Barriak

Etiquetado como: Portugalete

02.10.2025

Bisita gidatuak Portugaleteko basilikara

Ondarearen Europako 25. Jardunaldiak BIzkaian jardueraren barruan, eraikin eta eraikuntzen bitartez arkitektura ezagutzera deitu gaitu aurton Foru Aldundiak. Begirada horretatik, egitarauak lerro nagusi bi nabarmendu ditu: arkitektura garaikidearen eta auzo eta uri-inguruneen azterketa. Bizkaiko hainbat herritan izango dira ekitaldiak urri osoan. Portugaleten, basilikara …

07.07.2025

Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera

Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.

19.06.2025

Caritasen deialdia gaur arratsaldez, Portugaleten, Maitasunaren Egunean parte hartzeko

Cáritas Bizkaiak Maitasunaren eguneko ekitaldia ospatuko dau gaur arratsaldez Portugaleten. Boluntarioei eta laguntzaileei eskainitako jarduera hau Gorpuzti-egunez (ekainak 22, domeka) ospatzen dan Maitasunaren Eguneko kanpainaren bezperetan izango da urtero lez. Atzo -eguaztena-, Caritasen 2024ko oroitza-txostena aurkezteko agerraldian, Elena Unzueta erakundeko zuzendariak …

16.01.2024

Egoitza bat baino gehiago dan Aspaldikok 25 urte bete ditu

Atzo, Portugaleten dagoan gerontologia-zerbitzuak eskaintzen dituan Aspaldiko "etxe handiaren" 25. urteurrena ospatu zan. Gogo-gogoko ekitaldia izan zan eta makina bat lagun batu eban: bertan bizi diranak, langileak, zuzendaritza-taldekoak eta errektoria, senideak eta politika eta eleiz arloko ordezkariak, besteak beste, Elixabete Etxanobe diputatu nagusia, Mikel Torres

21.10.2023

Mariaren Mirabeen 125. urteurrena, Portugaleten

1898.eko urriaren 15ean sortu zan Portugaleten Mariaren Mirabeak monjen alkartea. Gaur egun, herri bereko Gregorio Uzkiano kalean dago euren egoitza eta, bihar, on Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko dabe euren kaperan goizeko 10:00etan, urteurren hori gogoratzeko.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2621 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.08.2026

Caritas Bizkaia, Ceutako tragediaren aurrean

Caritas Bizkaiak bere ardurea erakutsi dau azken egunotan Ceutan izan dan tragediaren aurrean, eta bat egin dau Caritas Espainiak plazaratutako jarrereagaz. Erakundeak gogorarazo dau migrazino-drama ezin dala soilik mugen kudeaketatik ikusi, pertsona bakotxaren duintasunaren defentsatik baizik.

06.08.2026

Ama Birjinaren bederatziurrena Bizkaiko parrokietan

Bizkaiko parrokia askok bederatziurrena hasiko dabe gaur, Andra Mariaren Jasokundearen aurreko bederatzi eguneko otoitza, datorren abuztuaren 15ari begira. Debozinoa eleizbarruti osoko tenpluetan biziko dan arren, Begoñako basilikan batuko da fededun gehien, urtero zaindariaren inguruan milaka lagun batzen dituan erromeria tradizinonalaren aurreko jardunaldietan.

05.08.2026

Benantzi Bilbao: "Oso pozik gagoz Urdaibaiko jentearen erantzunagaz"

Urdaibaiko Organo-jaialdia azken txanpan dago. Abuztuaren 8an Axpe-Busturian eta abuztuaren 15ean Mundakan ospatuko diran kontzertu biak baino ez dira geratzen aurtengo ekitaldiari amaiera emoteko.

04.08.2026

Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau

Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.

03.08.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna

Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.

03.08.2026

Bermeon, XLI. Musika Astea

Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua. 

02.08.2026

Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa

Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.

01.08.2026

Gaur, organo-jaialdia Arratzun

“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.

31.07.2026

San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik

Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.

31.07.2026

Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna

Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.

Emaitzak orrialdeka