31-07-2025 Ignacio de Loyola, presbítero, PATRÓN de la Diócesis de Bilbao
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Athletic

07.12.2024

Jaiotzazaleen Bizkaiko alkarteak Athletic omendu dau

Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak jaiotzen kanpainaren 66. ekitaldia aurkeztu dau. Pausoen Museoan, askotariko jaiotzak dagoz; bik Athletic omentzen dabe.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2012 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
31.07.2025

San Inazioren omenezko meza zuzenean, katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2025

Gaur, Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindari dan Loiolako San Inazio eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari edo zaindari laguntzailea dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur, Loiolako San Inazioren eguna da. 

30.07.2025

Jose Maria Bustinza abadea, "gizon adeitsu, atsegin eta apala" hil da

Atzo -uztailak 29, martitzena- Jose Maria Bustinza Lekue eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 97 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna barikuz, abuztuak 1, izango da Bilboko Joan Santuak eleizan, 19:00etan.

30.07.2025

Erromarako bidean, gazteen Jubileuan parte hartzeko

Domekara arte gazteen Jubileuan parte hartuko daben gazteak Bilbotik atara ziran Erromara joateko. Gaur atarako dira beste batzuk eta han osotuko da eleizbarrutiko ordezkaritza.

29.07.2025

Azken hiru hilabeteotan, 10.000 bisiatik gora Mundakako Santa Katalina ermitara

Mundakako Santa Katalina ermitak 10.000 bisitatik gora jaso dau azken hiru hilabeteotan, hain zuzen be 10.044, maiatzean "Musutruk Mundaka" alkarteak ermita konpontzeko ekimenari ekin eutsanetik. 

28.07.2025

"Militanteak zaindu, alkartea egin, lau urte langile kristauen aldeko konpromisoan"

Josu Sagastigordia eta Montxo Lopez HOACeko Bizkaiko eleizbarrutiko batzordeko kide izan dira lau urtez, antolakuntzarako eta alkarte bizitza eta konpromisoaren sustapenerako arduradun, hurrenez hurren, talde-lana, gertuko akonpainamendua eta alkarte bizitzaren sendotza nabarmendu dabezalarik. Begoña Cerrato zabalkunderako HOACeko arduradunak egindako alkarrizketan, Josu eta Montxok euren esperientziaren barri emon dabe. 

27.07.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
26.07.2025

Sor Jackeline, Sor Eunice eta Sor Rosak betiko botoen profesa egin dabe Elorrion

Gaur eguerdiz, Elorrioko Santa Ana monasterioa lepo bete da bertako komentuko hiru monja domingotarrek -Sor Jackkeline del Corazón de Jesús, Sor Eunice de la Asunción de la Virgen María eta Sor Rosa de la Inmaculada Concepción- euren betiko botoen profesa egin daben eleizkizunean. Hiru monja keyarroi lagun egin deutsie Bilboko monja agustindar eta kaputxinoek, Elorrioko domingotarrek eta Berrizko mesedetakoek. 

26.07.2025

Hiru monja domingotarren betiereko botoen profesa, Elorrion

Gaur -ekainak 26, zapatua- Santa Ana egunez, hiru monja domingotarrek betiereko botoen profesa egingo dabe eguerdiko 12:00etan, Elorrioko Santa Ana monasterioan. Hiru monjak Kenyakoak dira: Sor Jackeline del Corazón de Jesús, Sor Eunice de la Asunción de la VIrgen María eta Sor Rosa de la Inmaculada Concepción.

Emaitzak orrialdeka