Barriak
Etiquetado como: Gazteak
2.000 legunetik gora Gorka Deunaren eguneko eskauten ospakizunean
Bi mila lagunetik gora batu zan Bilbon, atzo -domeka-, Gorka Deunaren eguneko Bizkaiko eskauten jaian. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak "B plana" aktibatu eban, iragarritako eguraldia eskasa zan-eta. Horregaitik, jaia, aurreikusita egoan lez Avril mendian ez ezik, Begoñazpi ikastolan ospatu zan.
Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?
Apirlaren 28tik maiatzaren 1era, lan-kanpamentua egingo da Basauriko kartzelan, 20 eta 64 urte bitartekoentzat. Kartzela Pastoraltzak sustatzen dau esperientzia hau, "bazterketaz jantzitako eremuan Jainkoagaz bat egiteko". Arduradunen esanetan, "Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko". Gehiago …
250 gazte inguruk parte hartuko dau egunotan Pazkoetan, Berrizen eta Bilbon
Berrizen eta Bilbon ospatuko dira egunotan Eleizbarrutian 14 urtetik gorako gaztetxo eta gazteentzako antolatu diran Pazkoak. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da.
500 gazte inguruk BIka Eguna ospatu dau Bilbon
"Jesusen antzera, arraunean itsaso zabalera" goiburuaren haritik batu zan atzo, III-VII Bilboko bikaritzetako10 eta 18 urte bitarteko 500 gaztetxo eta gazte inguru, Artxandape Pastoral Barrutian (PB) -aurtengo gonbidatzailea., Bika Eguna ospatzeko. Datorren kurtsoan, San Inazio Pastoral Barrutiak (PB) hartuko dau ardura hori.
Bilboko bikaritzetako gazteen topaketa datorren domekan
Gure Eleizbarrutian, 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteen topaketei deitzen jake "BIKA EGUNA". Domekan ospatuko da III-VII bikaritzetako (Bilbao) 'Bika eguna'. Antolatzaileen esanetan, "ospatzeko eta jostatzeko eguna da; Bilboko hainbat lekutako gazteak batuko dira eta askotariko jarduerak egingo dabez alkarregaz".
400 jóvenes Bika Egunean, Gernikan
"¡MEJOR con Jesús!/Jesusegaz HOBE!" goibubuaren haritik, 400 gazte inguru batu zan zapatuz Gernikan.
'Effeta' topaketa, agurra eta konpromisoa, asteburuan
Asteburuan, 'Effeta' gazteen erretiroaren VIII. ekitaldia ospatu da Zornotzan. Eta Gernikan, gotzaina buru izan zan klaratar monjen alkartearen agurreko Eukaristian. Berrizen, bestalde, hainbat senar-emaztek ezkontzako agintzariak barritu ebezan.
Gernikan, inguruko gazte katolikoen biltzarra
Bihar -martxoak 18, zapatua- Arratialdeko, Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko gaztetxo eta gazteen eta herrialdeko eskauten taldeetako gaztetxo eta gazteek urteera izango dabe. Biltzarra San Fidel Eleizbarrutiko ikastolan eta Mesedetako Ama ikastetxean egingo da eta, 'Jesusegaz hobe' goiburuaren haritik, 400 gazte inguru batuko dala uste dabe.
130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian
Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.
Heziketa eskaut mobimentuko begiraleentzat
Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimenduko begiraleak batuko dira bihar, zapatua, aisialdiko hezitzaile boluntario lez hezten jarraitzeko. Saioa jesuitek Indautxun daben ikastetxean ospatuko da, 300 gazte ingururen partaidetzagaz.
Jaunaren Afariko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Radio Popular- Herri Irratiak be zuzenean emongo dau arratsaldeko seiretan hasiko dan Jaunaren Afariko ospakizuna.
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.
Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau
Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz …
Eleizak Lurralde Santuaren aldeko eguna ospatuko dau barikuz
1974tik hasita, Bariku Santuz Lurralde Santuari laguntzeko diru-batze berezia egiten da. Paulo VI.a aita santuak sustatu eban jarduera hau, mundu osoko katolikoak deituz Lurralde Santuko eleizei laguntza zehatza emotera.
200 lagun inguruk parte hartuko dau Gazteen Pazkoetan
Gaur hasiko dira eleizbarrutian aurtengo Gazteen Pazkoak, 15 urtetik gorakoentzat (2011an jaiotakoak). "Bizitza bizteko bidea" goiburuaren haritik, eleizbarrutiko 200 gaztetxo eta gazte baino gehiagok Pazkoa bizi eta ospatu egingo dabe. Arduradunen esanetan, "aukera ona da eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera Pazko HIrurrenaren ospakizunera zentzunez eta sakontasunez hurreratzeko". 25 urtetik gorakoentzako proposamena be bada.
Apirilagaz batera, Alkarren Barri aldizkari barria euskarri digitalean
Eskuragarri da apirileko Alkarren Barri aldizkaria euskarri digitalean. Ohikoa danez, aldizkaria hilaren lehenengo egunez kaleratzen da euskarri digitalean eta egun batzuetara harpidedunen etxeetara heltzen da paper euskarrian. Argitalpen honek irakurketa dinamikoagoa eskaintzen du, edukiak aberastu egiten dabezan bideo, argazki-galeria eta esteken bidez.
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren egoitza akademiko barria Campo Volantinen
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak aldi barriari ekingo deutso Bilbon, bere jarduera akademikoa Campo Volantin pasealekuko 36. zenbakian, La Salve zuziaren ondoan, kokatutako egoitza barrian. Eleizbarrutiko ikastetxeak 2027ko irailean, egokitzapen-lanak amaitzeaz batera, ekingo leuskio jarduerari kokapen barrian.
Aste Santuan, bisita gidatuak Elorrion
Elorrioko udalak antolatuta, Aste Santuan bisita gidatuak egingo dira herrian, historia eta kultur ondarea ezagutzeko. Apirilaren 2 eta 6 bitartean egingo diran bisitaldiak gaika egingo dira ibilbide desbardinakak, euskeraz zein gaztelaniaz. Parte hartu gura dabenek lekua gorde edo argibide gehiago eskatu daikie 946 820 164 edo 688 776 270 telefonoetako batera deituz edo turismoa@elorrio.eus helbidera mezua bialduz.
Gazteen topaketa Berrizen: "ahaztu ezineko eguna"
Joan dan zapatuz, martxoak 28, laugarren eta bosgarren bikaritzetako gazteak batu ziran; gelditzeko, kokatzeko eta haratago begiratzeko eguna izan zan, begirada altxatu eta gure erantzunaren zain dagozan errealitate mingarriak -bidegabekeria, pobretasuna, migrazinoa- ikusteko, horreei aurrez aurre begiratzeko eta euren ikutua sentizeko eguna.
Gotzaina buru dala ospatuko da gaur Nazaretarraren prozesinoa
Gaur arratsaldez Nazaretarraren prozesino tradizional eta jentetsua ospatuko da Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Iaz kofradiaren Ohorezko domina jaso eban On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau aurton be. Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege kofradiak Nazaretarraren prozesinoa egiten dau. Iluntzeko 20:30etan abiatuko da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia).



