Barriak
Etiquetado como: galarrenea
Bermeon kanpai-hotsak eta prozesinoa galarrenea gogoan
1912ko abuztuaren 12a egun tamalgarria izan zan ehun arrantzale eta honeen familiartekoentzat. Goizean eguraldi ona egin eban arren, arratsalderako haizea hasi zan eta lainoak agertu ziran. Batzuk, galarrena arriskua egoala-ta portura bueltetea erabaki eben baina beste batzuk, ez eben sinistu. Tamalez, azkenean be enbata itzela etorri zan. Bihar gertaera hartan hildakoak …
Zabalik dago barriro kontsumo arduratsua sustatzen dauan dendea
Bidezko merkataritza sustatzen dauan Bilboko Kidendak zabaldu dauz ateak oporraldiaren ostean. Behin Aste Nagusia amaituta, 2002an zabaldutako dendea barriro dator uriburura. Ikasturtean zehar Alkarren Barri aldizkarian artikulu berezi batzuk idatzi dauz Jose Ignacio Iturmendi kolaboratzaileak bidezko merkataritzea gai nagusi dala.
Zaldibarko monja karmeldarrek mendeurrena ospatu dabe
Zapatu honetan, abuztuak 23, Zaldibarko monja karmeldarren monastegian ospatu da herrira heldu ziraneko mendeurreneko ospakizuna. Aita probintziala, Jon Korta izan zan ospakizun burua eta beragaz batera beste 14 karmeldar eta eleizbarrutiko hiru abade izan ziran: Alex Alonso lurralde bikarioa; Ernesto Bilbao komentuetako eleizbarrutko ordezkaria eta Agustin Garcia, Zaldibarko parrokoa.
Hanoiko Eleizeak santu bizkaitarraren erlikia jaso dau
"Erlikia honek Europako Eleizearen eta Vietnameko Eleiza bizi eta ederraren arteko batasuna erakusten dau", adierazo eban atzo Bilboko gotzainka Berriotxokoa San Balentinen erlikien emote ekitaldian. Gotzainak milaka lagunen aurrean egin ebazan adierazpenak. Urte Santua ospatzen egozan erromesak joan ziran ospakizunera. So Kieneko parrokian. Elorrioko santuari paperezko boneta eta banbuzko makilea jari eutsizan gotzain izentau ebenean, gauez eta ezkutuan, kristinau izatea debekatuta egoalako. Martirioa jaso eban eta hil egin eben 1861eko azaroaren 1ean.
Gernikako Errenteriko monjek San Bartolome ospatuko dabe gaur
Ekiturtean zehar Gernikako Errenteriako monjek eta parrokiak 400. urteurreneko ekitaldiak ospatzen dihardue. Gaur, San Bartolome egunez, zaindariari eskainitako eleizan ospakizun berezia egingo da. Jose Mari Kortazar, lurralde bikarioa meza buru izango da baina irailetik aurrera, Bermeoko parrokien ardurea izango dau.
Bazenkian Bizkaian 900 monja eta fraile dagozana?
Urtean zehar, Alkarren Barri, Eleizbarrutiko aldizkariak atal berezia eskaini deutso CONFER-Bizkaiari, erlijiosoei akonpainamentua emoten deutsienei. Nahiz eta azken urteotan bokazino hau gero eta gitxiagok bizi daben, oraindino be 900 monja eta fraile inguru dagoz ekintzakor Bizkaian.
Bizkaiko gazte batzuk Togon eta Bolivian misinoa biziz
Bilboko eleizbarrutian Iparra-Hegoa proiektua hasi zanetik, 400 gazte inguruk, batez be emakumeek, egin dabe ikastaroa. Horreen artetik 180 inguruk udako esperientzietan parte hartu dabe. Aurten, gazteek Togon eta Bolivian bizi izan dabe murgiltzea. Bizipenez eta gogoetaz beterik itzuli dira. Ainhoa Riañok Bizkaia Irratian egindako alkarrizketa batean adierazo dauenez, esperientzia aberasgarria da eta barriz pentsatzera konbidatzen dauelako.
Athleticeko hildakoak gogoan eta esker ona Amatxuri
1930eko ekainaren 22an, Athleticeko familia Begoñara joan zan lehenengo garaipen bikotxa eskertzera. Harrezkero., urtero joaten dira Amatxurenagana Aste Nagusiaren egunen baten. Hildako bazkideak gogoan izateaz gain, baloia eta kamisetea eskaintzen jakoz Ama Birjineari, eskerrak emotenaz.
Ziortzako fraileek alkartean ospatuko dabe San Bernardo eguna
Bost dira "paperean" Ziortzako monje zistertarren komunidadea osatzen dabenak. Halan be, Antonio Maria Martin prioreak azaltzen dauen lez, jardunean dagozan monjeak hiru dira. Ez dira larregi monasterioan garatzen daben liturgia- eta ospitale-jarduera handia aurrera aterateko, baina, halan be, "Boluntario batzuen laguntzari esker", komunidadeak hainbat zerbitzu emoten jarraitzen dau. Gaur Claravaleko San Bernardo ospatzen dabe, zistertarren ordenako funtsezko figura.
Caritas Internationalisek istilu guneetan kooperatzaileen alde egiteko eskatu dau
Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean, Caritas Internationalis erakundeak, Eliza katolikoaren beso humanitario gisa, buruzagi erlijiosoen eta fededunen ahotsak biltzen dauz, "Gazan, Sudanen, Hego Sudanen, Ukrainan, Myanmarren eta beste gatazka-eremu batzuetan izandako ankerkerien aurrean izututa".
Txinako Bizkaiko katolikoek gaur agurtuko dabe Zhehan Xue umea
Zhehan Xue umearen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean izango da Indautxuko Karmengo parrokian. Txinatar alkarteagaz ospatzen dauan Pablo Yu abadea izango da ospakizun buru eta Miguel Vera, bertako parrokoa izango da abade lagun, besteak beste.