07-02-2026 Sábado, IV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: San Sebastián

12.05.2023

Autorpena Uriarte gotzain erretiratuari bere 90. urtebetetzean

Datorren ekainaren 7an, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak 90 urte beteko ditu. Eleizbarrutiak autorpena egin eta egun hori beragaz ospatu gura dau. Hori dala-eta, datorren ekainaren 9an, esker oneko Eukaristia ospatuko da eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan eta zuzenean emongo da web honen bidez. Ordu bietan, bazkaria egingo da Eleizbarruti osoarentzat …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2352 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.02.2026

Chris Lowney protagonista izango da enpresara gizatasuna eroateari buruzko solasaldian

Otsailaren 12an, 9:00etan, Arizmendiarrieta Urtearen (Enpresa Humanistaren Urtea) inguruko jarduera nabarmena ospatuko da Bilboko Faculty Club de Deusto Business School dalakoan. Arizmendiarrieta Kristau Fundazinoak, Deusto Business School, Deusto Business Alumni eta Vizcaina Aguirre Fundazinoa erakundeek antolatuta, "Enpresara gizatasuna eroan gizartera gizatasuna eroateko" goiburudun jardunaldia ospatuko da. Aitzindaritza humanistaren arloan, mundu osoan entzutea dauan eta aditua dan Chris Lowneyk eskeiniko dau berbaldi nagusia.

06.02.2026

Esku Elkartuak erakundeak "goseari aurre egin" gura deutso

Esku Elkartuak datorren domekaz, otsailak 8, ospatuko dau urteko kanpaina eta gaur, ohikoa danez, borondatezko bataua egitea proposatu dau. "Goseari aurre egin" goiburua aukeratu da aurtengo ekitaldirako eta On Joseba Segura gotzainak azaldu dauanez, ""Goseari aurre egin". Goiburu hori proposatu deusku Esku Elkartuak erakundeak 2026rako. Ez da leloa, asmo-adierazpena da, eta baita erantzukizunezkoa be". Malawiko Paul chitende karmeldar oinutsak lekukotasuna emongo dau eleizbarrutiko hainbat lekutan.

05.02.2026

M8 herriz herri, emakumeei omenaldia egiteko

Emakumeari zabaltasun eta hurkotasun handiagoz autorpena egiteko, Bilboko eleizbarrutiak beste itxura bat emongo deutso Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko ospakizunari (martxoak8m). Zazpi urtez ekitaldi nagusi sinbolikoa egin ondoren, VIII. ekitaldiak beste itxura bat izango dau eta lurraldeetara zabalduko da autorpena bera be zabaldu ahal izateko. Era berean, II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak landa-eremuko emakume langileei eskeinitako ekitaldia egingo dabe martxoaren 5ean, Balmasedan. 

04.02.2026

Zuhaitz Egunaren XIII. ekitaldia, itxura barriaz

Bihar, otsailak 5, Seminario Zentrum dalakoak eta osotzen daben enpresek jasangarritasun, bardintasun eta gizarte bakeagazko hitzarmena gauzatzeko egiten dan urteroko ekitaldia ospatuko da 13:00ean. On Joseba Segura gotzaina eta Esther Apraiz Derioko alkatea bertan dirala ospatuko dan Zuhaitz Egunaren hamahirugarren ekitaldia aldi barriaren abiapuntu lez iragarri da.

04.02.2026

Vida Ascendente-Bizian Gora mobimentuak zaindarien eguna ospatuko dabe

Gaur, otsailak 4, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Bariko San Nikolas eleizan ospatuko dan Eukaristian Vida ascendente - Bizian gora mobimentuak San Simeon eta Santa Ana zaindarien eguna ospatuko dau eta, ostean, senide bazkaria izango dabe. Maria Jesus Beascoechea eta Manuel Heredia, hurrenez hurren mobimentuko presidene eta kontsiliarioak Radio Popular-Herri Irratian eskeinitako alkarrizketan adierazo dabenez, "egun garrantzitsua da mobimentuarentzat, talde guztiak batu eta giro atseginean askotariko gaiez hitz egingo dogulako, eretxiak batera jarriz. Eskerrak emongo doguz bizi izandako …

04.02.2026

Oles ta oles, kalerik kale

Bihar -otsailak 5, eguena- Agata Donearen eguna ospatuko dogu eta, ohikoa danez, gaur, jai-bezperan, abesbatzak kalez kale ibiliko dira inguruko hainbat herritan santaren omenez koplak kantatzen. no, en honor de la santa. Arratiako abesbatzak be zintzo beteko dau bere hitzordua: Bilboko kaleak zeharkatuko ditu eta, esate baterako, Begoñako basilikan abestuko dau 11:00etako mezaren ostean. Gainera, bihar, Kastrexanako Agata Donea ermitan, lau Eukaristia ospatuko dira, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean. Datorren domekaz, otsailak 8, jaia errepikatuko da eta 11:00etan eta 12:00etan ospatuko dira …

03.02.2026

Mª Luisa del Pozo monja oblataren lekukotasuna pertsonen salerosketaren aurkako egunean

Datorren eguenez, otsailak 5, Pertsonen Salerosketaren aurako urteroko eguna ospatuko da. Hori dala-eta, otoitz eta gogoetarako ekitaldia ospatuko da Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 26), 18:30etan, Mª Luisa del Pozo monja oblata bertan dala. 

03.02.2026

"Gure begirada geure arazoetara mugatzen badogu, arima zimurtu egiten da"

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan atzo, Jaunaren Aurkezpenaren Egunez, Jesusen Bihotza eleizan (jesuiten egoitza) ospatu zan Eukaristian, Biziera Sagaratuaren Munduko XXX. Eguna  gogoratuz. Hona hemen, eleizbarrutiko lekaide eta lekaideei euren ospakizunean esandako berbak:  

03.02.2026

San Blas egunez, ospakizunak Bilbon eta Abadiñon

Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas eleiza goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte egongo da zabalik gaur, martitzena, San Blas eguna. Goizeko zortzietatik iluntzeko zortzietara, ordu erditik ordu erdira, kordoiak bedeinkatuko dira. 20:00etan, Eukaristia ospatuko da gaixoen alde. 

02.02.2026

Sinodoak 'ordua adierazoten dau' Bizkaian

Sinodo-seneko Eleizari buruzko sinodoa bere bidean aurrera doa Bilboko eleizbarrutian. Asteburuan, sinodo-batzar bi egin dira, hain zuzen be, Galdakaon eta Gurutzetan. Bide-oriari jarraituz, otsailean eta martxoan batzarrak egingo dira bikaritzetan oinarrizko alkarteetan sortutako gogoetak batera jartzeko eta horreetan sakontzeko. 

Emaitzak orrialdeka