Barriak
Etiquetado como: Familia
Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurkezpena gaur arratsaldez Barrian
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI), Eleizbarrutietako Misinoek eta Carotas Bizkaiak antolatzen daben Ipar-Hegoaldea heziketarako ikastaroaren aurtengo ekitaldiaren aurkezpena izango da gaur arratsaldez Barrian (Plaza Barria, 4. 1. solairua), 19:30etan. Bide batez, beste hau iragarri gura dogu: DOMUND eguna dala-eta, datorren eguenez, urriak 9, misino-lekukotasunen mahai-ingurua osptuko dala leku berean, 18:30etan, Misinoetarako ordezkaritzak eta Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak sustatuta.
Bisita gidatuak Portugaleteko basilikara
Ondarearen Europako 25. Jardunaldiak BIzkaian jardueraren barruan, eraikin eta eraikuntzen bitartez arkitektura ezagutzera deitu gaitu aurton Foru Aldundiak. Begirada horretatik, egitarauak lerro nagusi bi nabarmendu ditu: arkitektura garaikidearen eta auzo eta uri-inguruneen azterketa. Bizkaiko hainbat herritan izango dira ekitaldiak urri osoan. Portugaleten, basilikara egingo diran bisita gidatuen bidez, 5 gizalditan garatutako eleiz artea ezagutu ahal izango da. Gaur izango da lehenengoa, eta hurrengoak, urriaren 9, 16, 23 eta 30ean.
Lurrikara Filipinetan: "Itzelezko sustoa izan da"
Epizentroa Cebu uhartearen kostaldearen parean izan dauan 6,9 neurriko lurrikarak astindu eban atzo -martitzena- Filipinetako erdialdea. Hango 21:59ak ziranean gertatu zan lurrikararen eraginez, gitxienez 69 lagun hil dira, eta zaurituak asko dira eta kalte materialak, esanguratsuak, bertako agintariek esandakoaren arabera. Emergentzia hori bizi izan dauan Jose Agustin Maiz abade ondarrutarrak bere esperientziaren barri emon deusku: "Itzelezko sustoa izan da. Zorionez, gu ondo gagoz". Abade bizkaitarra Cebun dago egunotan, «Lihuk Panaghiusa» GKEaren sorreraren 30. urteurrena ospatzera …
BAMen, "Euskararen Etxea, plazara"
Atzo heldu zan BAMera (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola) "Euskararen Etxea, plazara" erakusketa ibiltaria. BAMeko irakasle eta ikasleek parte hartu eben aurkezpeneko ekitaldi bakun eta esanguratsuan. Hasierako ekitaldi horretan izan ziran, besteak beste, Isaak Amezaga Euskerarako Bizkaiko Foru ALdundiko zuzendaria, Iurdana Akasuso Euskararen Etxeko zuzendaria eta Jone Ozerinjauregi BAMeko zuzendaria.
Lehen euskal santa altarara goratu ebeneko 25. urteurrenaren oroitzapenezko bideoa
2000eko urriaren 1ean, hau da gaur 25 urte, Joan Paulo II.a aita santuak lehenengo emakume euskalduna goratu eban altarara Erroman, Santa Joseba Sancho de Guerra, Jesusen Mirabeen fundatzailea. Gaur arratsaldez oroitzapenezko Eukaristia ospatuko dabe, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, Santiago katedralean, 19:00etan. Jesusen Mirabeek deialdia egin dabe gura daben guztiak eleizkizunera joan daitezan.
Kurtsoko lehenengo aldizkaria zure eskuetan
Urriagaz batera, Bilboko eleizbarrutiak Alkarren Bari aldizkariaren 2025-2026 kurtsoko lehenengo alea kaleratu dau. «Goazen 2025» goiburuaren harira, orrialdeak lekukotasunez, itxaropenez eta abian dan eta ahulenakaz konprometituta dagoan sinodo-seneko Eleizaren egitasmoez beteta dagoz.
Martxan da "Geroa marraztu" egitasmoa San Fausto Pastoral Barrutian
Gaur -irailak 30, martitzena- jarri da martxan San Fausto Pastoral Barrutian (PB) GEROA MARRAZTUZ gizarte-alkarte egitasmoa. "Kafe irekia" izan da lehenengo jarduera eta aurrerantzean, martitzen eta eguenez eskainiko da eremu hori 10:00etatik 12:00etara Caritasen lokaletan, bizilekurik ez daukienek, bakarrik dagozanez, Caritasera hurreratzen diranek edo alkarteko beste edozeinek kafea eta pasta batzuk (Kidendakoak) hartu daiezan alkarregaz.
Bilboko eleizbarrutiko liburutegia Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarrean
Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarra ospatu barri da Stavangerren (Norvegia). Jaime Lopez Eguilaz Bilboko eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau ekitaldian, Eleizako Liburuzainen Espainiako Alkartea ordezkatuz. Jaimek eleizbarrutiaren 75. urteurrena ardaztzat hartuta berba egin eban, urtean zehar egindako jardueren barri emonez: “The Bilbao Diocesan Library: From an academic support centre to a heritage reference point”.
Omenaldia Juan Mari Lechosari "haragitutako fede eta langileen aldeko konpromiso" izan zanari
Datorren zapatuz, urriak 4, hil osteko omenaldia egingo jako 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa abadeari, eleiz, gizarte eta alkarte bizitzan asko maite izan eben gizonari. Senide, adiskide eta bidelagunek euren lekukotasunak emongo dabez.
Elorrion kurtsoari hasiera emoteko ekitaldian ataratako argazkiak
Joan dan zapatuz, irailak 27, pastoral ekiturteari hasiera emon jakon Elorrion, eleizbarruti osoko 1.000 lagun inguru batu zalarik. Herriko hainbat puntutan egin ziran bisita gidatuek eta Sortzez Garbia basilikan ospatu zan ekitaldi nagusiak emon eutsen hasiera 2025-2026 kurtsoari.