Barriak
Etiquetado como: Artxiboa
Oles ta oles, kalerik kale
Bihar -otsailak 5, eguena- Agata Donearen eguna ospatuko dogu eta, ohikoa danez, gaur, jai-bezperan, abesbatzak kalez kale ibiliko dira inguruko hainbat herritan santaren omenez koplak kantatzen. no, en honor de la santa. Arratiako abesbatzak be zintzo beteko dau bere hitzordua: Bilboko kaleak zeharkatuko ditu eta, esate baterako, Begoñako basilikan abestuko dau 11:00etako …
Artxiboak lau gizalditako arkitektura-agiriak erakutsiko ditu
Bisita gidatuan, lau gizalditako arkitektura-agiriak ikusi ahal izango dira, besteak beste,eleiz eraikinen planoak, egitasmoak, oroitza-txostenak eta aurrekontuak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan. Ekitaldia bihar ospatuko da 16:00etatik 18:00etara eta lekuak mugatuak diranez, ezinbestekoa da aurretik lekua gordetzea 944 062 493 telefonora deituz edo …
Oroimen Demokratikoaren legearen ondorioak udan
Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan bateo-agiriak eskatzen dabez orain be atzerritik. Lege honi esker, gure kasuan, Bizkaian jaiotako aitite-amamak edo birraitite-birramamak dabezala, eta dalako une batean atzerrira joan behar izan ebela, ziurtatu leikienek herritartasun bikotxa jadesteko aukera dabe. Artxiboan eskabideen gehitzea …
Azken egunak erakusketa ibiltaria Begoñan ikusteko
"Gogoratu, bizi, amets egin" erakusketa ibiltariak Bizkaiko Eleizaren 75 urteko historiako une gogoangarriak agertzen ditu.Erakusketa, Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian zabaldu zan eta handik Begoñako Gogarte Etxera eroan eben. Gaur egun, Amatxuren etxean (III-VII bikaritzak) dago eta datozan egunetak San Bizente parrokiara lekualdatuko da eta hantxe egongo da …
"Bide guztiak Artxibora doaz", Ondarearen Europako Jardunaldietan
Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan geratu bako jarduera dabe. Alde batetik, Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta -2025eko urrira arte zabaldu da epea-, makina bat lagun bateo-agiria eskatzen ari da atzerritik; horrezaz gainera, parrokietako agiriak gorde eta zaintzeaz, horren ikerketaz eta zabalkundeaz arduratzen dira egunez egun. Euskadin gehien erabilten dan artxiboa …
Caritas Bizkaia, Ceutako tragediaren aurrean
Caritas Bizkaiak bere ardurea erakutsi dau azken egunotan Ceutan izan dan tragediaren aurrean, eta bat egin dau Caritas Espainiak plazaratutako jarrereagaz. Erakundeak gogorarazo dau migrazino-drama ezin dala soilik mugen kudeaketatik ikusi, pertsona bakotxaren duintasunaren defentsatik baizik.
Ama Birjinaren bederatziurrena Bizkaiko parrokietan
Bizkaiko parrokia askok bederatziurrena hasiko dabe gaur, Andra Mariaren Jasokundearen aurreko bederatzi eguneko otoitza, datorren abuztuaren 15ari begira. Debozinoa eleizbarruti osoko tenpluetan biziko dan arren, Begoñako basilikan batuko da fededun gehien, urtero zaindariaren inguruan milaka lagun batzen dituan erromeria tradizinonalaren aurreko jardunaldietan.
Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"
Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.



