Barriak
Etiquetado como: Gazteak
"Batzuetan, Eleizak eta gazteek hizkuntza desbardinak darabilguz eta ez dogu alkar ulertzen"
Atzo -martitzena- Toño Casado Salamancako abadeak jardun eban Bilboko Corpus Christi parrokian, "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailean. "Abian dan Eleizak batez be gazteenei eskaintzen deutse arreta" gaiari buruzko berbaldia eskaini eban. Hizlari bikaina izanda, hasiera-hasieratik erakarri eban jentearen arreta. Berba-jario ederraz, originaltasunez eta musikaz baliatuz …
200 gaztetxo baino gehiagok parte hartu eban atzo "Bika Egunean", Sestaon
Sestaoko La Salle ikastetxean ospatu zan atzo -domeka- Bika Eguna. I. bikaritzako eskaut taldeetako eta parrokietako taldeetako hamar eta hamalau urte bitarteko 200 gaztetxo inguru batu zan eta, eurakaz batera, berrogeta hamar begirale inguru. Bikaritza honetan, lehenengo aldiz ospatu da Bika Eguna dalakoa, nahiz eta aurretik beste era bateko topaketaren bat edo beste …
Nazinoarteko autormena Somorrostroko Jon Barruecok eskola-jazarpena antzemateko egin dauan egitasmoari
EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean txertatuta dagoan Somorrostro ikastegiak aurkeztu dauan "BucovIA" egitasmoari -Adimen artifizialaren tresna gelan eskola jazarpenaren zantzuak antzemateko- saria emon deutse heziketa-barrikuntzaren sailean, kalitatearen arloan barrikuntzari emoten jakozan sarien XVI. ekitaldian. Jon Barrueco Somorrostro ikastegiko irakaslea izan da …
Patxi Fano irudigileak ‘mila kolore’ margotu ebazan Portugaleten
Zapatuz, 200 lagun inguru batu zan Portugaleteko Andra Mari ikastetxean (menesiarrak). Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. Bikaritzako Mahaiak antolatuta, Kristau Sarbideko eragileak batu ziran Patxi Fano irudigile eta psikologoak sustatu eban ekitaldian. “Mila kolore Jesus iragarteko” goiburua egia bihurtu zan eta Fanok kolorez bete eban goibel eta euritsu hasi zan goiza.
Iruñako artzapezpikuak saioa gidatuko dau Bilbon
Sasoi honetan ohikoa danez, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Ministerio Ordenaturako Zerbitzuak etenbako heziketarako saioa prestatu dabe abade eta diakonoentzat. Oraingoan, ekitaldia Seminarioan izango da (Zabalbide, 92), datorren eguenez, otsailak 19, 11:00etan.
Asteburuan, sendotzak, ikastaroak eta erretiroak
Asteburuan, eleizbartutian izan dan hainbat jarduera argazkitan:
Erandion ospatuko da bake eta adiskidetzearen aldeko XII. Bake Topaketa
Otsailaren 21ean, bakearen aldeko eleizbarrutiko topaketa ospatuko da Erandioko San Agustin parrokian, "Reconciliación... bidean" goiburuaren haritik. Indarkeriak eragindako sufrimentuaren oroimen eta autortzarako ibilbideetan sakonduko dau.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Orozkoko dagerrotipoa, Bizkaiko irudirik zaharrena
Orozko bailararen goialden, Manzarbeitia baserriaren ondoan, 1856an eraiki zan San Isidro ermita dago. Fatxadaren harri-horma apaleko eraikina da, kanpai-horma neoklasikoagaz, itxura baten aparteko nabarmentasun barik, baina, urteak joan eta urteak etorri, sekulako altxorra gorde izan da barrualdean: Bizkaiko dagerrotiporik zaharrenetakoa. Ermitaren eraikuntzarako funtsezko diru-laguntza emon eban Juan Antonio de Sagarminaga irudikatzen dau. Gaur egun, Eleiz Museoan jarrita dagoan "Bizkaiaren espiritua" aldi baterako erakusketan ikusi daiteke argazki baliotsu hau.
Bilboko gotzaina: "Indarrean da salbazinorako kristau proposamena"
"Salbazinoaren preminarik" ez dauala uste dauan gizarte honetan, salbazinorako kristau proposamena indarrean dala esan eban atzo On Joseba Segura Bilboko gotzainak. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatu eta Estrella Moreno bertoko zuzendariak aurkeztu eban ekitaldiaren barruan jardun eban gotzainak.
Eremu barria Getxon familia ahulenei laguntzeko
Aurrerantzean, Getxon bitarteko barria izango dabe udalerriko gizarte erronketa batzuei aurre egin ahal izateko: behartutako bakardadea, akonpainamendua doluan eta laguntasuna ahuleziazko egoeran dagozan familiei. Atzo inauguratu ziran lokalok.
Kanpai-hotsak eta neurketa-zinta Eleizondon (Zeanuri)
Pietatea ermita inguruko artearen enborra neurtzek ohiturak 68 urte beteko ditu. Andra Mari eleizako azken kanpai-jotzailearen seme diran Lejarza anaiek eskuz joko dabez kanpaiak egun berezi horretan. Santua prozesinoan eroango dabe eta auzotarrak haren inguruan batuko dira.
Bikaritzako batzarrak Bilboko eleizbarrutian: aldi erabakigarria sinodo-prozesurako
Bizkaian, sinodo-prozesuak aldi erabakigarria biziko dau. Zehaztu dira Bilboko eleizbarrutian bikaritzetan egingo diran batzarren egunak. Batzar erabakigarriak izango dira alkarte ibilbidean. Gurutzetako parrokian (I. eta II. bikaritzak) egingo da lehenengo batzarra otsailaren 28an, martxoaren 14an hurrengoa Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an hirugarren eta azkena Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak):
Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren eguna, Gaixoaren Eguna ospatuko da Eleizan eta, hori dala-eta, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da gaur 19:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez.



