Barriak
Etiquetado como: Jaiotzak
"Munduko jaiotzak" erakusketa bisitatzeko azken egunak
Datorren domekara arte -urtarrilak 4- egongo da zabalik Eleiz Museoko klaustroan (Gizakundea plaza, z/g), munduko hainbat lekutatik etorritako jaiotzen erakusketa. Jaiotza bakotxak jatorriko lekuaren nortasuna islatzen dau: lekuko eskulana, inguruko materiak bereziak, lekuan lekuko biztanleen ezaugarriak, lekuko fauna eta pieza bakan bihurtzen dituan beste hainbat berezitasun. …
Egunotan, alkartzeak, bisitak, musika, jaiotzak...
Egunotan, beste erritmo batera bizi gara, aspaldi ikusi bako lagunakaz alkartzen gara, baita senideakaz be, ospakizunak izaten dira parrokia eta taldeetan eta Gabon-aldiko hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izaten dogu, besteak beste, kontzertuetan eta jaiotzen erakusketetan. Hona hemen batzuen aitamena:
Jaiotzazaleen Bizkaiko alkarteak Athletic omendu dau
Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak jaiotzen kanpainaren 66. ekitaldia aurkeztu dau. Pausoen Museoan, askotariko jaiotzak dagoz; bik Athletic omentzen dabe.
Azken egunak jaiotzen erakusketak bisitatzeko
Gabon-aldiaren azken txanpan egon arren, oraindik bada astia jaiotzen erakusketaren bat bisitatzeko, zabalik dira-eta domekara arte:
Bisitak, jaiotzak eta gozokiak zubi luzerako
Asko dira datozan jaiegunak -Konstituzinoaren eta Sortze Garbiaren zubia- gozatzeko prest dagozanak. Hona hemen hainbat egitasmo, berton geratzen diranentzat eta kanpotik datozanentzat:
Jaiotzazaleen alkarteen jarduna Gabon-aldian
Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak Gabon-aldiko jarduerak martxan jarri ditu. 2023ko Gabon-aldiko kanpainan -LVX. ekitaldia-, azaldu dabenez, "San Frantzisko gure zaindariak Greccion jarri eban lehenengo jaiotzaren 800. urteurrena ospatzeaz batera, gure alkartearen 65. urteurrena ospatuko dogu".
Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez
Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.
Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin
Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora.
Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.
Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau.
Giro ona, parte-hartzea eta otoitza "Danok danontzat" ekitaldian
Zapatuz, "Danok danontzat" ekitaldia ospatu zan Atxuriko Gizakundea eleizan, Bokazinoen Pastoraltzak antolatuta. On Joseba Segura bertan izan zan eta eleizbarrutiko hainbat lekutako gazteak batu ziran. Hiru orduz, bokazinoaren inguruko lekukotasunak entzuteko, Hakuna Bilbao taldearen eskutik otoitz egiteko eta Misión Jatari misino-taldearen kontzertuan parte hartzeko eta "bokazinoa ospatzeko" aukera izan eben.
Ezkontzen urteurrenen Begoñako ospakizuneko argazkiak
Hogei bikote inguruk ospatu ebazan barikuz, Begoñako basilikan, euren ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala osptatu zan Eukarisia. Gotzainak dei egin eutsen senar-emazteei euren lekukoktasuna emon dagien: "esaiezue seme eta alabei, ilobei, entzun zaiezan guztiei. Epe laburrerako maitasunak, konpromiso mugatuak, kendu eta jarri daitekezan loturak saltzen diran sasoian, ezinbesteko da ibilbide luzeko maitasuna posible dala eta merezi dauala defendatzen dauan jentearen lekukotasuna".



