmenaren garrantzia nabarmenduko da. Eusko Jaurlaritzak sustatuta ospatzen da egun hau, iaz Guardian (Araba) eta aurton, Ermuan. Arratsaldeko seietatik zortzietara Ermua antzokian ospatuko dan ekitaldian herriko zazpi erakunderen lana autortuko da, besteak beste, Santiago Apostolua parrokiarena.

18.12.2025

Gabonak Basurtuko ospitalean

Jesusen jaiotzaren atarian gagoz eta Basurtuko ospitalean dana daukie prest Hari abegi egiteko. Egunotan ospitalean dagozan gaixoek zein senide eta langileek askotariko jardueretan parte hartzeko aukera dabe, ospitalean emon beharreko denpora hori atseginago eginez. Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuak (AEEZ) bere "aletxoa jarri dau". Urtero euren denpora, maitasuna eta trebetasuna eskeintzen deutsien Luis eta Txomin boluntarioen laguntzagz jaiotza ederra jarri dabe ospitaleko kaperan. Gura dauana joan daiteke bertara ikusi eta bere ondoan otoitz egiteko.

18.12.2025

Gabonetan Berrizen ospatuko dan gazteen konbibentziara etorri nahi?

Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) gazteen bokazino-pastoraltzatik gazteentzako konbibentzia antolatu dau. Abenduaren 26tik 28ra izango da Berrizko Maturana etxean. Arduradunen esanetan, "ezin dozu galdu, deialdi barria da, 15 eta 22 urte bitarteko gazteentzako konbibentzia!".

17.12.2025

Gabonetako bederatziurrena Sesto Pastoral Barrutian

Sestaoko kirstau alkarteko talde jentetsuak hasiera emon deutso Gabonetako bederatziurrenari. "Caminantes" migratzaileen taldeak sustatuta, abenduaren 24an amaituko da Andra Mari eleizako kaperan. 

17.12.2025

Ángeles Custodios Ikastetxea, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartuko da

Bilboko Ángeles Custodios Ikastetxea sartu da EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Rafaela Ybarrak 1897an sortu eban eta harrezkero Aingeru Goardako Santuak ordenako monjek kudeatu izan daben ikastetxe historiko hau gehituta, 19 ikastegi izango dira Bilboko Gotzaitegiarena dan heziketa-sarean.

17.12.2025

"Modernotasun-sena", Javier Novo Gonzalezen berbaldia, bihar Eleiz Museoan

Javier Novo Gonzalez Kontserbazino eta Ikerketarako Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak berbaldia eskeiniko dau bihar -abenduak 18, eguena-, Eleiz Museoan, "Modernotasun-sena" goiburuaren harira. Novoren berbaldi hau, Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben eta joan dan astelehenez, abenduak 15, inauguratu zan aldi baterako erakusketari lotuta dago. Erakusketa horretan, bizkaitar artean aurkitzen diran erlejino-mezuak jasotzen dabezn 60 artelan baino gehiago ikusi daiteke (XIX. gizaldia-XX. gizaldiaren hasiera). 2026ko maiatzaren 10era arte egongo da …

16.12.2025

Marijesien bederatziurreneko lehenengo erronda

Goizaldean, Marijesien abestiak entzun dira Gernikan. Jesusen jaiotza iragartzeko burutuko dabezan bederatzi errondetatik lehenengoa egin dabe gaur. Aurton, abenduaren 24ko azken errondan batu dagien dirua Alboko Esklerosi Amiotrofiko (AEA) daben pertsonei laguntzen deutsen adELA Bizkaia alkartearentzat izango da. 

Emaitzak orrialdeka