Barriak
Etiquetado como: Erromeria
Jon Uriarte, Begoñako Ohorezko Erromes 2024
Begoñako Kofradiak Jon Uriarte Lauxirika kazetaria izendatu dau aurtengo Begoñako Ohorezko Erromes. Gaur goizean Bilboko Arriaga antzokian egindako ekitaldian emon dabe izendapenaren barri.
Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatuko dabe domekaz Pobeñan
Etzi -irailak 8, domeka- Laguntzako Andra Mariaren erromeria ospatuko da Pobeñan. Tradizino handiko eguna da berau eta, urtero, Bizkaiko leku askotako ehunka lagun erakarten dau. Lehenengo aldiz, On Joseba Segura gotzaina izango da buru ermitatik 11:30etan atara eta Bariko San Nikolas parrokian amaituko dan prozesinoan. Parrokian, Meza Nagusia ospatuko da,gotzaina buru dala.
Jente ugari batu zan Agate Deuna ermitan
Milaka lagun batu zan atzo Kastrexanako Agate Deuna ermitan, ohiko jaia ospatzeko. Aurton, azken ekitaldietan pandemiaren eraginez egitaraua goitik behera aldatu ondoren, distira betean ospatu da Agate Deunaren eguna. Eguraldia lagun, makina bat jente igo zan ermitara eta eten bakoa izan zan egun osoan zehar jentearen joan-etorria.
Eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Garizuma eta Pazkoa Jesusegaz, Playmobil irudiez, Plentzia
Garizuma-aldiaren hasieratik dago ikusgai Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian (Uribe Kosta behekoa PB) Playmobil irudiez egindako Garizuma eta Pazkoaren irudikapen berezia: "Garizuma Jesusegaz eta Pazkoa Jesusegaz".
Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan
Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra dala-eta, bertan Xabi eskualdean estimu handian eukien 21 urteko mutila eta beste bost lagun hil ziran-eta, bi Barakaldokoak.
Erlejino-musikako kontzertua bihar, Begoñan, Txipli-Txapla zortzikotearen eskutik
Orain dala 24 urte hasita, Begoñako kofradiak erlejino-musikako kontzertua antolatzen dau Garizumako bariku baten Begoñako Andra Mari bere zaindariari eskeinitako santutegian. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa ohiko bihurtu da Aste Santuaren aurreko asteetan. Hogeta laugarren ekitaldi honetan,1996an sortu zan eta gehien bat Abokatutzaren Bizkaiko Kolegioko kideez osotuta dagoan Txipli-Txapla zortzikotea izango da protagonista, Karmele Barrenaren zuzendaritzapean.
Asteburuan, musika eta alkartasuna
Datorren zapatuz, martxoak 7, "Etorkizuna musikatan" ume eta gazteen orkestraren emonaldia izango da Zurbaranbarri auzoko Goiuriko Andra Mari parrokiako lokaletan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia, Norai taldean musika landuz, ahuleziazko egoeran edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dagozan neskato, mutiko eta nerabeen bizitza eraldatzea helburutzat dauan irabazi-asmo bako alkartearen aurkezpenagaz. Kontzertua bera, 19:00etan hasiko da. Sarrera doan da eta diru-laguntzak egin daitekez.
Bihar bistaratuko da Balmasedan Enkarterriko emakumeen arrastoa
Gotzaina izango da bihar Klaret antzokian, 18:30etan ospatuko dan ‘Lorratz biziak - Huellas en comunidad’ ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak antolatutako ekitaldiak azken hamarkadetan lan, gizarte eta eleiz aldaketa sakonak bizi izan dituan Enkarterriko landa-eremuko emakume langileengan jarriko dau arreta.
"Hegoaldeko Ahotsak" Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan
“Alza la mirada/Ikus haratago” goiburuaren haritik ospatuko da aurton, martxoaren 15ean -domeka-, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen Eguna. Misinoetarako Ordezkaritzatik hainbat jarduera sustatzen dihardue misino-sentsibilizazinorako, besteak beste, "Hegoaldeko Ahotsen" lekukotasunak eskeiniz. Cojimiesiko Ketty Vidal, San Isidroko Karina Veliz eta Kenyako Kaikorreko misinoan diharduan Matilde Rivera ekuadortar emakumeak dira ahots horreek eta hilabete emongo dabe Gasteiz, Donostia eta BIlboko eleizbarrutietan, Ekuador eta Kenyako alkarteetan egiten daben lana eta euren bizipenak batera …
'Vedruna' kongregazinoaren 200. urteurrena
1826an, Santa Joaquina de Vedrunak, "ume eta gazteen heziketa guztiz preminazkoa zala jabetuta", Karitatearen Karmeldar Ahiztak kongregazinoa sortu eban, kristau emakumearen heziketa beren-beregi helburutzat hartuz. Ordenak bere bigarren mendeurrena ospatzen dihardu eta hori ospatzeko ekimenen artean, joan dan atean Eukaristia ospatu eben Indautxuko Karmengo Ama parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala.
Zine-foruma "Semillas de Kivu" pelikulagaz, Indautxun
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren testuinguruan, “Semillas de Kivu” dokumental zirraragarriaren inguruko zine-forum a egingo da datorren martxoaren 18an, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Dokumentalean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, urteak joan, urteak etorri, indarrean dan gatazka armatuaren erdian zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokatzen diharduen emakumeen errealitatea agertzen da. Sarrera doan.
Gazte-jentea martxan da
III. eta VII. bikaritzetako gazte-jentearen BIka Eguna, Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen konbibentzia Altsasun, eleizbarrutiko ordezkaritza partaide dala, kurtso honetan, Portugaleteko Ama Lur eta Andra Mari, Sestaoko Gaztederrak eta Bilboko San Vicente taldeek bazterketa-egitasmoaren ibilbidea egiten dihardue



