Barriak
Etiquetado como: Mesedeetako monjak
Gernikako Errenteriko monjek San Bartolome ospatuko dabe gaur
Ekiturtean zehar Gernikako Errenteriako monjek eta parrokiak 400. urteurreneko ekitaldiak ospatzen dihardue. Gaur, San Bartolome egunez, zaindariari eskainitako eleizan ospakizun berezia egingo da. Jose Mari Kortazar, lurralde bikarioa meza buru izango da baina irailetik aurrera, Bermeoko parrokien ardurea izango dau.
Sinodoak 'ordua adierazoten dau' Bizkaian
Sinodo-seneko Eleizari buruzko sinodoa bere bidean aurrera doa Bilboko eleizbarrutian. Asteburuan, sinodo-batzar bi egin dira, hain zuzen be, Galdakaon eta Gurutzetan. Bide-oriari jarraituz, otsailean eta martxoan batzarrak egingo dira bikaritzetan oinarrizko alkarteetan sortutako gogoetak batera jartzeko eta horreetan sakontzeko.
Asteburuan, bakearen aldeko ekitaldiak, erretiroak eta beste hainbat hitzordu
1964ko urtarrilaren 30ean hil zan Mahatma Ghandi eta harrezkero egun horren inguruan ospatzen da Indarkeriarik ezaren eta Bakearen aldeko Eskola-eguna. Aurton be, lurraldeko hainbat herritan bakearen aldeko hainbat ekitaldi ospatu da jente ugarik parte hartu daualarik. Gainera, eleizbarrutiko seminarioak kurtsoko lehenengo konbibentzia egin eban Lekeition. Ondoren, ekitaodion eta beste hainbaten laburpena.
Gotzaina izango da buru gaur eleizbarrutiko lekaide eta lekaimeen mezan
Gaur, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren eguna, Biziera Sagaratuaren Munduko XXX. Eguna ospatzen da, "Norentzat zara?" goiburuaren haritik. Biziera Sagaraturako Gotzain Batzordeak askotariko lagungarriak -gotzainen mezua, lekukotasunak, Leon XIV.aren idatziak, liturgia lagungarriak ospatzaile eta irakurlearentzat- egun hau ospatzeko: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Jesusen Bihotza eleizan (jesuiten egoitza), gaur arratsaldeko 19:00etan ospatuko dan Eukaristian.
Alkarren Barri aldizkaria kandelario-hotsez
Alkarren barri aldizkariaren otsaileko alea, hain zuzen be 318.a, kalean da. Multimedia bertsinoa argitaratu da gaur, luze eta zabal azaldutako kontuakaz eta material esklusiboakaz. Datozan egunetan helduko da paper-euskarrian etxe eta parrokietara. "Luz nueva - Kandelerio, lerio" goiburuaren harira, ale honetan Kandelario eguneko ospakizunean agertutako alkarte otoitzaren indar sinbolikoa nabarmentzen da, zaintza eta hurkotasunezko keinuak eskatzen dituan gizarte eta eleiz aldian itxaropena barritzeko dei lez.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Hasi dira matrikulazinoak EBI eleizbarrutiko sarean
Otsailaren 2tik 13ra egongo da zabalik 2026-2027 ikasturterako matrikula egiteko epea Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, EBI sareko (Eleizbarrutiko ikastetxeak) 19 ikastetxeetan. Gehiago jakiteko: hemen.
Urpekari profesionalen punta-puntako eskola inauguratu da Ondarroan
Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Eskolak urpeko igeriketa profesionalean espezializatutako ikastegia inauguratu dau gaur. Datorren hiletik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Nekazaritzarako zuzendaritzak homologatutako heziketa-eskaintza zabala jarriko dau martxan. Ikastegian, punta-puntako instalazinoak dagoz, "Estatuko onenak". Inaugurazinoan izan dira Isabel Mendiguren Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikaskuntza Berezietarako zuzendaria, Cristina Mugica Lurralde Lehiakortasun eta Kanpo Sustapenerako Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendari nagusia, On Joseba Segura Bilboko …
Euskalerriko Eskautak Bizkaiak hondakinak jasoko ditu domekan, Ereagako hondartzan
Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko 14 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek bat egingo dabe domekaz Getxoko kostaldeko ingurumen natural ederra garbitzeko eta zaintzeko ahaleginean. Surfrider Foundation alkarteagaz batera, neska-mutilek hondakinak batuko dabez Getxoko Ereagako hondartzan.
Juan Carlos Cruz: "Eleizak biktimak entzun dagizala, jaramon egiteari itzi barik"
Adin txikikoen babeserako eleizbarrutiko batzordeak eta ministerio ordenaturako idazkaritzak alkarrizketa eta gogoetarako jardunaldia antolatu dabe, "jokaera ona eta erreparazinoa justiziazko zor lez" gaiaren inguruan, Frantzisko Aita Santuari estu lotuta egoan eta Adin txikikoen Babeserako Aita Santuaren Batzordeko kide dan Juan Carlos Cruz txiletar-estatubatuar kazetariak, Eliza katolikoaren barruko gehiegikeriaren inguruko politiken garapenean eta gai honen inguruan kontzientzia sortzean funtsezko danak jardun dau gaiaren inguruan. Berari egin deutsagun alkarrizketa osorik argitaratuko …
Eleizbarrutiko ordezkaritza Pradoko abadeen batzarrean
Egunotan Ávilan, CITESen (Mistikaren unibertsitatea), Pradoko abadeek batzarra egin dabe. 53 abade batu dira otoitz eta bereizketa egiteko eta Eleizak bizi dauan aldi barriaren inguruko misinoarren inguruan jarduteko. Bilboko El Prado ordezkatuz, Manu de las Fuentes eta Jose Luis Iglesiasek (Pepelu) parte hartu dabe batzarrean, hainbat eleizbarrutitako 48 abade, abade italiar bi eta Diego Martin arduradun nagusiagaz batera.



