18-03-2026 Miércoles, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Azoka

13.05.2025

Eleiz Museoak BECeko azokan ospatuko dau bere eguna

Eleiz Museoak "Eleiza plazara' azokan jarriko dauan standean ospatuko dau Museoen Nazinoarteko Eguna. Ekitaldia datorren zapatuz ospatuko da BEC erakustazokan eta bertan 90 estandetik gora jarriko da eta, zazpi orduz, askotariko jarduerak izango dira, besteak beste, 30 tailer, 8 emonaldi eta 45 berbaldi edo dinamika. Adin guztietako lagunentzat pentsatuta dago Bilboko …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2433 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
18.03.2026

Otoitzaldi berezia Urkiolan udabarriari ondoetorria egiteko

Datorren zapatuz, martxoak 21, otoitzaldia egingo da URkiolan urtaro barriari ondoetorria egiteko. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko fededunak batu gura dira batutatsun eta espiritualtasunezko giroan.

17.03.2026

"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma, bihar Indautxun

"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma ospatuko da bihar, martxoak 18, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokian. Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, lurralde osoan eragina dauan garazka armatuaren erdian, zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokan diharduen emakumeen errealitatea ezagutzera emoten dau dokumental honek. Ekitaldian izango dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Bernard Lokavu Kasongo (Kinshasa) eta Patient Batumike Baderha (Bukavu) jatorriz Kongoko Errepublika Demokratikokoak diranak.

16.03.2026

Aste Santuko pregoiaren zuzeneko emonaldia

Fernando Marcos Ayjon eleizbarrutiko abade eta III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao) lurralde bikarioa da 2026ko Aste Santuko Bilboko pregoilaria. Iluntzeko zortzietatik aurrera irakurriko dau pregoia. 

16.03.2026

Sinodo-sena, kulturarteko Kurutze-bidea, biltzarra, erretiroak eta beste hainbat ekitaldi asteburuan

Sinodo-topaketa, Zornotzan; Katolikoak eta Bizitza Publikoa biltzarra, Bilbon; Bika Famili, Algortan; I. bikaritzako erretiroa, Las Carrerasen eta kulturarteko Kurutze-bidea, Bilbon, hona hemen asteburuan eleizbarrutian ospatutako jardueratako batzuk. Ikusi dagiguzan:

16.03.2026

CECO-itsu katolikoen erromesaldia Erromara

CECO-itsu katolikoen Bilboko Eleizbarrutiko taldeko bederatzi lagun Erromara joan dira erromes hainbat eleizbarrutitako taldeetako beste kide batzukaz batera. Marian Caselles CECO-Bilbao taldeko kidearen esanetan, "esperientzia zoragarriz bizi izan dogu". Hainbat eleizbarrutitako itsu eta laguntzaileak alkartu ziran Madrilen eta handik "Ilusinoz eta itxaropenez beteta abiatu ginan Leon XIV.a Aita Santuagaz alkartzeko".

16.03.2026

Emakumeak eta Eleiza: Omenaldia eta mahai-ingurua

Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruan, joan dan zapatuz, martxoak 14, Sestaoko kristau alkarteak, azken urteotan ohikoa dauanez, omenaldia egin eutsen euren agerpen, aldarte eta Eleizaren aldeko zerbitzuagaitik nabarmendu diran emakumeei. Markinan, mahai-ingurua ospatu zan emakumearen egitekoari eta Bizkaiko Eleizaren sinodo-senari buruz.

16.03.2026

Ehun lagun inguru batu zan Zornotzan bigarren bikaritza batzarrean

IV. eta V. bikaritzetako ehun lagun inguru batu zan Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean sinodo-prozesuko bigarren bikaritza batzarrean. Orain arte atzemandako pastoral lehentasunetan sakondu eta sinodo-seneko Eleizaren biderako proposamen zehatzetan aurrera egin za.

16.03.2026

Fernando Marcos bikarioa Bilboko Aste Santuko pregoilari

Fernando Marcos Ayjon, III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) lurralde bikarioa izango da aurtengo Aste Santuko pregoilaria BIlbon. Pregoiaren irakurketa gaur iluntzeko 20:00etan izango da Bilboko Santiago katedralean. Gura daben guztiek parte hartu leikie Bilboko Kofradien Ermandadeak antolatutako ekitaldian eta zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

15.03.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

El resumen semanal de soticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días publicado en bizkeliza.org
14.03.2026

Bihar Algortan, Bika Famili

Hirugarren "BIKA EGUNA FAMILI" ospatuko da bihar Algortako Tourseko San Martin parrokian. Bertan, Erandio, Astrabudua, Leioa, Areeta-Romo, Getxo, Uribe Kosta, Mungia eta Txorierriko katekesiko familiak batuko dira.

Emaitzak orrialdeka