Barriak
Etiquetado como: Familia
Hil osteko omenaldia Juan Mari Lechosari Errekalden
Urriaren 4an, zapatuz, omenaldia egin eutsen iaz hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadeari, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari eleizan. "Nor bere baitan otoitz egiteko giroan", Manu de las Fuentes abadeak otoitzaldia gidatu eta Kolosarrei zuzendutako gutuna gogora ekarrita, abadea honan gogoratu eban: "mandatari mairea, Jainkoaren doe Erreinuaren zerbitzari dan Eleizarentzat". Begoña Cerrato HOAC Bizkaia mobimentuko zabalkunderako arduradunak azaldu ebanez, hasieratik nabarmendu ziran esker ona eta konpromisoa.
Eguenez, misino-lekukotasunen mahaia, Barrian
Datorren eguenez, urriak 9, Misinoen Munduko XCIX. Domeka (DOMUND) dala-eta, eta Migrazinoetarako Pastoraltzak eta Misinoetarako Ordezkaritzak antolatuta, misino-lekukotasunen mahaia ospatuko da Barrian (Plaza Barria, 4), Isabel Matilla eta Jaione Lopez misioilari laikoek, Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin ondoren joan dan udan Togo eta Bolivian hurrenez hurren misino-esperientzia bizi izan daben Maider Hermoso eta Aimar Tomasek eta Carla Hernandez Zornotzan lekukotutako emakume nikaraguarrak parte hartuko dabe.
Astekoak, eleizbarrutiko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ibilbide gidatua ZIortzara eta bisita Argiñetako nekropolira
Bihar -domeka- Ondarearen Europako Jardunaldietan, Ziortzako eleiza eta monasterioaren bilakaera eta Elorrioko Argiñetako altxorrak erakutsiko dabez. Simon Bolibar Museoak eta Ziortza-Bolibarreko udalak proposatutako ibilbide gidatua euskaraz egingo da Lea-Artibaiko udalerriko plazan goizeko 10:30etan hasita. Elorrion, txanda bitan bisitatuko da nekropolia: 11:00etan euskeraz eta 12:00etan gaztelaniaz.
Gotzaina eta Misinoetarako ordezkaria, Misino-jubileuan, Erroman
"Itxaropenean misiolari herrien artean" goiburuaren haritik ospatuko da gaur eta bihar mundu osoko milaka misiolari batuko dituan Jubileua Erroman. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizagazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presideak be parte hartuko dau ekitaldian, Manuel Heredia Misinoetarako Bilboko ordezkariagaz batera.
Diakonotzaren eguna
"Itxaropenaren eroale" goiburuaren haritik ospatuko da domekaz Diakonotzaren eleizbarrutiko XI. eguna. Ministerio Ordenaturako Idazkaritzatik azaldu dabenez, goiburu hori aukeratu dabe Jubileu Urtea dalako, horixe dalako hain zuzen be diakonoen ministerioaren bihotza: "Bakardadeak, etsipenak edo bizitzeko gogorik ezak hainbestetan zauritzen dauan munduan, diakonoak Jainkoaren samurtasunaren zeinu izan behar dau, Barri Onaren eta benetako bizitzaren, altararen eta kalearen, fedearen eta fedetik aldenduta sentitzen diranen arteko zubi".
Ezagutu Galdakaoko Andra Mari eta Sopelako San Pedro
Asteburu honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan, hitzordu aitagarriak doguz. Galdakaon, esate baterako, Andra Mari eleiza bisitatzeko aukera izango da bihar eta etzi, Jesus Muñiz Petralanda historialariaren eskutik. Sopelan, bestalde, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak aurkeztuko ditu bihar, 11:00etatik 12:15etara, San Pedro eleizaren ezaugarri eta gorabeherak
Ospakizuna Romon, Migratzailearen eguna dala-eta
Datorren domekaz, urriak 5, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da, "Migratzaileak, itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik. Migrazinoetarako Pastoraltzako arduradunen esanetan, "etorkin eta errefuxiatuak, bizilekua bilatzeaz gainera, mundu zuzen eta solidarioagoa izateari begira itxaropen- eta fede-haziaren eroale dira".
Javier Echavarren abadea, "datu eta zehaztasunen zale amorratua", hil da
Atzo hil zan Bilbon, 96 urte ebazala, Javier Echavarren Villate eleizbarrutiko abadea. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, urriak 6, ospatuko da 18:00etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.
Konpromisoa eta alkartasuna BAMeko irakasleen hasierako heziketan
Atzo -eguaztena-, Derioko Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) batu ziran boluntario-lanari lotutako 20 erakunde eta BAMeko ikasleak. BIzkaia gara alkarteagaz batera egindako azoka honek boluntario lanaz baliatzen diran Bizkaiko erakundeek egiten dauan lana ezagutzera emon gura dau, heziketa alkarteak, ikasturtearen hasieran, unibertsitateko prestaketa eta boluntarioen lanerako egitarauren baten gizarte konpromisoa hartzea buztartzeko aukerarik dauan aztertu daian.