Barriak
Etiquetado como: Berrizko Mesedetakoak
Arizmendiarrietaren enpresa-eredua Europar Parlamentuan
Gaur goizean, Enpresa-eredu inklusiboari buruzko Mingegia ospatuko da Europar Parlamentuan. Bertan parte hartuko dabe Arizmeniarrieta Fundazinoko kide bik, hain zuzen be, Juan Manuel Sinde presidenteak eta Jon Emaldi Deusto Business Schooleko irakasleak. Arratsaldeko zazpietan, beste Mintegi bat ospatuko da, gai beraz, 'Capilla por Europa' edo Berbizkundearen kapera deitutakoan. Arratsaldeko saioan, On Joseba Segura Bilboko gotzainak sarrera egingo dau eta, ondoren, Gaspar Martinez Kultur Gai eta Ondasunetarako saileko arduradunak Mondragon kooperatibaren esperientziaren eleiz senaz jardungo …
Urkiolako misino-topaketako argazkiak
Maiatzaren 1ean ohikoa danez, Urkiolan batu ziran atzo Gasteiz, Donostia eta Bilboko Eleizbarrutietako misiolariak. Jardunaldia ospatzeko batu ziran hirurogei lagunak Lagunetxean batu ziran eta hasieran, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 75. urteurrena ospatzen daben urteko jardueren barri izan eben. Gehiago jakiteko: hemen. Argazkiak: hemen
Hiru abadegaik akolito-ministerioa hartu dabe
Juan Reyero, Gaizka Egaña eta Marco Antonio Muñoz abadegaiek akolito-ministerioa hartu eben domekaz, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Moniken monasterioko kaperan ospatu zan Eukaristian.
Sestaoko familiak Larrabetzun eta erromesaldiak Gernika-Urdaibaitik Liebanara
Asteburuan, Sestaoko Pastoral Barrutiko (PB) familiak Larrabetzun alkartu dira. Beste alde batetik, Gernika-Urdaibaiko talde jentetsua erromes joan zan atzo Santo Domingo de Liebanara hainbat jarduera egitera eta eguraldi ederraz lagunduta. Gehiago jakiteko: hemen. Beste hainbat argazki: hemen. Gernikako taldea Arantzazura joango da erromes datorren uztailaren 18an.
Kristandade Ikastaroak mobimentuan, ez dagozanei begira
Kristandade Ikastaroak mobimentuak Eleizbarrutiko 120. ikastaroa ospatu dau apirilaren 28tik 30era Begoñako Gogarte Etxean.
Biziera erlijiosoaren astea
Gaur hasi eta bihar -eguena- arte, Biziera Erlijiosoaren XXIX. Asterako antolatutako jarduerak ospatuko dira Arrupe Etxean (Aita Lojendio. BIlbao). Aitatutako jarduerok Biziera Erlijiosorako Batzordeak, Loiola Zentroak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) koordinatuko dabez eta saioak arratsaldeko zazpietan hasiko dira.
Maiatzaren 1a Alkarren Barri aldizkarian
Gaur, maiatzak 1, Alkarren Barri-Comunicación aldizkaria kaleratu da euskarri digitalean, askotariko gaiak jasoz. Radio Popular-Herri irratian laneko ezbeharren inguruan ospatu zan solasaldia da hileroko agerkarian nabarmentzen dan gaietako bat. Maiatzari dagokion 294. ale honetan, beste hainbat gai be landu da, esate baterako, Alkar Kutxaren 50. urteurrena edo maiatzaren 31an ospatuko dan Gizarte Komunikabideen Eguna. Norbaitek aldizkaria etxean jaso gurako baleu paper-euskarrian, hemen eskatu leike.
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Parte hartuko zeunke Corpus Christi parrokiak Lurralde Santura egingo dauan erromesaldian?
Bilboko Corpus Christi parrokian ohituta dagoz Lurralde Santura erromesaldiak antolatzen. Pandemia aldian eta 2023 urte honetan izan ezik, aspalditik egiten dihardue bidaia urtero Lurralde Santura gaian benetako aditu dan eta lurralde hori primeran ezagutzen dauan Javier Martinez Suescun abadearen eskutik. Parrokiatik dei egiten deutse gura daben Eleizbarrutiko kide guztiei, 2024ko Pazko-astean (martxoaren 31tik apirilaren 7ra) egingo dan erromesaldian parte hartu daien. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: Corpus Christi parrokia (Poza Lizentziatua, 50. Bilbao), 94 441 8 99 telefonoa.
Promoción turística del Patrimonio
Ayer jueves tuvo lugar la segunda jornada presencial para perfilar el proyecto de promoción turística del patrimonio en el que participan cuatro archidiocesis: Toledo, Granada, Burgos, Pamplona y Tudela y seis diócesis: Huesca, Jaca, Barbastro –Monzón, Calahorra y la Calzada-Logroño, Plasencia y Bilbao-. Es un proyecto interdiocesano, susceptible de ser subvencionado por el Ministerio de Industria, Comercio y Turismo, dentro de la programa Experiencias-Turismo. En total son más de 20 enclaves repartidos por 17 localidades en 8 comunidades autónomas.