30-12-2025 Martes, semana - navidad
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Seminarioa Eraikina

03.02.2023

Gaur, autormena Ander Manterolari "Zuhaitz Egunean"

Gaur -otsailak 3, barikua-, Zuhaitz Egunaren ekitaldi barria ospatuko da Derioko "Seminario Zentrum" dalakoan. Gaurko egunez, ekimen honi egindako ekarpenagaitik nabarmendu izan dan norbanako edo enpresa bati autormena egiten jako. 2023ko ekitaldian, Ander Manterola eleizbarrutiko abade, etnografo eta antropologoari eta Hotel Seminario Bilbaori egingo jake omenaldia.

14.01.2023

Pertsonaia historikoak Derioko beirateetan

2022an, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariak Derioko Seminarioa eraikinean dagoan zenbait beirateren argazkiak aurkeztu ebazan urteko 9 aleetan. Jose Maria Muñoz Eleizbarrutiko abade eta artistak -bere heriotzaren 25. urteurrena osaptu barri dogu- diseinatu ebazan beirate guzti horreek. Orain, Eleizbarrutiak daukan Instagram kontuaren bitartez, egunez …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2289 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
30.12.2025

"Munduko jaiotzak" erakusketa bisitatzeko azken egunak

Datorren domekara arte -urtarrilak 4- egongo da zabalik Eleiz Museoko klaustroan (Gizakundea plaza, z/g), munduko hainbat lekutatik etorritako jaiotzen erakusketa. Jaiotza bakotxak jatorriko lekuaren nortasuna islatzen dau: lekuko eskulana, inguruko materiak bereziak, lekuan lekuko biztanleen ezaugarriak, lekuko fauna eta pieza bakan bihurtzen dituan beste hainbat berezitasun. Sarrera doan da. 

29.12.2025

Konbibentzia Berrizen, Familia Santua ardaztzat hartuta

Abenduaren 26tik 28ra, Berrizko Mesedetako Misiolariek konbibentzia ospatu dabe, bategite, gogoeta eta sororitate giroan, Familia Santua ardaztzat hartuz. Esperientzian parte hartu dabenek azaldu dabenez, "alkarregaz bizi izan doguzan egunotan, Maria, Jose eta Jesus familia errealitate anitzak eta munduak bizi dituan askotariko egoerak onartzeko bidea argitu daben erreferentzia bizi izan dira".

29.12.2025

Denporaldiko azken kontzertua Durangoko organo-jaialdian

Oscar Rodriguez (organoa) eta Marco Cubillas (tronpeta), protagonista dirala ospatuko da gaur arratsaldez Durangoko organo-jaialdiko zortzigarren eta azken kontzertua. Emonaldia iluntzeko 20:00etan izango da, Andra Mari basilikan. Sarrera doan leku guztiak bete arte eta pantaila musikariak ikusteko.

29.12.2025

Urteko azken asteburuan, Jubileuaren amaiera, bakearen aldeko otoitzaldia eta beste hainbat ekitaldi

On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan atzo Santiago katedralean Jubileu Urte Santuaren amaiera. Eleizbarrutiko beste hainbat eleizatan be ospatu zan amaiera honegaz batera, beste hainbat ekitaldi izan da asteburuan, besteak beste:

29.12.2025

Urte amaierako meza Gaztelugatxeko San Joan ermitan

Orain dala 30 urte hasita, urte amaierako meza ospatzen da Gaztelugatxeko ermitan. Ermitaren eta inguruen mantentze-lanez arduratzen dan boluntarioen taldeak jakitera emon dauanez, bihar -abenduak 30, martitzena- arratsaldeko bostetan ospatuko da urte amaierako Eukaristia San Joan ermitan.

28.12.2025

Jubileu Urtearen amaierako eleizkizunaren zuzeneko emonaldia

2025ean, Eleizak "Itxaropenean erromes" Jubileu Urte Santua ospatu dau, Frantzisko Aita Santuak deituta. Bilboko eleizbarrutian, gaur, abenduak 28, ospatuko da amaierako eleizkizuna Santiago katedralean, eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

28.12.2025

Astekoak, 2025eko azkena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.

Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

27.12.2025

Asteburuan, Familia Santuaren eguna

Gabon-aldian, bihar -abenduak 28-, Jaunaren jaiotzaren egunaren osteko domekaz, Familia Santuaren eguna ospatuko dogu. "Ezkontza, santutasunerako bokazinoa" goiburua aukeratu dabe ekitaldi honetarako. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.

27.12.2025

"Bizkaiko hotsak" zikloaren amaiera, Zeanurin

"Diego Amezua" Organoaren Bizkaiko Adiskideak alkarteak antolatutako "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiaren aurtengo ekitaldia amaitzear da. Bihar -domeka- ospatuko da azken kontzertua Alize Mendizabalen eskutik, Zeanuriko Andra Mari eleizan, 19:00etan. 

26.12.2025

Jubileu Urte Santuaren amaiera Bizkaian

Frantzisko aita santuak 2024ko abenduaren 24an emon eutsan hasiera 2025ean mundu osoko Eleizan ospatu dan Jubileuari. Handik egun batzuetara,2024ko abenduaren 29an, lekuko Eleizetan emon jakon hasiera Urte Santuari. Bilbon, San Nikolas eleizatik Santiago katedralera egin zan prozesinoagaz emon jakon hasiera ohikuneari eta katedralean Eukaristia ospatu zan gotzaina buru zala. Berau izango daburu datorren domekaz abenduak 28, eguerdiko 12:00etan ospatuko dan amaierako eleizkizunean. Zuzenean eskainiko da web honen bidez. 

Emaitzak orrialdeka