28-10-2024 Simón y Judas, apóstoles
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 8 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ondaregure

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1426 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.10.2024

Mufungaren Adiskideak Fundazinoak 10 urte bete ditu

"Mufungaren Adiskideak" Fundazinoak hamar urte beti ditu eta hainbat jarduera ospatuko dau urrian eta azaroan urteurren hori ospatzeko. Esate baterako, bihar -urriak 5, zapatua-, kontzertu solidarioa ospatuko da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:30etan, "Sonrisas y lágrimas" pelikulako abestiak kantatuko dituan Iralabarriko San Antonio koralaren eskutik.

03.10.2024

Aldizkariaren azalean, logo barria droneak goitik hartuta

Bilboko Eleizbarrutiak hilero argitaratzen dauan aldizkaria gaur argitaratu da euskarri digitalean. Hainbat barritasun dakar eta, nagusia, azalean dago. Mantxeta barria, 'Begonia' deitutako tipografia originalagaz, 75. urteurreneko logoagaz erabili da lehenengo aldiz. Joan dan zapatuz ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldian, lagun-talde ugari batek Bizkaiko mapa, kurutzeaz zeharkatuta osotu eban, irudi korporatibo barria irudikatuz. Emaitza, Alkarren Barri aldizkariaren kurtsoko lehenengo alearen azaleko irudia eta bideoa da. 

03.10.2024

Heziketa eta bizikidetza Ekintza Katoliko Orokorraren eskutik

Datorren asteburuan, urriaren 5 eta 6an, Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO/ACG) Bizkaiko ordezkaritzak antolatutako lehenengo konbibentzia ospatuko da Larrabetzuko "Etxean", gazteen eta helduen sailei zuzenduta. Bruno Bonet Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez, "jarduera honetan, heziketa eta bizikidetza tartekatuko doguz, fedean sakontzeko eta alkarte lokarriak estutzeko eremua eskainiz". 

03.10.2024

Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren kurtsoko lehenengo jarduera

Gaur -urriak 3, eguaztena-, kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko da, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eskutik, Begoñako Gogarte Etxean. Miguel Vera Eleizbarrutiko abade, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko moderatzaile eta Seminarioko hezitzaileak gidatuko dau. 

02.10.2024

Zabalik da barriro Aingeruaren ermita, Getxon

Atzoko egunez -urriak 1, martitzena-, "Aingeruaren" eguna ospatu zan Getxoko ermita honetan. Zazpu urte inguru emon ditu itxita ermitak, egitura kaltetuta egoala-eta, jenteari debekatu egin jakolako sartzea. Atzo barriro zabaldu jakon tenplua jenteari eta Eukaristia ospatu zan. Itxita egon danean, Aingeruaren eguna Andra Maria parrokian ospatu izan da, baina atzo jatorrizko lekuan egin ahal izan eben.

02.10.2024

Teresiar Erakundeak 100 urte daroaz Bilbon heziketa-arloan

Teresiar Erakudeak 100 urte daroaz Bizkaian. Lurralde honetan 2.000 lagun eta euren sendiak batzen dituan erakundetik azaldu dabenez, "XX. gizaldiaren hasieran heziketa-arloa sustatzeko eta emakumeen alde egiteko bideak zabaldu ebazan" Pedro Poveda abadeak sortu eban. Hainbat jarduera antolatu dabe mendeurren hau ospatzeko eta bihar, urriak 2, berbaldia izango da Bilboko Bidebarrieta liburutegian, "Teresiar Erakundea Bilbon. 1. aldia (1924-1936)" goiburuaren haritik eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina. 

01.10.2024

Lana izateko eskubidea ala oinarrizko errenta unibertsala?

"Nigaitik, zugaitik, gizalegezko lana" goiburua aukeratu dau 'Eleiza Gizalegezko Lanaren alde' ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako. Aurton, hamar urte beteko dira hasieratik Bilboko Eleizbarrutiaren partaidetza dauan ekimen hau martxan jarri zanetik. Jardunaldi hau dala-eta, On Joseba Segura gotzainak "Lana izateko eskubidea ala oinarrizko errenta unibertsala?" artikulua idatzi dau. Gainera, egunari lotuta, bihar -urriak 2 eguaztena-, gogoeta egiteko eta solasean jarduteko saioa egingo da Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), gizalegezko lana …

01.10.2024

Bidezko merkataritza eta finantza etikoei buruzko jardunaldiak Bilbon

Datorren barikuz, urriak 4, Bidezko Merkataritzari eta Finantza Etikoei buruzko Nazinoarteko 1. Jardunaldiak ospatuko dira Arrasateko Unibertsitatearen Bilbao Berrikuntza Faktoria dalakoan (Uribitarte, 6). Kidendak, Oikocredit Euskadik eta Finantza Etikoen Euskadiko Alkarteak antolatu dabe ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. 

01.10.2024

“Open" ekimenak barriro zabalduko dituBilboko eraikinen ateak

Gaur hasi eta datorren domekara arte -urriak 6-, Open House jaialdia ospatuko da (zortzigarren ekitaldi honetatik aurrera, "Open" deituko da). "Arkitekturen jaialdia" goiburuaren haritik ospatuko dan ekitaldian, uribilduko 70 eraikin eta leku esanguratsu bisitatzeko aukeraz gainera, beste hainbat jardueratan parte hartzeko abagunea eskainiko da. Besteak beste, Eleiz Museoa, Erruki-etxea eta jesuiten Indautxuko etxea bisitatu ahal izango dira.

30.09.2024

Derion ospatu zan 'Goazen 24!' kurtso hasierako ekitaldiko irudiak

'Goazen!' ekitaldiaren bidez, Bilboko Eleizbarrutiak hasiera emon eutsn 2024-25 kurtsoari joan dan zapatuz, Derion. Horixe izan zan, gainera, kurtso osoa markatuko dauan Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko egingo diran ekitaldien artean lehenengoa. Hona hemen eguneko argazkiak.

Emaitzak orrialdeka