Barriak
Etiquetado como: Erromeria
Egun handia 75. urteurrena ospatzen dauan Nazaretarraren kofradiarentzat
Nazaretarraren kofradiaren deia kofradiakide eta Medinaceliko Kristoren jaieradunei ospakizunagaz bat egin daien.
Bihar -zapatua, abenduak 10-, Gure Aita Jesus Nazaretarra Bilboko kofradiak urteko ekitaldi nagusia ospatuk dau, bere sorreraren 75. urteurreneko ospakizunen barruan: Eukaristia Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia deitutakoa), 13:00an.
Asteburua, musikaz eta alkartasunez blai
Musika onak, gozameda dakar beti. Eta asteburu honetan, hiru emonaldi bikain izango dira gura dabenentzat. Gaur, Bilboko Santiago katedralean eta Elorrioko basilikan, eta bihar, Areetako Mesedetako Ama parrokian.
Sortze Garbiaren eguneko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia ospatuko da katedralean.
Eleizbarrutiaren Eguna
Gaur, abenduak 8, une honetan, heziketa-aldi desbardinetan dagozan 7 abadegaik osatzen daben Eleizbarrutiko Seminarioaren Eguna ospatzen da. Euskal Telebistak (ETB1), Eukaristia emongo dau goizeko 10:00etan Zarautzeko Andra Mari eleizatik, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarutietako abadegaiak bertan dirala eta Juan Pablo Aroztegi Donostiako Seminarioko errektorea buru dala. Beste alde batetik, web orrialde honetan zuzenean emongo da, eguerdiko 12:00etan, Santiago katedralean eta On Joseba Segura buru dala ospatuko dan Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia.
Labayru Fundazioak kulturartekotasuna daroa Durangoko Azokara
Labayru Fundazioak `Munduenea´ umeentzako ipuin-bilduma barria daroa gaur hasiko dan Durangoko Azokara. Sei eta hamar urteko umeentzako ipuin-bilduma da. 10 ipuin honeek Bizkaian bizi diran beste 10 kultura ezbardinetan dagoz jasota.
Zabaldu dabe Begoñako azoka
Datorren domekara arte -abenduak 11- egongo da zabalik Begoñako basilikako eleizpearen azpiko lokaletan jarri daben Misino-azoka. Beste urte batez Misinoetarako Begoñako parrokiak sustatzen dau azoka hau eta bertan batu daiten dirua Misinoetako hainbat egitasmotara zuzenduko da. Ordutegi honetan bisitatu daiteke: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken egunean, domekaz, goizez zabalduko dabe bakarrik.
Asteburuko jarduerak
Ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguneko ospakizunez gainera, beste hainbat ospatu da Eleizbarrutian:
On Joseba Segura gotzaina: "Horma eta harresi bako Eleiza gura dogu"
Zapatuz, ezintasunen bat daben pertsonen aldeko nazinoarteko eguna ospatu zan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izan zan, Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian, eta beragaz alkar-meza emon eban Sergio Buiza Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako ezintasunen arloko arduradunak. Aitatutako ordezkaritzako hainbat kide be izan zan ospakizunean eta ezintasunen bat daben pertsonen aldeko pastoralgintzan jarduten daben taldeak: FRATER (Ezintasunen bat daben Pertsonen Kristau Ermandadea), CECO (Espainiako Itsu Katolikoak), Gorren eta gor-itsuen eta urritasun intelektuala …
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur, ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko egunez, arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristian.