Barriak
Etiquetado como: Encarnación
Gotzainaren Gabon-agurra ezintasunen bat daben pertsonakaz
Bilboko gotzainak ezintasunen bat daben pertsonakaz batera zoriondu deuskuz Gabonak. Grabazinoa, abenduaren 3an, Desgaitasunaren Nazinoarteko Egunez, egin zan. Gotzainak, bere mezuan, gizarte zuzenago eta inklusiboagoa aldarrikatzen dau. Ezintasunen bat daben pertsonen agurrak osatzen dau Gabonetako zorion-agur hau.
Eukaristiak Gabon-gauez kartzelan eta Gizakian
Datorren zapatuz, abenduak 24, gotzaina izango da buru Basauriko kartzelan presoek ospatuko daben Eukaristian. Belengo Bakearen Argia, gainera, kartzelara iritsiko da. Beste alde batetik, bikario nagusia buru izango da Gordexolako zentro terapeutikoan ospatuko dan mezan. Aitatutako zentro horretan, mendetasun larriak dabezan pertsonei eskaintzen deutse arreta. Eleizkizun biak arratsaldeko bostetan izango dira.
Mariaren Birjintasuna ordenak hasiera emon deutso bere sortzailearen mendeurrenari
Gaur, Mariaren Birjintasuna Kongregazinoak, sor Alberta Gimenez euren sortzailearen heriotzaren mendeurreneko ekitaldiei ekingo deutse. Eukaristia ospatuko dabe, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Begoñako basilikan, goizeko 10:00etan.
Ahulenak gogoan, Gabon-agurraren bideoan
Bilboko Eleizbarrutiak argitaratu dauan bideo-txartelak gure inguruan ahuleziaz josita dagoan hainbat egoera jaso dau. Marrazki bizidunez eginda, Urkiolan hasten da haizeak txirkoria-bedarragaz. Familia pozik afaltzen, pobretasun energetikoa jasaten daben pertsona nagusi bi, etorkinak hesiaren gainetik salto egiten, bizileku bako pertsona, kartzela, eukaristia..., dira bideoan agertzera emoten diran eta Eleizbarrutiak laguntzen dituan inguruabarretako batzuk.
Honeek be asteburuko jarduerak dira
Aurreko barrian hainbat jarduera eta ospakizunen barri emon dogu. Abendualdiko azken asteburu hau jardueraz beteta egon danez, beste aitamen batzuk be iritsi dira eta horreek jasoko doguz orain.
Gabon-kutsuko asteburua
Gabonetako Caritasen kanpainaren eta Belengo Bakearen Argia gure alkarteetara heldu izanaren inguruko jarduerak ospatu dira, besteak beste, Pastoral Barrutietan.
Recogemos a continuación algunas de las actividades de este fin de semana, en el que Cáritas Bizkaia ha celebrado su campaña de Navidad y muchas de las parroquias han acogido la Luz de la Paz de Belén.
Gabonetako hainbat ospakizun emongo da zuzenean
Aurtengo Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta jente gehienek parte hartu daian, zuzeneko hainbat emonaldi izango da web orrialde honetan, Radio Popular/Herri Irratia eta Bizkaia Irratia Eleizbarrutiko irratietan eta Telebilbao katean.
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Eleizbarrutiko ordezkaritza Donostiako gotzainaren ordenazinoan
Gaur, Donostian, On Fernando Prado Ayuso klaretar frailea gotzain ordenatu eta Donostiako gotzain karguaz jabetuko da. Eleizbarrutitik hainbat lagunez osatutako taldea joango da eleizkizunera, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Bilboko gotzainagaz batera, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua, Kerman Lopez bikario nagusia eta Gotzain Kontseiluko eta Eleizbarrutiko Seminarioko hainbat kide joango da Donostiara.
Jose Mª Muñoz gogoan, bere heriotzaren 25. urteurrenean
Gaur, abenduak 17, 25 urte bete dira Jose Mª Muñoz Bilboko Eleizbarrutiko abadea hil zala. Abade eta artista honek makina bat artelan egin eban Bizkaian eta Ekuadorren eta herrialde honetan 2016an gertatu zan lurrikararen eraginez, askok eta askok kalte larriak jasan ebazan. UPV-EHUn Arte Ederretan lizentziatua dan David Fuente Adrianek (Bilbao, 1989) Muños kide izan zan "Emen" euskal eskolaren taldeari buruzko azterlana egin dau eta "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariaren hilabete honetako alean horren inguruko hainbat alderdi jasoten dau. Erreportajea: hemen.