Barriak
Etiquetado como: Gazte role model
Iñaki Garcinuño eta Iraia Iturregi, Begoñazpi ikastolaren 2023ko ‘Gazte Role Model' sariak
Gaur arratsaldez banatuko dira EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Begoñazpi ikastolak urtero emoten dituan 'Gazte Role Model' sariak. Sari honek gizarte konpromisoa eta balio profesionalak autortzen ditu eta hamalaugarren ekitaldi honetan, Iraia Iturregi entrenatzaile eta futbolari ohiak eta Iñaki Garcinuño enpresari eta CEBEK Bizkaiko Enpresa-konfederakundeko …
Desgaitasunaren egunez, "familiarteko eta itxaropenezko" ospakizuna
Joan dan zapatuz, azaroak 29, nazinoartean bihar, abenduak 3, ospatuko dan Desgaitasunaren eguneko eleizkizuna osptu zan Santiago katedralean. Kerman Lopez bikario nagusia buru zala egin zan "familiarteko eta itxaropenezko" ospakizuna.
Hasi da bikario-karguak barritzeko prozesua
Bilboko eleizbarrutiak Lurralde Bikarioen karguak barritzeko azterraldiari ekin jako gaur, euren bost urteko agintaldia amaitzear dalako. Era berean, Bikario Nagusiaren kargua be ebaluatu egingo da. Lurraldeetako bikario-karguak barritu beharra dagoala-eta, zenbat aukeratuko diran aztertu da aurretik eta, azkenean, azterraldiaren emaitzak ikusita, Gotzain Kontseiluak erabakia hartu dau: I. eta II. Bikaritzak bakarrean batzea berretsi eta, ondorioz, bertan bikario bakarra izatea eta IV. eta V. bikaritzek bikario banagaz jarraitu dagiela.
Abesbatzen Gabonetako kontzertuak Bilboko eleizetan
Datorren astelehenez, abenduak 1, abesbatzek Gabonetan Bilbon, auzoz auzo eskaintzen dabezan kontzertuetako bat ospatuko da. Abenduaren 1etik 28ra, bertoko abesbatzek 18 kontzertu eskainiko dabez Bilboko zenbait eleizatan. Egitaraua osorik honako honegaz batera agertzen dan kartelean. Udalak antolatzen ditu kontzertuok, Bilboko eleizbarrutiagaz batera, KULTUR GABONAK egitarauaren barruan. Gegiago jakiteko eta egitaraua osorik: hemen.
Alkarren barri aldizkariaren azalean, aska hutsik agertzen da
Bizkaiko Eleizaren inguruko barriak jasoten dituan Alkarren Barri hileroko agerkaria harpidedunen etxeetrako bidean da. Gaur, abenduko alea argitaratu da euskarri digitaleak ikus-entzunezko materialagaz. Ale hau Abendualdian eta Jubileu Urtearen amaieran atara da eta azalean gogoetara garoazan irudia agertzen da: aska hutsa eta goiburu hau: "En Navidad, pon lo que falta - Zeure esku dago".
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Desgaitasuna daben Pertsonen Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Datorren abenduaren 3an ospatuko da Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna. Eleizbarrutian, gaur -azaroak 29, zapatua- ospatuko da Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristiagaz. Zuzenean eskainiko da web orrialde honen bidez.
Kontzertua Durangon, organo eta tenoreagaz
Gerardo Rifon eta Aitor Garitanok -organoa eta tenorea- kontzertu berezia eskainiko dabe gaur iluntzeko zortzietan Durangoko Santa Ana eleizan. "Arratsaldea Aquilino Amezua jaunagaz" izenburuaren harira, Purcell, Bach, Haendel, Rossini edo Morricone bezalako musikagileen lanak entzuteko aukera izango da.
“Fair Saturday” solidarioa Bizkaian
Azaroaren azken zapatuz, Black Friday dalakoaren biharamunean, Fair Saturday ospatzen da. Egun horretan, artea, kultura eta alkartasuna lehenesten dira gizartean. Askotariko kultur jarduerak garatuko dira gaur arratsaldez eta bihar gure inguruan. Tailerrak, kontzertuak, dantza, jaialdiak, erakusketak... Egitaraua osorik: hemen
Bizkaiko parrokien erdiak baino gehiagok Alkarkutxaren alkartasunari esker egiten dau aurrera
Alkarkutxaren 2024ko oroitza-txostenean azaldu danez, 131 parrokia, erdia baino gehiago, hartzaile garbi dira, "errenta gehiago daben" 127 parrokiek pastoralgintza "biztanleria baxu edo errenta baxuko inguruetan" garatzen dabenei laguntzea ahalbidetzen dauan sistemari esker. Arduradunen esanetan, 2024an 6,2 miloe euro mobidu ebazan mekanismo hau eleizbarrutiaren "sendotasuna" da.
Eleizbarrutiaren ordezkaritza Desgaitasuna daben Pertsonen Egunean
"Jesusen poztasunean bat eginda" goiburuaren harira, datorren abenduaren 3an ospatuko da Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna. Hori dala-eta, datorren zapatuz, azaroak 29, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, eta zuzenean emongo da web honen bidez.



