12-05-2026 Martes, VI semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Basilika

27.01.2026

Abesbatzak Begoñako basilikan

Bizkaitarrek asko estimatzen daben kultur ekintza ospatuko da beste behin be Begoñako Andra Mari basilikan. Hasi da Bizkaiko Abesbatzen 52. astea, hiru astez, Bizkaia osotik etorritako 51 abesbatzek musikaz beteko daben aldia. Otsailaren 13ra arte izango dira kontzertuak.

21.08.2025

Athleticeko hildakoak gogoan eta esker ona Amatxuri

1930eko ekainaren 22an, Athleticeko familia Begoñara joan zan lehenengo garaipen bikotxa eskertzera. Harrezkero., urtero joaten dira Amatxurenagana Aste Nagusiaren egunen baten. Hildako bazkideak gogoan izateaz gain, baloia eta kamisetea eskaintzen jakoz Ama Birjineari, eskerrak emotenaz.

09.05.2023

Begoñako organoaren doinuek emongo deutse hasiera nazinoarteko jaialdiari

'Bilbao hiria' nazinoarteko organo-jaialdiaren XI. ekitaldia maiatzaren 13tik ekainaren 3ra ospatuko da. Hamaikagarren ekitaldi honetan, EEBBetatik, Frantziatik, Alemaniatik eta Euskaditik etorritako organistek jardungo dabe. Organu-jole ospetsuak batzuk, esate baterako David Briggs britainiarra eta gorantz datozan beste batzuk, esate baterako, Virgile Monin eta Mar Vaque.

19.04.2023

Arto-kanaberazko oreaz egindako Kristo, Lekeition

Bihar, arratsaldeko zazpietan eta Lekeitioko basilikan, 'Vera Cruz erretaularen zaharbarritzea. Erretaula gatazkatsuaren zaharbarritzea' gaiaren inguruko berbaldia izango da. Juan Manuel G. Cembellin Eleiz Museoko zuzendariak eta Patxi Saez Colina zaharbarritzaileak jardungo dabe. Gatazkaz inguratutako artelana da, izan be, indiano batek dirua bialdu eban egiteko, urte …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2505 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
12.05.2026

Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon

"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez. 

11.05.2026

Asteburuko argazkiak

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.

11.05.2026

"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com

10.05.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.
09.05.2026

Marinelei lotutako zin-oparirik zaharrena Muskizeko ermita baten dago

Bizkaiko ermitek arte eta debozinoari lotutako ondarearen benetako bitxiak gordetzen dabez; asko eta asko altxor ezezagunak, esate baterako marinel-inguruko zin-oparirik zaharrena, Muskizen, Pobeñako Sokorruko Andra Mari ermitan dagoana. Pieza berezi honen inguruko artikulua jaso dau Alkarren Barri aldizkariaren azken aleak.

08.05.2026

Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta

Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan. 

08.05.2026

Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian

Orain dala egun batzuk jakinarazo genduanez, 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadearen homiliak, erretiroak, berbaldiak, gogoetak, txostenak, azalpenak, gutunak eta artikuluak jasotzen dituan "Obrero fiel del Reino de Dios" liburua argitaratu da. Datorren eguenez, maiatzak 14, aurkeztuko da Barrian (Plaza Barria, 4, 1.), 18:30etan, Juan Mari Lechosari eskainita argitaratu barri dan beste honegaz batera: "Juan Mari Lechosa: una vida entregada y compartida. Testimonio de fe y esperanza". Biak erosteko aukera izango da aurkezpenaren egunean. 
07.05.2026

Biziko zeunke udako esperientzia Taizen?

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailetik Taize-seneko proposamen berezia helarazo deuskue: "udako esperientzia lehenetsiz, bat egiteko, eta fedean hazteko eta fedea bizitzeko aukera ederra".  Dei egiten dabe, ekainaren 28tik uztailaren 5era Taize esperientzia bizitzera. Azaldu dabenez, "aste horretan, adin, herrialde eta kultura askotako lagunak batzen dira otoitz egiteko, hausnartzeko eta senidetasuna bizitzeko": Honako honegaz batera agertzen dan kartelean, QR kodeen bidez gehiago jakiteko aukera dago.

06.05.2026

Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu

Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan.

05.05.2026

Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau

Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko". Aurton, erropen ekoizpenerako baldintzetan eta Bidezko Merkataritza mobimentuaren 40. urteurrenean jarriko dabe arreta bereziki. 

Emaitzak orrialdeka