Barriak

Etiquetado como: Gazteak

26.06.2023

Eleizbarrutiko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dau kanpamentuetan

Ikasturtea amaituta, parrokietako eta mobimenduetako taldeak udako jardueretan murgilduta dagoz. Uztailaren amaiera edo abuztuaren hasierara arte, hainbat kanpamentu, kolonia, lan-esparru... osatuko da. Gazteen saileko Maite Morezuelasen esanetan, "talde bakotxak bere erara, eta bere aukeren arabera, jardungo dau; garrantzitsuena, neska-mutilek esperientzia egokia izatea da, …

19.06.2023

Ekintza Katoliko Orokorreko gazte sektorearen kurtso amaierako topaketa

Atzo -domeka- EKO-ACG (Ekintza Katoliko Orokorra) gazte sektoreak kurtso amaiera ospatu eban. Mobimentuko gazteen taldeak alkartu ziran, udako jarduerei ekin aurretik, kurtsoari amaiera emoteko Areetako Mesedetako Ama parrokian. 

19.06.2023

Sendotzak Etxebarrin, Ondarroan eta Gernikan

Zapatuz, 12 pertsona helduk sendotza hartu eben Etxebarriko San Esteban parrokian. Batek, gainera, bateoa eta lehenengo jaunartzea be hartu ebazan. Fernando Marcos Bilboko bikarioa izan zan buru eleizkizunean. Atzo -domeka-, Ane, Jon, Andrea, Josu eta Jon gazteek sendotza hartu eben Ondarroan, Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioa buru zala egin zan …

19.06.2023

Gotzaina Gazteen Munduko Egunean parte hartuko dabenakaz alkartu zan zapatuz

Joan dan zapatuz, ekainak 17, ehun lagun inguru batu zan Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako gazteen sailak antolatutako ekitaldian. Frantzisko Aita Santuak deituta, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Eguneko XXXVIII. ekitaldian parte hartuko daben gazteek euren itxaropen eta zirrarak batera jarteko aukera izan eben. Bilboko …

15.06.2023

Gotzaina GMEan parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da

Datorren zapatuz, ekainak 17, On Joseba Segura gotzaina udan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunean (GME)) parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan. 

05.06.2023

Asteburuan, kurtso amaierak, sendotzak eta saria

On Joseba Segura Biboko gotzaina buru zala, barikuz, Maria Erregina eleizan ospatu zan eleizkizunean, Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) eta 'Juventudes Marianas Vicencianas' (JMV) alkarteko taldeetako gazteek sendotza hartu eben. Zapatuz, San Anton eleizan, familien eukaristian, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) jaunartze osteko taldeek kurtso amaiera ospatu eben.Atzo, …

19.05.2023

Bihar, Barakaldon, azoka solidarioa "Deadar" taldearen eskutik

Barakaldo Pastoral Barrutiko (PB) parrokietako taldeetako gazteez osatutako 'Deadar' taldeak urteroko jaialdi solidarioa ospatuko dau bihar. Taldekideek azaldu dabenez, aurten ekitaldi desbardina izango da: "azoka solidarioa egingo dogu eta salmahaiak, bingoa, jatekoa, e.a., izango dira. Batu daiten diru guztia 'Cuadri del Hospi' alkartearen esku itziko da, gurasoen alkarte …

15.05.2023

Asteburuko irudiak

Eleizbarrutian, maiatzean ospatzen dira Lehenengo Jaunartze gehienak. Horrezaz gainera, beste hainbat jarduera ospatu da asteburu honetan beste hainbat lekutan. Hona hemen batzuk nabarmenduta:

12.05.2023

Mesedetakoen Loiuko ikastetxearen mendeurrena

Mesedetako Andra Mari ikastetxeak, agaur egun Loiun dagoanak, mendeurrena ospatzen dihardu. Ehungarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean Eukaristia dago eta bihar -zapatua- ospatuko da goizeko 11:00etan, ikastetxeko kaperan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

08.05.2023

Eskauten urteurrena eta katekesiko jaia Portugaleten

Joan dan zapatuz, maiatzak 6, Portugaleteko Andra Mari eskaut taldeak 40. urteurrena ospatu dau. Egun berean, katekesiko umeek Lehenengo Jaunartzearen aurreko ekitaldian parte hartu dabe. Arrasto-jokoetan ibili dira, familia ospakizuna izan da eta datorren astetik aurrera Lehenengo Jaunartzea egingo dabenei kurutzeak banatu jakez. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2547 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.04.2026

Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan

Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak. 

05.04.2026

Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.  

05.04.2026

Barrien laburpena Aste Santuan

Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
04.04.2026

Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.  

04.04.2026

Eleiz Museoa, oporretan zabalik

Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..  

03.04.2026

Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.  

03.04.2026

Prozesinoak kalez kale dabilz

Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez. 

02.04.2026

Jaunaren Afariko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

Radio Popular- Herri Irratiak be zuzenean emongo dau arratsaldeko seiretan hasiko dan Jaunaren Afariko ospakizuna.

02.04.2026

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.

02.04.2026

Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau

Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz

Emaitzak orrialdeka