Barriak
Etiquetado como: Ondaregure
Seminarioak Abendualdiko koroak prestatu ditu familientzat
Abenduaren 8an, Seminarioaren Eguna ospatuko da. Egun horren atariko Seminarioko abadegai eta hezitzaileek kanpaina sustatuko dabe familian Seminarioagaz eta Seminarioaren alde otoitz egiteko. Aurton be, Abendualdirako jarduera jarriko dabe martxan, "familian otoitz egiteko", Abendualdiko koroaz baliatuz. BOST KANDELA eskaini dabez, lau, liturgia aldi honetan domekaz domeka bizteko eta bosgarrena, Gabonetarako.
Karmeldar oinutsek agur esango deutse Getxori
Getxoko karmeldar oinutsen klausurako komentua itxi egingo da, bertan hirurogei urte inguru emon ondoren. Zortzi moja edadetu bizi dira San Jose alkartean eta beste alkarte batzuetara joango dira behar daben arreta eta laguntza jasoteko. Gotzaina izango da buru bihar arratsaldeko bostetan ospatuko dan esker oneko Eukaristian. Sor Felisa Etxaniz komunidadeko nagusiak Bizkaia Irratiari eskainitako alkarrizketan adierazo dauanez, "ez da erabaki erraza izan, baina bakez bizi dabe"
Zeberioko ermita biren barriztapena
Biak Zeberiokoak izan arren, parrokia desbardinetakoak diran ermita bi konpontzen dihardue, hain zuzen be, Saldiaraneko San Pedro eta San Blas ermita eta Zeberioko Santa Krutze ermita.Ugao-Miraballeseko San Bartolome parrokiaren ardurapean dago bata, eta Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiarenean bestea, berari dagokionez. Parrokia biak San Migel-Orozko Pastoral Barrutian (PB) dagoz.
Gotzainaren lekua hartu eta iruzur egiten saiatu dira barriro be
Gotzainaren lekua hartuz iruzur egiteko saiakera barriak antzeman dabez Bilboko gotzaitegian. On Joseba Segura gotzainak alkarte erlijiosoei sekula ez deutsela deitu, ezta deituko be, dirua eskatzeko, nabarmentzen da.
Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, Eleizbarrutian
Hona hemen, Eleizbarrutiaren Egunaren haritik ateburuan egin diran jardueretako batzuk:
200 lagun inguru erlejinoarteko I. biltzarrean
Zapatuz, 200 gazte inguruk parte hartu eban gazteen erlejinoarteko I. biltzarrean. Gotzaina eta Bilboko imama bertan zirala, gazteek otoitz egin eben, hausnartu, kontatu eta bizi-lekukotasunak entzun. Azken baten, askotariko kultura, erlejino eta jatorritako gazteek goiz atsegina igaro eben. Beste alde batetik, 'Gaztenahiak' taldeko gaztetxoek eta euren begiraleek Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian ospatu zan "Gaztegauan" igaro eben zapatu gaua.
Paduleko San Biente alkartea, DANAren biktimen alde
Bilboko Paduleko San Bizente alkarteko hamaika kide eta boluntariok bat egin dabe asteburuan DANA lez ezagutzen dan fenomeno atmosferikoak kaltetutako inguruetan, batez be Valentziako herri askotan, garbiketa eta berresuratze lanetan dabilzan milaka boluntariogaz
Donostiako gotzainaren berbaldia Eukaristia-gurtzaren batzarrean
"Eukaristia, kristau bizitzaren iturri eta gailur" goiburuaren haritik jardungo dau On Fernando Prado Donostiako gotzainak bihar -azaroak 12, martitena-, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian (areto nagusia), 19:30etan, Bilboko Eukaristia-gurtza Beriraunkorraren batzarrean. Ekitaldia, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Azaroak 10, Bizkaiko Eleizaren Eguna
Bihar, azaroak 10, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko da, hain zuzen be, Oroimenaren Egunean bertan. Bilboko Eleizbarrutiak hainbat lagungarri eta jarduera prestatu dau eleiz alkarteei zein gizarteari begira egun horreen inguruan. Joan dan urriaren 25ean, gotzainak politika, eleiz eta enpresa arloko 160 lagun inguru batu ebazan gosarian parte hartu eban, besteak beste, Eleizbarrutiaren ekonomia eta pastoral arloetako jardueren barri emonez. Eta azaroaren 4an, Jose Maria Guibert 'La caverna' liburuaren egileak berbaldia eskaini eban bere aitaren bahiketari buruzko gogoetak agertuz.