Barriak
Etiquetado como: Zaldibar
Zaldibarko monja karmeldarrek mendeurrena ospatu dabe
Zapatu honetan, abuztuak 23, Zaldibarko monja karmeldarren monastegian ospatu da herrira heldu ziraneko mendeurreneko ospakizuna. Aita probintziala, Jon Korta izan zan ospakizun burua eta beragaz batera beste 14 karmeldar eta eleizbarrutiko hiru abade izan ziran: Alex Alonso lurralde bikarioa; Ernesto Bilbao komentuetako eleizbarrutko ordezkaria eta Agustin Garcia, Zaldibarko …
Erlejino-musikako kontzertua bihar, Begoñan, Txipli-Txapla zortzikotearen eskutik
Orain dala 24 urte hasita, Begoñako kofradiak erlejino-musikako kontzertua antolatzen dau Garizumako bariku baten Begoñako Andra Mari bere zaindariari eskeinitako santutegian. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa ohiko bihurtu da Aste Santuaren aurreko asteetan. Hogeta laugarren ekitaldi honetan,1996an sortu zan eta gehien bat Abokatutzaren Bizkaiko Kolegioko kideez osotuta dagoan Txipli-Txapla zortzikotea izango da protagonista, Karmele Barrenaren zuzendaritzapean.
Asteburuan, musika eta alkartasuna
Datorren zapatuz, martxoak 7, "Etorkizuna musikatan" ume eta gazteen orkestraren emonaldia izango da Zurbaranbarri auzoko Goiuriko Andra Mari parrokiako lokaletan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia, Norai taldean musika landuz, ahuleziazko egoeran edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dagozan neskato, mutiko eta nerabeen bizitza eraldatzea helburutzat dauan irabazi-asmo bako alkartearen aurkezpenagaz. Kontzertua bera, 19:00etan hasiko da. Sarrera doan da eta diru-laguntzak egin daitekez.
Bihar bistaratuko da Balmasedan Enkarterriko emakumeen arrastoa
Gotzaina izango da bihar Klaret antzokian, 18:30etan ospatuko dan ‘Lorratz biziak - Huellas en comunidad’ ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak antolatutako ekitaldiak azken hamarkadetan lan, gizarte eta eleiz aldaketa sakonak bizi izan dituan Enkarterriko landa-eremuko emakume langileengan jarriko dau arreta.
"Hegoaldeko Ahotsak" Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan
“Alza la mirada/Ikus haratago” goiburuaren haritik ospatuko da aurton, martxoaren 15ean -domeka-, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen Eguna. Misinoetarako Ordezkaritzatik hainbat jarduera sustatzen dihardue misino-sentsibilizazinorako, besteak beste, "Hegoaldeko Ahotsen" lekukotasunak eskeiniz. Cojimiesiko Ketty Vidal, San Isidroko Karina Veliz eta Kenyako Kaikorreko misinoan diharduan Matilde Rivera ekuadortar emakumeak dira ahots horreek eta hilabete emongo dabe Gasteiz, Donostia eta BIlboko eleizbarrutietan, Ekuador eta Kenyako alkarteetan egiten daben lana eta euren bizipenak batera …
'Vedruna' kongregazinoaren 200. urteurrena
1826an, Santa Joaquina de Vedrunak, "ume eta gazteen heziketa guztiz preminazkoa zala jabetuta", Karitatearen Karmeldar Ahiztak kongregazinoa sortu eban, kristau emakumearen heziketa beren-beregi helburutzat hartuz. Ordenak bere bigarren mendeurrena ospatzen dihardu eta hori ospatzeko ekimenen artean, joan dan atean Eukaristia ospatu eben Indautxuko Karmengo Ama parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala.
Zine-foruma "Semillas de Kivu" pelikulagaz, Indautxun
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren testuinguruan, “Semillas de Kivu” dokumental zirraragarriaren inguruko zine-forum a egingo da datorren martxoaren 18an, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Dokumentalean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, urteak joan, urteak etorri, indarrean dan gatazka armatuaren erdian zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokatzen diharduen emakumeen errealitatea agertzen da. Sarrera doan.
Gazte-jentea martxan da
III. eta VII. bikaritzetako gazte-jentearen BIka Eguna, Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen konbibentzia Altsasun, eleizbarrutiko ordezkaritza partaide dala, kurtso honetan, Portugaleteko Ama Lur eta Andra Mari, Sestaoko Gaztederrak eta Bilboko San Vicente taldeek bazterketa-egitasmoaren ibilbidea egiten dihardue
Mungialdeko emakumeek eskualdeko ospakizunen etorkizuna eztabaidatu dabe
Mungialdeko parrokietako erreferenteak eta Jaunaren Eguneko ospakizunetan gidari-lanetan dabiltzan pertsonak batu ziran joan dan zapatuz Meñakan. Azken 30 urtez parroko izan dan Txabi Ikobaltzetak erretiroa hartuko dau laster eta aitatutako batzarrean hemendik aurrera ospakizunen kontua antolatzeari begira proposamenak egiteko antolatu zan batzarra. Felix Larrondo lurralde bikarioak, Txabi Ikobaltzetak berak eta Roberto Jauregibeitiak be parte hartu eben.
180 lagunetik gora Sinodoaren bikaritzako lehenengo batzarrean, Gurutzetan
Joan dan zapatuz, otsailak 28, bikaritzetan egingo diran hiru batzarretako lehenengoa ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian. I. eta II. bikaritzetako Pastoral Barruti guztietako 180 lagun inguru batu zan eta eurakaz batera, saioan parte hartu eben On Joseba Segura gotzainak, Kerman Lopez bikario nagusiak, Sergio Buiza lurralde bikarioak eta Carlos Bargos eleizbarrutiko idazkari nagusiak. Hurrengo hitzorduak martxoaren 14an Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak) izango dira
Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.



