Barriak
Etiquetado como: Domund
Domekaz, DOMUND eguna ospatuko da
Datorren domekaz, urriak 22, DOMUND eguna ospatuko dogu, misino-egutegiko egunik garrantzitsuenetakoa. Aurton, hauxe da aukeratutako goiburua: 'Oinak bidean, bihotza adorez' (ik. Lk 24, 13-35). Feli Martin Misinoetarako ordezkariak egun honen inguruan azaldu dauanez, "‘munduaren azken mugetaraino’, gaur egun be bidez bide gertatu daitekeen topaketa da. Horixe da …
Gotzaina, Bakearen aldeko Astearen amaierako ekitaldian, Itaka-ekolapioetan
On Joseba Segura Bilboko gotzainak datorren zapatuz, urtarrilak 31, eskolapioen ikastetxetik arratsaldeko bostetan abiatuko dan Bakearen aldeko 42. ibilaldian parte hartuko dau. Holan, aurton Itaka-eskolapioak Fundazinoaren 25. urteurrena ospatzen dauan heziketa-alkartearentzat guztiz esanguratsua dan asteari amaiera emongo jako. Bakearen aldeko konpromisoz betetako 25 urte dira. Egun berean, goizez, "Beste aukera batzuk sortuz berrarmatzearen ordez" ekimenaren bigarren ekitaldia ospatuko da "Bake goldeak / Arados de paz" taldearen eskutik.
Indarrean dagozan 50 gerrak izango dabez gogoan "Bizkaia isilik" bilkuretan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira gaur arratsaldez errefuxiatu eta etorkinek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko.
Abesbatzak Begoñako basilikan
Bizkaitarrek asko estimatzen daben kultur ekintza ospatuko da beste behin be Begoñako Andra Mari basilikan. Hasi da Bizkaiko Abesbatzen 52. astea, hiru astez, Bizkaia osotik etorritako 51 abesbatzek musikaz beteko daben aldia. Otsailaren 13ra arte izango dira kontzertuak.
Zuzentasunerako argia, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eguna dala-eta, Eleizaren Doktrina Sozilaren eskutik
Langile Pastoraltzaren eta Migrazinoetarako Pastoraltzaren eskutik, 2013an Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak martxan jarri eban eta urteotan hainbat formatu izan dauan ekimena berreskuratu dabe: Eleizaren Doktrina Sozialaren (EDS) argia. Urtarrileko hau, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko urtarrilaren 30eko jardunaldian oinarrituta dago: hemen.
Asteburuan, eleizkizun ekumenikoa eta agurrak
Atzo, katedralean ospatu zan eleizkizun ekumenikoan, amaiera emon jakon Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari. On Joseba Segura gotzaina eta hainbat Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak buru izan ziran otoitzaldian. Lehenengo aldiz parte hartu eban Carlos Lopez Alkarte Anglikanoko gotzainak. Beste alde batetik, Eleizbarrutiagaz lotura estua izan eta erretiroa hartu daben lagun biren agurrak ospatu dira: Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariarena eta Mabel Martinez Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kidearena.
Giro ona eta jente asko Santurtziko BIka egunean
Berrehun lagun inguru -gaztetxo, begirale, laguntzaile...- batu zan atzo Santurtzin, I. bikaritzako Bika egunean. Bikaritzako Pastoral Barrutietako (PB) eskaut taldeek, gaztetxoen taldeek eta jaunartzea ospatu dabenen taldeek parte hartu eben. Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Patronato Ikastetxean alkartu ziran eta Ainhoa Castañeda eta Veronica Ruizek, zuzendari eta nortasunerako ikastetxeko arduradun hurrenez hurren, harrera egin eutsien eta partaideen esanetara egon ziran egun osoan.
Mandatudun laikoen erretiroa Larrean
Sasoi honetan ohikoa danez, eleizbarrutian mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Hiru egunez, 40 lagun inguruk biziko dau esperientzia hau Zornotzako Larreako gogarte etxean.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Eleizbarrutiak lagungarriak eskeiniko ditu Garizuman "batera" joateko
"Batera" kurtsoko goiburua ardaztzat hartuta, Bilboko eleizbarrutiak pastoral eta liturgia bitartekoak jarriko ditu parrokia, alkarte eta fededunen eskura, otsailaren 18an hasiko dan Garizumako ibilbidean sakontzeko. Liturgiarako eleizbarrutiko ordezkaritzak prestatu ditu lagungarriok, grazia eta bihotz-barritzeko aldi honetan gogoeta, otoitza eta ospakizuna sustatzeko eta "alkartasuna ehuntzeko".
Ingeteam Convertersi emon deutse Marcelo Gangoiti saria
Gaur eguerdian, Marcelo Gangoiti sariaren XXIX. ekitaldia ospatu da Somorrostro ikastegian. 1996tik aurrera, Ezkerralde eta Meatze-inguruko enpresa barritzaile eta konprometituei emoten jake Bizkaian entzutetsua dan sari hau. Aurton, Ingeteam Converters enpresak jaso dau autorpena; "industria garapenari, enpleguaren sorerari egindako ekarpenagaitik eta lurraldeagazko konpromiso sendoagaitik".



