03-05-2026 Domingo, V semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Laikotza

26.01.2026

Mandatudun laikoen erretiroa Larrean

Sasoi honetan ohikoa danez, eleizbarrutian mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Hiru egunez, 40 lagun inguruk biziko dau esperientzia hau Zornotzako Larreako gogarte etxean. 

17.11.2025

Laikotza: "Sinodoaren bideratzaile izatera deituak"

Batasun eta konpromiso ebanjelizatzailea haritzat hartuta, HOAC, EKO-ACG eta JOC mobimentuek batzarra nagusia ospatu eben alkarregaz Bilboko Tivoliko Jesusen Bihotza Mirabeen ikastetxean. Sinodoko Azken Agirian eta Ebanjelizatzearen Eleizbarutiko VI. Egitasmoan adierazotako jarraibideak garatzeko eta gauzatzeko aldian bideratzaile izateko erez gogoeta egin eben. Era berean, …

27.01.2025

Martin Iriberri jesuitak gidatuko dau laikoen erretiroa

Urtarrilean ohikoa danez, gotzainak, abadeek, diakonoek, abadegaiek eta mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Azken honeek, hain zuzen be 40 laikok, gaurtik aurrera egindo dabez Berrizen, Barnezabal gogarte etxean, Martin Iriberri jesuitak gidatuta.

29.01.2024

Pastoral kuriari lotutako laikoen urteroko erretiroa

Gaurtik -urtarrilak 29- eguaztenera arte -urtarrilak 31- ospatuko da Laikotzarako Idazkaritzak pastoral kuriara lotutako laikoentzat antolatzen dauan erretiroa. Teo Corral Karidadeko karmeldarrak lagunduta igaroko dabez hiru egunok Berrizen (Barnezabal) izena emon daben 39 lagunek.

22.05.2023

Asteburuan, sendotzak, erretiroa, topaketak eta eskauten batzar nagusia

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan zapatuz Lekeitioko parrokian ospatu zan eleizkizunean, eta bertan bost gaztek eta heldu bik sendotza hartu eben. Bizkaiko eskautek ezohiko batzar nagusia ospatu eben atzo eta Mikel Aspano ordezkari izendatu eben. Barakaldon, bestalde, Deadar taldeak azoka solidarioa ospatu eban zapatuz "Cuadri del Hospi" dalakoaren alde. Eta …

24.03.2023

Sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegia Serena Noceti teologo italiarrak gidatuta

Serena Noceti teologo italiarrak sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegian parte hartu eban atzo arratsaldez. Eleizbarrutian garatzen diharduen mintegi hau, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Laikotzarako Idazkaritzak koordinatzen dabe. Noceti, doktore da teologia dogmatikoan , teologia sistematikoko irakasle Erlejino Zientzien Forentziako Goi …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2494 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.05.2026

Bermeo: Parrokiak zabalik

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz. 

30.04.2026

Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".

30.04.2026

Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian. 

29.04.2026

BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta

Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.

29.04.2026

Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan

HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik'  ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.

28.04.2026

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko kide diran Jose Ignacio Iturmendi, Iñigo Iriarte, Mikel Robledo eta Mikel Lopez Ruiz de Azua Kongoko Errepublika Demokratikora doaz fundazinoak laguntzen dituan egitasmoak -osasuna, heziketa, umeei eta emakumeei zuzendutako laguntza- zuzenean ezagutzeko. Lehenengo hirurak hainbat bider izan dira afrikar herrialdean, baina Mikel Lopez Ruiz de Azuak lehenengo aldiz bidaiatuko dau Kongoko Errepublika Demokratikora. Mikel, Kongoko E.D.an hil eta bertan hobiratuta dagoan Xabier Ruiz de Azua misiolariaren loba da.
27.04.2026

Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"

Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.

26.04.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

Eleizbarrutian astean zehar izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.04.2026

Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz

Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra comunidad latinoamericana. Ella, nuestra Virgen morena, nuestro modelo de fe, sigue siendo hoy firme guía hacia Jesús”. On Joseba Segura gotzaina be saioan izango da.

24.04.2026

`Bilboko Korala gertutik´ jaialdia, hainbat eleizatan

Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak, Bizkaiko Eleizaren laguntzagaz, bultzatutako jaialdiaren hamargarren ekitaldian, uriko eleiza, parrokia eta kaperetan izango dira emonaldiak. Lehenengo kontzertua datorren domekaz, apirilak 26, izango da, 19:00etan, Mirarigilea eleizan (Zorrotza) eta Jesus Guridi Orkestra eta Aureliano Valle Orkestra izango dira protagonista. 

Emaitzak orrialdeka