Barriak

Etiquetado como: Ekintza Katolikoa

23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

12.01.2026

Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) zuhaitzak landatuko ditu domekan Urdaibain. Parte hartzerik nahi?

“Krisi ekologikoa barruko aldaketa sakonerako deia da... Jainkoaren egintzaren babesle izateko bokazinoa bizitzea kristau esperientziaren funtsezko atala da” (Laudato Si), horregaitik, EKO-ACG mobimentutik dei egiten dabe datorren domekaz, urtarrilak 18 Urdaibai biosfera-erreserban Lurgaia alkartearen eskutik burutuko dan ekintzan, hain zuzen be zuhaitz-landaketan, parte …

11.11.2025

"Sinodo-sena eta laiko ministerioa", Ekintza Katolikoaren batzarrean

Azaroaren 16an, domekaz, 10:00etan, Ekintza Katolikoko eleizbarrutiko errealitate guztiak batuko dira Jesusen BIhotzaren Mirabeen ikastetxean, sinodo sena eta laiko ministerioaren inguruan hitz eta gogoeta egiteko. Kerman Lopez bikario nagusiak egingo dau sarrera eta ondoren solasaldi eta eztabaidarako tartea izango da.

09.06.2025

Ekintza Katoliko Orokorrak "EKO Eguna" ospatu eban Basaurin

Eguraldia lagun ebeza ospatu eban atzo Bizkaiko Ekintza Katolikoak (EKO-ACG) urteroko eguna: "EKO Eguna". Aurreikusitako egitarauari jarraituz. "Ekologistak martxan" alkarteko kide dan "Sagarrak" talde ekologistak gidatutako saioan, landare inbasoreek dakarrezan arazoen barri emon eutsien, ingurua garbitu eta espezie horreetako bat, hain zuzen be "Falopia Japonica" kentzera …

04.06.2025

Mendekosten erretiroa online egiteko aukera

Ekainaren 8an, Mendekoste egunez, Ekintza Katolikoaren eguna ospatuko dogu. EKO-ACG mobimentuak online egingo dan otoitzaldia antolatu dau. Luis Mari Vega EKO-ACG mobimentuko kideak prestatu dau "Ekintza Katolikoaren espiritualtasunetik Mendekoste aldiaren kristau senean sakontzeko". Proposamen irekia da eta gura dauanak parte hartu leike. 

25.02.2025

Parte hartu nahiko zeunke Ekintza Katoliko Orokorraren eta HOACen erretiroan?

"Itxaropena" goiburuaren hartitik Garizumako erretiroa ospatuko dabe eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorrak eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) martxoaren 15ean. Manu de las Fuentes eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau, Arrosarioko Andra Mari parrokian, 9:30etatik 18:00etara.

28.11.2024

Ekintza Katoliko Orokorraren egitasmo solidarioa parrokia alkarteen artean

Orain dala aste batzuk DANAk eragin eban hondamendiaren ostean, Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) laguntza eskaintzen dihardu. Euren esanetan, "parrokietako laikook ez doguz gure anai eta arrebak ahaztu nahi". "Hemen jarraitzen dot" egitasmoak parrokien arteko ekintza zehatzak proposatzen ditu, esate baterako: parrokiek alkar ezagutu daiela online, otoitzaldiak, funts …

07.10.2024

EKO-ACG mobimentuaren konbibentzia, "barriro egiteko moduko esperientzia""

Asteburuan ospatu da Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuaren BIzkaiko ordezkaritzaren eskutik belaunaldi desbardinak batu dituan konbibentzia. Larrabetzun batu ziran heldu eta gazteak, amaieran adierazo ebenez, "senidetasunez eta pozez betetako giroan. Arduradunen esanetan, "esker ona adierazo gura dogu, orokorrean izan dan parte hartzeagaitik eta, zehatz-mehatz …

03.06.2024

Ekologia, ptotagonista Ekintza Katoliko Orokorraren egunean

Atzo -domeka-, EKO-ACG Eguna ospatu zan. Ekintza Katoliko Orokorreko Bilboko Eleizbarrutiko familia osoa -umeak, gazteak eta helduak- batu zan kurtsoari jai-giroan amaiera emoteko. 

30.10.2023

Agurrak eta ondo etorriak Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusian

Bilboko Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) kurtso hasierako batzar nagusia ospatu eban zapatuz, Bilboko La Salle ikastetxean. Eukaristiaren aurretik, Kerman Lopez bikario nagusiak On Joseba Segura gotzainaren agurra helarazo eutsen. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2603 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.07.2026

"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan

Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz. 

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

22.07.2026

"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

20.07.2026

Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

Emaitzak orrialdeka