Barriak
Etiquetado como: Erromeria
Lointek enpresak jaso dau "Marcelo Gangoiti" saria
Gaur ospatu da Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Somorrostro ikastegiak emoten dauan "Marcelo Gangoiti" sariaren XVIII. ekitaldia. Urduliz eta Zierbenan sostraituta egonda be, nazinoartera hedatutako familia enpresa batek jaso dau aurtengo saria. Lointek enpresak galdara industrial, erreaktore, lurrun-sorgailu eta abarren diseinu, ingeniaritza eta ekoizpenaz arduratzen da. Alkartearen aldeko zerbitzuagaitik be bereizten da, "bardintasun eta inklusinoaren aldeko konpromiso argia" agertuz, Kerman Lopez bikario nagusiak azaldu dauanez.
«Bakearen aldeko ibilaldia», ITAKA-Eskolapioek deituta
ITAKA-Escolapiek deituta, bihar -otsailak 1, zapatua-, "Bakearen aldeko ibilaldiaren" 41. ekitaldia ospatuko da. Ibilaldiak amaiera emongo deutse astean zehar bakearen eta indarkeriarik ezaren balioak sustateko ospatu dan "Bakearen aldeko astean" egin izan diran jarduerei.
Domekaz, biziera sagaratuak bere eguna ospatuko dau
Datorren domekaz, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren egunez, Biziera Sagaratuaren Munduko XXIX. Eguna ospatuko da. Aurton kontuan hartu dabe Jubileu Urtea eta "Itxaropenean erromes eta ereile" goiburua hartu da oinarritzat. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Santiago katedralean arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristian.
Ekitaldia Barakaldon indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eskola-egunean
Josema Incierte Fede-zabalkunde eta Katekesirako Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak deituta eta Jose Alberto Guemes PBko moderatzailearen laguntzagaz, hainbat batzar egin dabe Barakaldon kristau nortasuneko ikastetxeetako pastoral arduradunakaz. Inciertek azaldu dauanez, ikastetxeen eta alkartearen artean lokarriak sortzea da helburua, "alkarri lagunduz eta alkarlanean arituz, Barakaldoko neska-mutilei barri ona iragarteko":
Venezuelako pastoral inguru batek Gonzalo Tosantos abadearen izena izango dau
Jubileu urte honetan, Luis Rey, San Isidro labrador, Santa Rosalía, Ntra. Sra. de la Luz, Virgen del Valle eta Virgen del Carmen parrokiak barne hartzen dituan pastoral inguruak Mons. Gonzalo Tosantos izena izango dau. Venezuelako Ciudad de Bolivar artxidiozesitik azaldu dabenez, "omenaldia egin jako bere bizitzako urte asko inguru honetako alkarte indigenei eta ahulenei laguntza emoten igaro ebazan Jainkoaren zerbitzari ospetsu eta eredugarri honi".
Gordexolako Francisco Verascola martiri dohatsu izendatu dabe
Astelehenez, urtarrilak 27, Frantzisko aita santuak Santuen Kausetarako Dikasterioko prefektua dan Marcello Semeraro kardinalari harrera egin eutsan eta Errukiaren Ahizten Institutuaren sortzaile izan zan Vincenza Maria Poloniren bitartekotzaz lortutako miraria eta 1597an Georgian hil ebezan bost fraile minorren, tartean Gordexolako Francisco Verascolaren martiritza autortzen dabezan aginduak argitaratzeko baimena emon eban.
Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren hamargarren urteurrena
Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzen dan urte berezi honetan, hamar urte beteten dira Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak lehenengo aldiz banatu ziranetik. Kultur Erakundeen Mahaiak IV. ekitaldiko sarituen izenak ezagutzera emon ditu. "Euskal Baliabideak taldea" liturgiarako lagungarrien itzulpenaz arduratu izan dan taldeak, Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko saria), euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik eta Antonio linaza abadeak, liturgiako musikaren eta telebista publikoaren bidez (EITB) domekako mezen emonaldien sustapenean …
Asteburuan, sendotzak, heziketa eta beste hainbat ospakizun
Zapatuz, Santurtzi Pastoral Barrutian (PB) ekainera arte luzatuko dan heziketa-prozesuari hasiera emon jakon. "Santurtzin Eleiza eraikiz" gaiaren haritik Eleiza Jainkoaren herri izatearen, ebanjelizatzean ardurakide izatearen ingurukoak finkatzen eta ulertzen saiatuko dira. Arratsaldez, Kristau Sarbideko sakramentuak ospatu ebezan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Gernikan, Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatu eben familia mezan.
Martin Iriberri jesuitak gidatuko dau laikoen erretiroa
Urtarrilean ohikoa danez, gotzainak, abadeek, diakonoek, abadegaiek eta mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Azken honeek, hain zuzen be 40 laikok, gaurtik aurrera egindo dabez Berrizen, Barnezabal gogarte etxean, Martin Iriberri jesuitak gidatuta.