Barriak
Etiquetado como: Aurretiazko borondateak
Basurtuko monja kaputxinoak harrituta "Guía Repsol" dalakoak egindako autorpenagaz
Monja kaputxinoen Basurtuko Pilareko Andra Mari monasterioa asaldatuta egoan gaur goizean. Telefono-hotsa etenbakoa izan da eta kamera bat baino gehiago hurreratu da gozogintzako lantegira. Izan be "Solete" autorpena jaso dabe, "Guía Repsol" dalakoak emoten dauan pegatina horia. Lehenengo aldiz komentuak kontuan hartu dabezala da barritasuna.
Gotzainak Begoñako misino-azoka bisitatu dau
Aurton be zabaldu dabe Begoñako misino-azoka basilikako arkupeen behealdean, orain dala hogeta hamar urte martxan jarritako alkartasunezko ohiturari jarraituz. Abenduaren 7ra arte zabalik izango dan azokak On Joseba Segura gotzainaren bisita eta babesa jaso dau gaur. Salmahaiak bisitatu eta boluntarioakaz solasean jardun dau.
Meza Bilbon, "Laguntasuna Behartasunean dan Eleizari" dalakoaren 60. urteurrenean
"Laguntasuna Behartasunean dan Eleizari" erakunde katolikoak 60 urte bete ditumunduko kristau alkarterik ahulenen eta jazarrita dagozanen alde konprometituta. Zerbitzuzko historiaren oroitzapenezko meza ospatuko da abenduaren 4an Santiago katedralean.
Desgaitasunaren egunez, "familiarteko eta itxaropenezko" ospakizuna
Joan dan zapatuz, azaroak 29, nazinoartean bihar, abenduak 3, ospatuko dan Desgaitasunaren eguneko eleizkizuna osptu zan Santiago katedralean. Kerman Lopez bikario nagusia buru zala egin zan "familiarteko eta itxaropenezko" ospakizuna.
Hasi da bikario-karguak barritzeko prozesua
Bilboko eleizbarrutiak Lurralde Bikarioen karguak barritzeko azterraldiari ekin jako gaur, euren bost urteko agintaldia amaitzear dalako. Era berean, Bikario Nagusiaren kargua be ebaluatu egingo da. Lurraldeetako bikario-karguak barritu beharra dagoala-eta, zenbat aukeratuko diran aztertu da aurretik eta, azkenean, azterraldiaren emaitzak ikusita, Gotzain Kontseiluak erabakia hartu dau: I. eta II. Bikaritzak bakarrean batzea berretsi eta, ondorioz, bertan bikario bakarra izatea eta IV. eta V. bikaritzek bikario banagaz jarraitu dagiela.
Abesbatzen Gabonetako kontzertuak Bilboko eleizetan
Datorren astelehenez, abenduak 1, abesbatzek Gabonetan Bilbon, auzoz auzo eskaintzen dabezan kontzertuetako bat ospatuko da. Abenduaren 1etik 28ra, bertoko abesbatzek 18 kontzertu eskainiko dabez Bilboko zenbait eleizatan. Egitaraua osorik honako honegaz batera agertzen dan kartelean. Udalak antolatzen ditu kontzertuok, Bilboko eleizbarrutiagaz batera, KULTUR GABONAK egitarauaren barruan. Gegiago jakiteko eta egitaraua osorik: hemen.
Alkarren barri aldizkariaren azalean, aska hutsik agertzen da
Bizkaiko Eleizaren inguruko barriak jasoten dituan Alkarren Barri hileroko agerkaria harpidedunen etxeetrako bidean da. Gaur, abenduko alea argitaratu da euskarri digitaleak ikus-entzunezko materialagaz. Ale hau Abendualdian eta Jubileu Urtearen amaieran atara da eta azalean gogoetara garoazan irudia agertzen da: aska hutsa eta goiburu hau: "En Navidad, pon lo que falta - Zeure esku dago".
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Desgaitasuna daben Pertsonen Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Datorren abenduaren 3an ospatuko da Desgaitasuna daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna. Eleizbarrutian, gaur -azaroak 29, zapatua- ospatuko da Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristiagaz. Zuzenean eskainiko da web orrialde honen bidez.
Kontzertua Durangon, organo eta tenoreagaz
Gerardo Rifon eta Aitor Garitanok -organoa eta tenorea- kontzertu berezia eskainiko dabe gaur iluntzeko zortzietan Durangoko Santa Ana eleizan. "Arratsaldea Aquilino Amezua jaunagaz" izenburuaren harira, Purcell, Bach, Haendel, Rossini edo Morricone bezalako musikagileen lanak entzuteko aukera izango da.



