Barriak

Etiquetado como: Bikaritzak

26.03.2026

III., VII. eta VI. bikaritzen sinodo-batzarra, zapatuz, eskolapioen ikastetxean

Datorren zapatuz, martxoak 28, goizeko hamarretan hasita, hirugarren eta azken batzarra ospatuko da sinodoaren inguruan, eskolapioen ikastetxean (Alda Rekalde, 19. Bilbao). Bikaritzetan egiten diharduen batzarretako lehenengoa, otsailaren 28an ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian (I. eta II. bikaritzak); bigarrena, martxoaren 14an, Zornotzako Karmengo Ama …

11.06.2025

19 egunez egiteko 300 kilometroko ibilbidea planifikatzen

Atzo batzartu ziran BizkaiBira ekitaldiko 19 egunetako jarduerak koordinatuko dabezan eta laguntzaile-lanetan ibiliko diran pertsonak. Ez da erraza 302,05 kilometroko erromesaldia antolatzea. Ezinbestekoak dira logistika zehatza, dozenaka alkarteakazko koordinazinoa eta arlo espiritual, fisiko eta komunitarioa buztartuko dituan ikuspuntua. Bizkaiko bikaritzak zeharkatuko …

27.06.2024

IV. eta V. bikaritzetakoak Urkioilan batuko dira

Urte bitan batu barik egon ondoren, atzo -eguaztena-, IV. eta V. bikaritzetako pastoral eragile, laiko, erlijioso eta abadeak Urkiolan batzartu ziran. 

14.06.2024

Abade eta laikoen izendapen barriak datorren kurtsorako

Gotzain Kontseiluak, oraindik amaitu barik dagoan prozesuren bat izan ezik, abade eta laikoen jardunleku barriak eta barritzeak onartu ditu eta datorren kurtsoan sartuko dira indarrean. Irailaren 1etik aurrera, Sergio Buiza abadea izango da I. eta II. bikaritzetako arduraduna eta gaur egun II. bikaritzako (Enkarterri) bikario dan Miguel Vera abadeak moderatzaile lez jardungo …

02.05.2024

Gotzainak gaur amaituko ditu lurraldeetako batzarrak

Eleizbarrutiko gotzainak, idazkari nagusia lagun, batzarrak egin ditu bikaritzaz bikaritza. Martxoan hasita, leku bakotxean Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoari lotuta egiten diran jarduerak eta lekuan lekuko kezkaz ezagutu nahi izan ditu. Era berean, bisita horreek Ebanjelizatze-egitasmoan zehaztutako ekintzak nabarmentzeko bide izan dira. Joan dan martitzenez, …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2599 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

20.07.2026

Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

03.07.2026

Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa

Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun. 

01.07.2026

Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik

Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.

Emaitzak orrialdeka