Barriak
Etiquetado como: Ekologia
Eleizbarrutiak erregai fosilak ez ugaritzeko hitzarmenari babesa emon deutso
"Kreazinoaren aroa 2024" deitutako ekimenaren barruan, irailaren 21ean hasi ziran Fede gutuna ezagutzera emoten eta babesten. erregai fosilak ez ugaltzeko hitzarmena garatzeko eskatzen jake garapen bidean dagozan herrialdeei. Gehiago jakiteko: hemen.
"Otoitza eta Bizitza" tailerrak, datorren astean, Bilbon
"Otoitza eta Bizitza" tailerrak egingo dira Torre Urizar Pastoral Barrutian (PB) eta euretan parte hartzeko dei egin dabe. Heziketa-saio bi izango dira taldeak prestatzeko: urtarrilaren 19an, astelehenez, 19:00etan, Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), Iturriza, 4, eskumako atea eta urtarrilaren 20an, 19:00etan, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Gehiago jakiteko: Leonor (686 55 80 98) edo Santiago (606 73 15 77). Laikoek sustatzen dabez tailerrok Bizkaian eta kurtsorako egitarau interesgarria prestatzen dihardue.
Ume Misiolariak 2026: "Zure bizitza, misinoa"
"Zure bizitza, misinoa", goiburuaren harira ospatuko da datorren domekaz, urtarrilak 18, Ume Misiolarien eguna, batez be ume eta gaztetxoei zuzenduta. Egun honetan, zera ikusarazo gura jake ume eta gazteei: "euren bizitza, Bateoaren bitartez, batera jartzeko doe dala eta bialketa bakotxak bere lekuan Jesusen Barri Ona iragartzeko".
Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) zuhaitzak landatuko ditu domekan Urdaibain. Parte hartzerik nahi?
“Krisi ekologikoa barruko aldaketa sakonerako deia da... Jainkoaren egintzaren babesle izateko bokazinoa bizitzea kristau esperientziaren funtsezko atala da” (Laudato Si), horregaitik, EKO-ACG mobimentutik dei egiten dabe datorren domekaz, urtarrilak 18 Urdaibai biosfera-erreserban Lurgaia alkartearen eskutik burutuko dan ekintzan, hain zuzen be zuhaitz-landaketan, parte hartzera. Emon izena (urtarrilaren 14a, eguaztena, da azken eguna) eta domeka goiza familian igarotzeko plan bikainaz gozatu. Hitzordua, 9:30etan da Kurutze Santua ermitan (Muxika).
Eleizbarrutiko abade eta diakonoek gogo-jardunak egingo dabez aste honetan
Urteko bigarren astean, eleizbarrutiko ministerio ordenatuak gogo-jardunak egiten ditu txanda bitan (euskeraz eta gaztelaniaz), Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Larreako gogarte etxean izango dira datorren barikura arte -urtarrilak 16-. Peio Azpitarte jesuitak gidatuko ditu euskerazko taldeko gogo-jardunak eta Manuel Garcia jesuitak gaztelaniazko taldekoak. Aste honetan ospatuko dira, gainera, Gotzainen Batzarrak gotzainentzat antolatzen dituan gogo-jardunak eta, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau. Hilaren azkenean, mandatua daben …
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Prest da Bizkaiko Eleizaren mantentzerako IV. kanpaina
Urtarrilaren 18an, domekaz, Bizkaiko parrokietan ekonomia-ardurakidetasuna sustatzeko eleizbarrutiko kanpainaren laugarren ekitaldiari hasiera emongo jako. Oraingoan, ekimena 17 parrokiatan garatuko da aldi berean eta jardunbide bigaz: 10 parrokiatan harpidetzak sustatuko dira eta 7 parrokiatan, domekako diru-batzea. Kanpaina hau maiatzera arte luzatuko da.
Eleizbarrutiko biziera erlijiosoaren inguruko alkarrizketa
Otsailaren 2an ospatuko dan Biziera Sagaratuaren Eguna dala-eta, Bilboko eleizbarrutiak dei egin deutso kristau alkarteari gotzaina buru dala Jesuiten eleizan (San Jose), 19:00etan ospatuko dan Eukaristia berezian parte hartu dagian. Eleizkizunean, gure alkarteko lekaide eta lekaimeen lana autortu eta euren alde otoitz egingo da.
Gotzainak "zentzuzko erabakitzat" jo dau Estatu eta Eleizaren artean sinatutako akordioa
On Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazo dauanez, Gobernuak, Espainiako Gotzainen Batzarrak (EGB) eta Erlijiosoen Espainiako Biltzarrak (CONFER) Herriaren Defendatzailearen bitartez sexu gehiegikerien biktimei arreta eskaintzeko sinatutako akordioa "zentzuzko" eta "garrantzizko" urratsa da. Sinaduraren ostean egin dituan adierazpenetan esan dauanez, Eleizak "ahalegin handia" egin dau PRIVA batzordeagaz. Eleiza ikasten, hobetzen eta "gauzak ondo egiten saiatzen" ari dala be nabarmendu dau.
Arreta eta kezka venezuelar alkarte katolikoan
Nazinoartean tentzinoak gora egiten diharduenean, Bizkaiko venezuelar alkarteak "arretaz, kezkaz eta itxaropen erresilientez" bizi ditu azken gertaerak, alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta venezuelar abadeak azaldu dauanez. Une korapilatsu honetan, Eleizak Venezuelan dauan egitekoa eta beste batzukaz batera bizitzako fedearen kontsolamendua aztertu ditu.
ETB1eko mezak Gernikako Andra Mari eleizatik
Gernikatik emongo ditu Euskal Telebistak hurrengo lau mezak. Eukaristiak Andra Mari eleizan grabatuko dira eta eurotan Jesus Llarena bertoko parroko eta Liturgiarako ordezkaria izango da buru.



