Barriak
Etiquetado como: Meatze-ingurua
Autorpen instituzionala emakumeen Eleizaren aldeko konpromisoari
Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Bilboko eleizbarrutiak 'martxoak 8 mujeres' autorpen-ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Aurton, gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia, berezia izango da. Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Bizkaiko Eleizak alkarteetako emakumeek historian zehar askotariko bizigiro eta erantzukizunetan agertutako konpromisoa eskertuko dau. Emakume batzuk jarriko deutse aurpegia bere berariazko karisma eta gaitasunetatik Bizkaiko gizartea gehiago eta hobeto zerbitzatu gura dauan kristau alkartean …
Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendari ohia, Bilbon
Xabier Gomez dominikoa Gotzainen Batzarreko migrazino zuzendaria izan zan. Gaur egun Sant Feliuko gotzaina da, 2024tik. Bihar, Bilboko Elizbarrutiko ministerio ordenatuak antolatutako jardunaldia zuzenduko dau.
Plaka Joan Maria Uriarteren oroimenez bere heriotzaren urteurrenean
Atzo, otsailak 17, On Joan Maria Uriarte Goirizelaya Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzaren urteurrena bete zan eta Indautxuko Karmeko Ama parrokian bere aldeko Eukaristia ospatu zan. Amaieran, bere plaka jarri eben bere oroimenez. Madre de Dios de las Escuelas Pías kofradiako kide batzuen ekimena izan zan. On Joan Mariak "moparen pastoralzakoak" deitzen ebazan maitasunez, Covid pandemian laguntza eraginkorra emoten ebelako eleiza garbitzen eleizkizunen ostean. Eurentzat, oso garrantzitsua izan zan On Joan Mariarengandik jasotako babesa.
Aingurea eta txalupa, Jubileuaren ikur Bizkaian
Joan dan abenduaren 29an emon jakon hasiera Urte Santu edo Jubileuari Bilboko Eleizbarrutian, zazpi kaleak zeharkatu zituan prozesinoagaz eta Santiago katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Hogeta bost urtez behin Aita Santuak egiten dauan deiari erantzunez, lekuko Eleizak bat egin dau, beraz mundu osoko ospakizun honegaz. Urte berezi honetan, hainbat erromesaldi egingo da Erromara. Gotzaina buru dala Eleizbarrutitik egingo dana martxoaren 24tik 28ra izango da. Beste alde batetik, martxoaren 22an, Jubileuaren gizarte alderdiari lotutako lehenengo jarduera ospatuko da Caritas Bizkaia erakundeak …
Heziketa-saio barriak Corpus Christi parrokian
Bilboko Corpus Christi parrokian bihar emongo deutse hasiera hitzaldi sailari. "Eleiza sutan?!" goiburua ardaztzat hartuta, lau saio ospatuko dira Corpus eleizan (Poza lizentziatua, 50. Bis), otsailaren 18an eta martxoaren 4, 16 eta 25ean (gura daben guztientzat).
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Kanpaien eskuzko joaldia, Zeanurin berreskuratuko dan ohitura
San Balendin eguna dala-eta, datorren domekaz, otsailak 16, Andra Mari eleizako kanpaiei eskuz eragingo deutse eta Zeanuriko auzotarreek hori zuzenean ikusteko eta kanpai-hotsak entzuteko aukera izango dabe. Pedro eta Jose Antonio Lejarza anaiek berreskuratuko dabe galdutako ohitura hau, parrokiako azken kanpai-jotzaile izan zan Iñaki aitaren arrastoari jarraituz. Lehenengo joaldia goizeko 11:00etan izango da eta bigarrena 11:30etan, eta ostean meza ospatuko da. Ondoren, santuaren irudia prozesinoan eroango dabe Pietatea ermitara.
Gernikako San Fidel ikastolak irabazi dau bideoklipen lehiaketa
Jone Aranberriak (Bizkaia Irratia), Igone Etxebarriak (Labayru Fundazioa) eta Luis Mari Vegak (Bake eta Adiskidetzerako Batzordea) osotu daben epaimahaiak Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatutako 'Jazotakoa jaso' lehiaketan irabazle egertatu dan lanaren izena emon dau. San Fidel ikastolan egin daben 'Ondoratu' bideoklipa da irabazlea. Santa Eulalia patronatuan landutako 'Eta zu izango bazina?' izenburudun bideioklipak jaso dau jentearen boto gehien. hain zuzen be, 2.577 boto.
Pastoral Barruti barria Santutxun
Otsailaren 23an eratuko da kanonikoki Santutxu Pastoral Barrutia (PB). On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizunean, San Francisquito parrokian, eguerdiko 12:00etan. Gainera, aurretik hainbat ekitaldi izango da: lehenengo eta behin, gaur arratsaldez kontzertua ospatukod a San Francisquito parrokian, 19:00etan, Bilbao Kamerata Jatorki abesbatzaren eskutik. Datorren eguaztenez, otsailak 19, Javier Oñate eleizbarrutiko abadeak berbaldia eskainiko dau: "Sinodo-sena ulertzeko eran", Maria Erregina eleizan, 19:30etan eta azaroaren 21ean, barikuz, Bonaparte abesbatzak eta beste batek …
Carmelo Etxenagusia Aitamenak, Bizkaian irratiaren aitzindari izan ziranentzat
Nazino Batuek gaurko eguna izendatu eben Irratiaren Munduko Egun lez eta BIlboko Eleizbarrutiak irratian lan egiten daben profesionalak zoriondu gura ditu. Hain zuzen be, irratia protagonista izango da datorren martxoaren 20an Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren X. urteurreneko ekitaldian. Autorpenak BBK aretoan emongo dira goizeko 11:00etan eta euskerazko irratsaioak egiten aitzindari izan ziran Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitia zana izango dira autorpena jasoko dabenetako bi.