13-03-2026 Viernes, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Oroimenaren Eguna

04.11.2024

Jose Maria Guiberten berbaldia bere aitaren bahiketaren inguruan

Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko zortzietan, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 52). Azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren haritik ospatuko dan ekitaldian, Bere aita ETAk bahituta egon zan sasoiko egunez eguneko kontuak batuz idatzi dauan 'La Caverna' liburuan jasotako gogoeten inguruan …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2423 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
13.03.2026

Kulturarteko Kurutze-bidea eta Garizumako erretiroak

Asteotan, eleizbarrutian Garizuma-aldiko berbaldi eta erretiro ugari egiten dihardue. Egunotan, hainbat ospatu da (Vida Ascendente-Bizian Gora, Ekintza Katoliko Orokorra -EKO-ACG- Mariaren Leginoa, PBak...). Gainera, bihar, Kulturarteko Kurutze-bidea ospatuko da, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek (latinoamerikar, txinatar, afrikar eta filipinar alkarteak) antolatuta. 

13.03.2026

Alkarte musulman eta kristauak barau-etetea batera egin dabe San Frantziskon

Bilboko San Frantzisko auzoko alkarte musulman eta kristauko 50 lagun inguru batu zan atzo -eguena- Caritasen Hargindegi zentroko lokaletan "Iftar" (barau-etetea) dalakoa batera egiteko.

13.03.2026

Ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua gaur, Gizakundea eleizan

Bilboko Udalak, Bilboko Ganbera Musika Elkartea taldeagaz batera, Bilboko ganbara-abesbatza eta orkestraren kontzertua antolatu dau gaurkorako -martxoak 13-. Emonaldia Atxuriko Gizakundea eleizan izango da 19:30etatik aurrera, Juanlu Diaz-Emparanzaren zuzendaritzapean. Sarrera doan leku guztiak bete arte. 

12.03.2026

Hitzordua Zornotzan Sinodoari buruzko bigarren bikaritza saiorako

Datorren zapatuz, martxoak 14, IV. eta V. bikaritzetako parrokia alkarteetako kideak batuko dira lan eta gogoeta egiteko. Batzarra Zornotzako Karmengo Ama ikatetxean izango da, eleizbarrutiak alkarregaz bide egiteko martxan jarritako prozesuaren barruan. 

11.03.2026

Gotzainen eta bikario nagusien batzarra, Gasteizen

Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Kerman Lopez bikario nagusia Florencio Rosello Iruña-Tuterako artzapezpikuagaz eta Fernando Prado, Juan Carlos Elizalde Donostia eta Gasteizko gotainakaz eta euren bikario nagusiakaz batzartu dira. Guztiei doakiezan gaiak aztertu dabez, besteak beste eratutako ministerioei buruz eta, hain zuzen be, irakurle, akolito eta katekistei buruz. Era berean, herri administrazinoen eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako historiaren zati handi baten erakunde jagole diran eleizbarrutietako Historia Artxiboen arteko lankidetza egonkorrerako eskaera aztertu dabe. 

11.03.2026

"Erlejino-askatasunak atzera egin dau: 5.400 lagunek jazarpena edo bereizkeria jasaten dabe"

Laguntasuna Preminan dan Eleizari aita santuaren fundazinoak landutako Erlejino-askatasuna munduan 2025eko txostena aurkeztu zan atzo Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian. Ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina, Jose Fernandez Crespo sustapenerako ACNko zuzendaria eta bere herrialdean jsaten daben erlejino-jazarpenari buruzko lekukotasuna emon eban Partick Akpabio nigeriar abadeak parte hartu eben. Jente ugari batu zan May Madrazo Radio Popular-Herri Irratiko kazetariak moderatutako jardueran. 

11.03.2026

Asteburuan, Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina

Euskal Eleizbarrutietako Misinoek datorren asteburuan ospatuko dabe euren urteroko kanpaina, "Alza la mirada / Ikus haratago" goiburuaren haritik. Goiburu honek dei egiten deusku gure ingurura ez ezik haratago be begiratu dagigun, errealitatea bere osotasunean ikusteko. Aurtengo kanpainarako antolatutako jardueren artean, martxoaren 18an, eguaztenez, arrataldeko 18:30etan eta Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, zine-forum saioa izango da "Semillas de Kivu" dokumentalagaz, Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeek bizi daben egoera eta, lurralde osora hedatutako gatazkaren …

10.03.2026

Emakumeak, ahotsak eta oroimena Eleiz Museoan

Martxoaren 8an ospatzen dan Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Eleiz Museoak "Esku ikusezinak. Emakumeak, ahotsak eta oroimena artean" erakusketa aurkeztu dau. Soinu-ibilbidea da, entzutearen bidez artelanetara hurreratzeko. Ibilbide hau museoko aretoetako baten izango da martxoaren 31ra arte, egitasmoaren berariazk ikonoa daben QR kodeakaz.

10.03.2026

Jaime Lopez Eguilazen irekitze-berbaldia Eleizako Liburuzainen Jardunaldietan

Jaime Lopez Egilaz Bilboko eleizbarrutiko Bibilitekako zuzendari izendatu barriak eskainiko dau irekitze-berbaldia Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkartearen (EELA) XVIII. Jardunaldi Teknikoetan. Bihartik barikura arte luzatuko dira jardunaldiak. Lopez Eguilazek -EELAko diruzain be bada- Eleizako bibliotekak "gaur egun, ebanjelizazinorako eremu" dirala azalduko dau. 

09.03.2026

Portugaleteko alkartea bat eginda Garizuman

Hilero Portugalete PBko alkartea batzen dauan ekitaldia ospatu zan zapatu arratsaldez. Karmengo Ama ikastetxean batu ziran eta bertan hainbat jarduera burutu eben. Amaitzeko, Eukaristia ospatu eben Andra Mari basilikan. 

Emaitzak orrialdeka