04-01-2026 Domingo, semana - navidad
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Itsuak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2296 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.01.2026

Urteko lehen Astekoak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.

Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

03.01.2026

Caritasen errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldia

Urtarrilaren 5ean. Errege bezpera, Cáritas Bizkaia erakundeak Gabonetako kanpainari amaiera emongo deutso Plaza Barrian, errege-opil solidarioa banatuz XXII. urtez. 10:00etatik 14:30etara, 3.000 opil-zati eta txokolatea banatuko dira euro biren truke. Batu daiten dirua, umeen eta familiaren aldeko egitasmoetarako izango da, pobretasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzeko katea apurtzeko asmoagaz.

02.01.2026

Parrokiarteko funtsaren %1 Hego Amerika, Afrika eta Indiako egitasmoetarako

Alkarkutxa 1973an sortu zan parrokiarteko alkartasun-mekanismoa da. Besteak beste, parrokiek euren sarreren arabera egiten dabezan ekarpenetatik hornitzen da. Funts horren %1 munduko hainbat egitasmotara zuzentzen da: alkarte garapenerakoak, osasun arlokoak, pastoralgintzan laguntzeko, emakumeen aldekoak, abadeen mantenurako, e.a. 2025ean, 25 eskari aurkeztu dira deialdian eta 12 esleitu dira. 

01.01.2026

Gotzaina buru dala ospatuko dan urte barriko meza, zuzenean

On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdiko 12.00etan ospatuko dan urteko lehenengo eguneko Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez. 

01.01.2026

Alkarren Barri 2026: beiratea eta Adimen Artifiziala hartu-emonean

Eleizbarrutiko barri nagusiak jasoten dituan Alkarren Barri aldizkariaren urte barriko lehenengo alea kaleratu da gaur euskarri digitalean ikus-entzunezko edukiakaz. Egun batzuk barru helduko da aldizkaria paper euskarrian harpidedunen etxeetara. Askotariko gaiak jasoten dira ale honetan, besteak beste, osoko ekologia, karitatezko ekintza, arte-ondarea, misino-bizitza..., barriak eta gogoeta eragiten daben artikuluak eskeiniz. 

31.12.2025

Bizkaiko Eleizearen 12 barri, 12 hiletan

12 barri Jubileu Urtearen eta Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren ospakizunak ekarri deuskuzan 2025a laburtzeko.

30.12.2025

Aba Taanoren alkartasunezko musika beste behin Bilbon

Datorren barikuz, urtarrilak 2, "Musika bizitzak salbatzeko" egitasmoaren aldeko alkartasunezko kontzertua ospatuko da Indautxuko Karmengo Ama eleizako areto nagusian, Aba Taano taldea protagonista dala. Sarrerak (15 euro) txartel-leihatilan erosi daitekez kontzertua hasi baino ordubete aurretik edo hemen..

30.12.2025

"Munduko jaiotzak" erakusketa bisitatzeko azken egunak

Datorren domekara arte -urtarrilak 4- egongo da zabalik Eleiz Museoko klaustroan (Gizakundea plaza, z/g), munduko hainbat lekutatik etorritako jaiotzen erakusketa. Jaiotza bakotxak jatorriko lekuaren nortasuna islatzen dau: lekuko eskulana, inguruko materiak bereziak, lekuan lekuko biztanleen ezaugarriak, lekuko fauna eta pieza bakan bihurtzen dituan beste hainbat berezitasun. Sarrera doan da. 

29.12.2025

Konbibentzia Berrizen, Familia Santua ardaztzat hartuta

Abenduaren 26tik 28ra, Berrizko Mesedetako Misiolariek konbibentzia ospatu dabe, bategite, gogoeta eta sororitate giroan, Familia Santua ardaztzat hartuz. Esperientzian parte hartu dabenek azaldu dabenez, "alkarregaz bizi izan doguzan egunotan, Maria, Jose eta Jesus familia errealitate anitzak eta munduak bizi dituan askotariko egoerak onartzeko bidea argitu daben erreferentzia bizi izan dira".

29.12.2025

Denporaldiko azken kontzertua Durangoko organo-jaialdian

Oscar Rodriguez (organoa) eta Marco Cubillas (tronpeta), protagonista dirala ospatuko da gaur arratsaldez Durangoko organo-jaialdiko zortzigarren eta azken kontzertua. Emonaldia iluntzeko 20:00etan izango da, Andra Mari basilikan. Sarrera doan leku guztiak bete arte eta pantaila musikariak ikusteko.

Emaitzak orrialdeka