Barriak
Etiquetado como: Meatze-ingurua
Lanuztearen kostua bere gain hartzeko eta Gazaren aldeko funtsa sortzeko eskatu deutse Gotzaitegiari
Bilboko eleizbarrutiko Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak eta Langile Pastoraltzak dei bi egin ditu "Gazako genozidioaren aurka" urriaren 15erako deituta dagoan lanuzterako: erakundeak ez deiela greba egin daien langileei soldata kendu eta langileek egunari dagokion zenbateko hori Caritas Internationalis erakundeak bideratuko dauan Lurralde Santuko herritarrei laguntzeko funtsera zuzendu daiela.
Asteburuko barriak
Milaka fededun hurreratu zan bariku eta zapatuz Begoñako basilikara, Amatxuren eguna ospatzera. Gainera, zapatuz Sor Monicah de la Preciosísima Sangre de Jesús klausurako monja domingotarraren profesa nagusia ospatu zan Lekeition, eta iparraldeko misino-topaketa Donostian, Misinoetarako Gazteiz, Donostia, Iruña, Errioxa eta Bilboko ordezkaritzetako kideak bertan zirala. Gainera, zapatuz, Santurtzi PBko pastoral kurtsoaren hasiera eta bialketarako ospakizuna egin eben Maria Eleizaren Ama parrokian.
Sor Maria Troncatti altarara goratzeak poza dakar Barakaldora
Urriaren 19an, Leon XIV.a aita santuak altarara goratuko dau Sor Maria Troncatti. Egun berezia izango da Maria Laguntzailearen Alabak (salestarrak) alkartearentzat. Barakaldon 80 urte inguru daroiezan Maria Laguntzailearen Alabak salertar ordenako alkartearentzat "egundoko grazia" da gertaera hau eta Foruen etorbidean hasi eta gaur egun Zuazoko Begoñako Andra Mari ikastetxean jarraitzen dauan heziketa eta pastoral lanaren onespena.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru gaur eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian eta web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Begoñako Andra Mariaren ereserki 'bikotxaren' partitura
Begoñako Andra Mariaren jai kanonikoa ospatzen dogun egunean, 1900eko partitura bitxia dakargu gogora. Letra eta musika desbardinak ditu euskerazko eta gaztelaniazko bertsinorako. 1900ean gertatu zan Begoñako Andra Mariaren koroatze kanonikorako konposatutako eresergiaren jatorrizko partitura da eta Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan gordeta dago. Gaur egun be harritu egiten gaitu agiri berezi honek, gorputz berean bertsino bi dituan ereserkia jasoten daualako.
`Kultur kontaketa barriak´, Bilboko Eleizbarrutiak bultzatutako ekimena
Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiaren eskutik ekitaldi berezia izango da datorren azaroaren 5ean, "Arimadun irudiak: kultur kontaketa barriak" goiburuaren harira. Solasaldi hau gura daben guztientzat irekita egongo da eta gure sasoiko kultur kontaketak zelan eratzen diran aztertuko da. EITBren Multibox aretoan izango da eguerdiko 12:00etan, Lara Izagirre zinema-zuzendaraiak, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak eta Xabier Paya bertsolariak eta kultur kudeatzaileak esku-hartuko dabelarik. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea.
Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko zuzendaria Bilbon izango da martitzenez
"Alkarte abegitsu eta misiolariak sortu" goiburuaren haritik jardungo dau Fernando Redondo Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak datorren martitenez, urriak 14. Saioa Barriako (plaza Barria, 4) lehenengo solairuko aretoan izango da, 18:30etan, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak sustatuta.
Bisita Zeanuriko Eleizondoko monumentu erlijiosoen multzora
Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, oraindik aukera dagu gure lurraldeko askotariko eraikinak bisitatzeko. Oraingoan, Arratia bailaran da hitzordua, hain zuzen be Zeanurin, non monumentu erlijiosoen multzo bikaina dagoan. Datorren zapatuz, urriak 11, izango da bisita, 11:00etatik 12:00etara, gura dauanarentzat.
Amatxuk milaka lagun batuko dau Begoñan
Datorren zapatuz, urriak 11, Begoñako Andra Mariaren eguna osapatuko da eta basilikaren ingurua prest dago ohituraz betetako egun hori ospatzera hurreratu gura daben guztiak hartzeko. Ekitaldiak bihar -barikua- hasiko dira erromeriaren igoeragaz. Arriaga antzokian atarako da 19:30etan basilikara iristeko eta hemen Eukaristia ospatuko da 21:00etan.