15-11-2024 Viernes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 147 )
 

Barriak

Etiquetado como: Jesuitak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1469 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
31.12.2019

Urtekoak 2019

2019an bizkeliza.org webgunean argitaratutako barrien laburpena.

27.12.2019

Lehenengo kontzertua Algortako San Nikolas eleizan, barriro inauguratu daben organoagaz

Gaur iluntzeko zortzietan, Daniel Oyarzabal organista gasteiztarrak kontzertua eskainiko dau Algortako Bariko San Nikolas eleizan, barriro inauguratu daben organoagaz. Abenduaren 6an ospatu eben mezan bedeinkatu eben organo zaharbarritua.

27.12.2019

Bakearen aldeko otoitzaldia Gueñesen

Badira hamar urte Goi Enkarterriko alkarteak urteko azken barikuz bakearen aldeko ekitaldia ospatzen hasi ziranetik. Aurtengo hitzordua bihar dabe, 19:30etan, Gueñeseko Andra Mari parrokian.

27.12.2019

Gabon aldiko kontzertuak Katedraleko Musika-kaperaren eskutik Alonsotegi eta Bilbon

Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Katedraleko Musika-kaperak (abesbatza eta orkestra) Gabon aldian eskainiko dituan kontzertu bietako lehenengoa Alonsotegiko San Bartolome parrokian. Bihar, zapatua, izango da bigarrena –emonaldi solidarioa Prosalus alkartearen alde- Joan Santuak parrokian, iluntzeko zortzietan.

26.12.2019

Berbaldia Frantziskotarren Iralako parrokiaren 50. urteurrena dala-eta

Hamabi urtez Paduko San Antonio parrokiako parroko izan zan Bitoriano Iñurrategi fraile frantziskotarrak berbaldia eskainiko dau parrokiako lokaletan bihar, barikua, iluntzeko zortzietan. Iralako tenpluak 75 urte beteko ditu orain dagoan lekuan, 1945.eko maiatzaren 13an zabaldu zalako kultu-etxe lez; baina, 1970.eko urtarrilaren 1ean hasi zan parrokia lez funtzionatzen. Urteurren bi horreek dirala-eta, fraileek hainbat jarduera antolatu dabe eta, hasteko, berbaldia izango da bihar. Datorren urteko lehenengo egunean, gotzain laguntzailea izango da buru 50. urteurreneko …

26.12.2019

Kidenda, Bilboko Bidezko Merkataritzaren kale-izendegiaren prestaketan

Bilbon dagozan Bidezko Merkataritzako denen mapa egin barri dabe. Kidendako (erakunde honetan Eleizbarrutiko Caritasek eta Misinoek esku-hartzen dabe) boluntario dan Saioa Garcia Ortizek uriaren mapa egin dau, dendak identifikatuz eta egiaztatuz ‘Bidezko Merkataritzaren aldeko uriak’ taldeagaz –besteak beste, Proclade Yanapay, Adeko Alkartea, Kidenda, Oxfam Intermon, Vicente Ferrer Fundazinoa eta Adsis-Equimercado GKEek osatzen dabe- eta Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietarako Bilboko Udaleko sailagaz alkarlanean.
 
Bilbao, ‘Bidezko Merkataritzaren aldeko uria’ da 2012tik, GKEek, …
26.12.2019

Ikuskizun solidarioa zapatuz, Bilbon, ‘Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak’ taldeagaz

Dantza, antzerkia eta perkusinoa nahastatzen dituan ‘Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak’ taldeak bere egundoko ikuskizuna eskainiko dau datorren zapatuz, abenduak 28, Bilboko Karmeneko Ama parrokian iluntzeko 20:15etan, ‘biziak salbatzeko musika’ alkartearen alde

08.12.2019

Astekoak: Abenduaren 2tik 8ra

Aste honetan zehar, hainbat gairen ingurukoak agertu dira eleizbarrutiko web orrialdean eta sare sozialetan, besteak beste: eleizbarrutiko erromesaldia Lurralde Santura; Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzainen Batzarreko azpibatzorkeak prestatu dauan bizitzaren azkeneko akonpainamentuari buruzko agiriaren aurkezpena on Mario Izeta gotzainaren aldetik; Seminarioaren eguna edo Algortako San Nikolas eleizago organoa barritu ondoren barriro inauguratu izana.

05.08.2019

Arizmendiarrieta fundazinoaren egitasmoa, Ávilan

Atzo amaitu zan Ávilan 43 Eleizbarrutitako militanteak -guztira, 700 lagun- batu dituan Ekintza Katoliko Orokorraren biltzarra. Hogeta zazpi laguneko taldea izan da bertan, Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz. Egunotan, bizitza publikoan agertzeko bideen inguruan gogoeta egin dabe. Bizkaiko Eleizaren ordezkariek 'Familiaren erloua' esperientzia ezagutzera emon eben eta Carlos Garcia de Andoin Arizmendiarrieta Fundazinoaren bazkide sortzaileetako batek Donostia, Bilbao eta Gasteizko gotzainek sustatutako Fundazino kanoniko autonomoaren egitekoa azaldu eban.