18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Astekoak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1063 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
15.04.2024

Zelan arindu emozino-sufrimentua itxaropena sortuz

Datorren maiatzaren 5ean, Pazkoaldiko VI. Domeka, Gaixoaren Pazkoa ospatuko da. Egun honen inguruan, parrokia alkarteak gaixoengana, honeen senideengana eta osasun arloko profesionalengana hurreratzen dira. Eurakaz batera eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da. Gainera, Osasun Pastoraltzak antolatuta, berbaldia ospatuko da apirilaren 17an, eguaztenez, eta Deustuko Unibertsitatean etika-irakasle eta gizarte- eta osasun-zerbitzuetako labuntza-etikaren garapenerako aholkulari dan Marije Goikoetxea izango da hizlaria. 

14.04.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
13.04.2024

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak 75 urte bete ditu

"Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolak orain dala 75 urte, hain zuzen be 1948an ekin eutsan bere ibilbideari Teresiar erakundean. 1973an, Eleizbarrutiak bere gain hartu eban eskolaren titulartasuna eta Unibertsitate Eskkola bihurtu eban, karrera eta lanbidea goragoko mailan kokatuz. Denporaldi honetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago hezi da, askotariko ikasketa-planakaz eta askotariko testuinguru eta errealitate historikotan.

12.04.2024

Errekebia gehiegikerien prebentzinorako batzordeko zuzendaritzan

Zuzendari barria dago Adin Txikikoen Babes eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Batzordean. Bizkaiko Adsis komunitateko kide dan Jose Enrique Varas bilbotar abadea da zuzendari barria. 1964an jaio zan eta soziologo eta teologoa da. Valdivian (Txile) egin zan abade, bertan hogei urte inguru igaro ebazan-eta. Orain dala bederatzi urte bueltatu zan Bizkaira eta San Francisquito parrokiara (Santutxu) bialdu eben. Covidaren eraginez denporaldi luzea bajan emon ondoren, Enkarterrin jarduten dau, Mendiarte Pastoral Barrutian. "Gogoz eta ilusinoz" hartu dau Carlos Olabarriren lekua, taldearen …

12.04.2024

Kontzertua Lekeitioko organoaren barriztapenaren alde

Bihar -apirilak 23, zapatua- kontzertua ospatuko da Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea basilikan, 20:00etan, bertako Cavaille Coll organoaren barriztapenaren alde. Ehun eta hirurogeta hamar urteren buruan, organoa hondatu egin da: aire-ihesak haize-kaxa eta hauspoetan, mekanismoa hondatuta, tutuak egoera txarrean, e.a. Parrokiatik azaldu dabenez, "oraindik liturgia girotzeko balio badau be, ez dau, ezta ezelan be, jatorriko indarrik eta ezin da kontzertuetarako erabili. Horregaitik, preminazkoa da musika-tresnaren barriztapen sakon eta duina".

11.04.2024

Larrea gotzainak kopa altxatu ebanean

Berrogei urte igaro dira Athletic taldeak Begoñako Amatxuri kopa eskaini eutsan azken alditik. Mila lagun baino hurreratu zan basilikara unea bizitzera. Larrea gotzainak egin eutsen harrera, esanez: "gure herriaren senidetasunaren ikur zarie". Eguneko kroniken arabera, "ez zan kanpairik behar izan" eleiztarrak basilikara erakarteko, ingurua jentez lepo bete-zan eta zuri-gorriak hara iritsi baino askoz aurretik. Ospakizunari hasiera emoteko, 'Agur Jaunak!' abestu zan. On Luis Maria Larrea gotzainagaz batera, alkar-meza emon eben On Joan Maria Uriarte gotzain laguntzaileak, Fernando …

11.04.2024

Batxilergorako aurre-matrikula zabalik EBI sareko ikastetxeetan

Apirilaren 19ra arte zabalik da 2024-25 ikasturterako aurre-matrikula egiteko epea, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko kide diran Bilboko Somorrostro, Begoñazpi ikastegietan; Sopuertako San Viator ikastetxean; Sodupeko Avellaneda ikastetxean; Gernikako San Fidel ikastetxean eta Barakaldoko La Inmaculada ikaxtetxean.

10.04.2024

“José Antonio, lagundu gure herri honi jakituria eta gizatasunez betetako erabakiak hartzen”

Gaur arratsaldeko zazpietan hasita ospatu da Jose Antonio Ardanza lehendakariaren aldeko hileta-mez Elorrioko Sortze Garbia basilikan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru eleizkizunean eta On Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak, On Fernando Prado Donostiako gotzainak; Carlos Garcia LLata Gasteizko bikario nagusiak, Alex Alonso lurraldeko bikarioak eta Iñaki Jauregi eta Juan Vicente Gallastegi oraingo eta aurreko parrokoek alkar-meza emon dabe.

10.04.2024

Gernikaldean elikagaiak batuko dabez Harribide Fundazinoaren alde

Apirilaren 28ra arte, elikagaiak batuko dabez Gernikaldean, Harribide Fundazinoari emoteko.

09.04.2024

Bilboko gotzaina izango da buru bihar Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean

On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru bihar -eguzatena- Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean. Atzo -astelehena- hil zan berau, 82 urte ebazala Kanalako bere bizilekuan. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar ospatuko da, gorpu barik, Elorrio bere jaioterriko Sortze Garbia basilikan, arratsaldeko zazpietan eta Euskal Telebistak zuzenean emongo dau.Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emongo dabe Bilboko Eleizbarrutiko aurreko gotzain izan zan On Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak, On Fernando Prado Donostiako gotzainak eta On Juan Carlos Elizalde

Emaitzak orrialdeka