24-05-2026 Domingo de Pentecostés
 

Barriak

Etiquetado como: Urteurrena

03.03.2026

'Vedruna' kongregazinoaren 200. urteurrena

1826an, Santa Joaquina de Vedrunak, "ume eta gazteen heziketa guztiz preminazkoa zala jabetuta", Karitatearen Karmeldar Ahiztak kongregazinoa sortu eban,  kristau emakumearen heziketa beren-beregi helburutzat hartuz. Ordenak bere bigarren mendeurrena ospatzen dihardu eta hori ospatzeko ekimenen artean, joan dan atean Eukaristia ospatu eben Indautxuko Karmengo Ama parrokian, …

31.10.2025

Gizakia Helbururen eguna bere 40. urteurrenean

Datorren domekaz, azaroak 2, eleizbarrutian gogoan izango dira mendekotasunen bat daben pertsonak, Proyecto Hombre Bizkaia-Fundación Gizakia dalakoaren alde egingo dan kanpainan. Ignacio Palacio zuzendariak aurkezpeneko gutunean azaldu dauanez, "aurtengo jardunaldia oso berezia da Proyecto Hombre Bizkaia erakundeak 40 urte bete ditualako. Lau hamarkada pertsonen alde …

25.09.2025

Jesusen Mirabeen fundatzailea altarara goratu ebeneko 25. urteurrena

Datorren urriaren 1ean, 25 urte beteko dira Santa Maria Josefa Sancho de Guerra, jaiotzaz arabarra baina bizitzaz eta bihotzez bizkaitarra, altarara goratu ebenetik. Esker oneko Eukaristia bi ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian: Lehenengoa, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, datorren domekaz, irailak 28, eguerdiko 12:00etan, Alex Andreu parrokoa buru dala, eta …

15.09.2025

Askartza Clareten 50. urteurrena

Leioako Askartza ikastetxea 1975eko irailaren 15ean -gaur beteten dira 50 urte- jarri zan martxan klaratar misiolarien eskutik, Bilboko Mariaren Bihotza, San Frantzisko ikastetxeetatik eta Leioa, Getxo eta inguruko beste hainbatetik joandako 1.000 ikasle ingurugaz.  

10.06.2025

Helsinkiko gotzainak jardungo dau abadeen urteurreneko ekitaldian

Datorren eguenez, ekainak 12, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren Egunez, abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1965ean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1975ean ordenatutakoek Urrezko Ezteguak eta 2000ean abade egindakoek Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez. Eukaristia -eurakaz bat egin gura daben guztientzat zabalik-, 12:30etan ospatuko …

03.06.2024

Algortako Kristo Eroslea parrokiaren 50. urteurrenaren amaiera

Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50. urteurreneko ekitaldiei amaiera emon deutse asteburu honetan Meza Nagusia ospatuz. Fededunez lepo bete zan eleiza, "bost hamarkada honeetan jasotako grazia eta doe ugariengaitik esker ona adierazoteko". A. Luigi Buccarello hirukoiztarren Aita Nagusia izan zan buru eleizkizunean eta A. Pedro Aliaga Probintzialak be alkar-meza emon eban. …

23.05.2024

Eleizbarrutiko abadeek egun berezia ospatzen dihardue

Gaur Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren Eguna ospatzen dihardu gaur. Eta egun honetan, Bilboko Eleizbarrutiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak osptzen dabez. Aurton be, abadeakaz bat egin dabe euren senideak, euren alkarteetako kideak eta beste hainbat lagunez, urteurrenak ospatzeko..

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2526 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.05.2026

Astekoak, astek barrien laburpena

Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
23.05.2026

Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.

23.05.2026

Joseba Bakaikoak «Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburua aurkeztuko dau

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau datorren eguenez, maiatzak 28 Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. 

22.05.2026

Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik

«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.

21.05.2026

Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala

Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak. 

20.05.2026

Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan

Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.

20.05.2026

Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon

Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao). 

19.05.2026

Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!

Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko. 

Emaitzak orrialdeka